MCD musika taldea ("Me Cagüen Dios"en akronimoa) Bilbon sortu zen 1978 urtean. Musika talde hau Britainia Handian emandako punk musikaren eztandaren ostean hasi zen eta Euskal Rock Erradikalaren parte izan zen, Eskorbuto, Zarama, La Polla, Cicatriz, Kortatu, Vómito, Tijuana in Blue eta beste hainbat talderekin batera.[1]

MCD
Irungo kontzertu batean
Datuak
EzizenakMe Cago en Dios
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motapunk
InstrumentuakBaxua
Gitarra
Bateria
Urteak1979-2005
Produkzioa
Diskoetxea(k)Basati Diskak
Oihuka
GOR Discos
Zero Records
Discos Suicidas
DDT Diskak
Taldekideak
Rockan
El Sueko
Tonino
Niko
Neil
Elier
Joakin
Lino
Bernar
Jimi
Ruffus Fuck-Off
Virgi
Bronkoki
Informazio gehigarria
Bandcamp: mcdfuneral Spotify: 2sKHlDMJUO4uCZLsEmcun3 Musicbrainz: febf5b47-9eb6-4ea9-b3ca-7aad7e9c35e6 Songkick: 75413 Discogs: 1114893 Allmusic: mn0000183730 Deezer: 99898 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Taldea Bilbon jaio zen 1978an Barrenkaleko tabernetan ibiltzen ziren lagun batzuen eskutik: Niko Vázquez eta Rockan Corral. Beste talde batzuen instrumentuekin hasi ziren bizitzen ziren Irala auzoko lokalean, Dreams, Crisis, Fase eta Zanahoria Eléctrica taldeekin batera. Zuzenean lehen aldiz jo zuten Las Vulpess-ekin batera 1981an Tope musika lehiaketan. [2]

80ko hamarkadaren erdialdean Niko eta Rockan, Virgi eta Bernaren laguntzarekin haien lehen maketa grabatu zuten: Empezamos un 23-F (1985). Hasieran ez zituzten kontzertu asko ematen, baina zenbait istilu izan zituzten, Bilboko inauteritan izandakoa adibidez, non debekatu zieten udaletxeko kontzertuetan jotzea. Joakin sartu zen taldean gitarjoletzat 1986an eta gutxinaka haien soinua aurkitzen joan ziren. Urte horretan, Condenados a Luchar (Discos Suicidas, 1986) diska partekatuan parte hartu ondoren, Bilboko gaztetxean zuzeneko diska bat grabatu zuten 1987ko urtarrilean: Bilboko Gaztetxean (Discos Suicidas, 1987).

1988an, Jimmi sartzen da bateriaren atzean Bernarren ordez, Gazte Hilak taldean jotzen zuena urtera hortara arte. Urte honetan bertan Jódete (Basati Diskak, 1988) diska kaleratu zuten, estatu mailan punk-rock talde hoberenen artean kokatzea ahalbidetu ziena. Gutxira Nikok taldea utzi zuen Londresera joateko eta Neil sartu zen baxua jotzen haren lekuan. Taldearen unerik gorena De Ningún Sitio a Ninguna Parte (Oihuka, 1991) diskarekin iritsi zen. Niko Ingalaterratik bueltatu zen eta taldea bi baxujolekin gelditu zen. 1993ko martxoan hiru egunetan bertsioz osatutako album bat kaleratu zuten, M.C.D. Grandes Éxitos... de Otros (Oihuka, 1993) izenarekin. Handik gutxira Rockanek taldea utzi zuen.

Denboraldi batez Nikok abestu zuen baxua jotzen zuen bitartean, abeslari berria aurkitu arte. Momentu hortan Montxo Armendarizek hautatu zituen haren film berriaren -Historias del Kronen- doinua izateko, baina hedabideek ez zioten kasu handirik egin. 1995ean Asako Pako (GOR Discos, 1995) albuma grabatu zuten eta 1996ean Sueko ahotsean sartu zen urte batean zehar zuzeneko ekitalditan. 1997ko udan, Tonino abeslaritzat izanda, taldeak bi asteko gira bat eman zuen Argentinan zehar. Esperientzia on horren ostean haien bigarren zuzeneko diska izango zena grabatu zuten Bilboko Bilborock aretoan: Inoxidable (Zero Records, 1997). Diska honek harrera ona izan zuen Espainiar estatuan eta Hego Amerikan.

1998. urtea iritsi zen eta Athletic Club futbol taldeak ehun urte bete zituen MCDk hogei urte egiten zituen parean. Urteurrena ospatzeko, Athletic 100 - MCD 20 (Zero Records, 1998) EPa kaleratu zuten hiru abesti bereziz osatua, gaiaren inguruan dijoaztenak. Athletic futbol taldearen ereserkiaren konposatutako punk-rock bertsioak arrakasta esanguratsua lortu zuen, Athletikaren mendeurrenaren bideo ofizialean agertuz. EP-ak Urrezko Diska lortzera ailegatu zuen eta ereserkiaren bertsioa San Mamesen entzun daiteke gaur egun ere. 1999an Y Punkto (Zero Records, 1999) albuma argitaratu zuten, Neil baxua utziz eta bigarren gitarratzat hasiz. Handik gutxira Joakinek eta Neilek taldea utzi zuten, egiten zuten musikarekin ados ez zeundelako, eta Lino Parabellum taldeko gitarjolea sartu zen Joakin ordezkatuz.

2000ean taldeak diskografikekin haustea erabaki zuen eta haien diska berria izango zena interneten dohain igotzea. Horrela egin zuten Imbecil.com (2001) lanarekin, guztiz autogestionatua haien lokalean grabatua eta fisikoki Zero Recordsen laguntzarekin banatua prezio merkean. Nahiz eta musikalki maila gutxitu, taldeak 14.000 ale saldu zituen eta diska internetetikan zabaldu milaka beherapenekin. Bi urtetan zehar ezerrez grabatu gabe egon ondoren, Bilboko Konpartsen 25. Urteurrena ospatzeko abesti bat kaleratu zuten: Un Yankee Vino a Bilbao. Taldeak gutxi iraun zuen, 2003an Niko, taldearen azken kide sortzailea taldea utzi eta Motorsex talde berria sortu zuen Joakin, Koldo eta Bernarekin batera. Urte bat geroago, eta Elier taldean sartu ondoren, MaCarraDa (2004) diska kaleratu zuten.

Taldekideak

aldatu

Ahotsa:

  • Rockan (1978-1994)
  • El Sueko (1995-1996)
  • Tonino (1997-2004)
  • Koldo (2011-2012)
  • Iñigo (2013-2015)
  • Efe (2016-2017)

Baxua:

  • Niko (1978-1988 & 1994-2003)
  • Neil (1988-1999) (2011-2017)
  • Elier (2003-2004)

Bateria:

  • Bernar (1978-1988)
  • Jimi (1988-2004) (2011-2012)
  • Jonan (2013-2016)
  • Txilo (2016-2017)

Gitarra:

  • Ruffus-FuckOff (1978-1982)
  • Joakin (1986-1999) (2011-2017)
  • Lino (1999-2004)[3][4]


Kronologia

aldatu
Hasierak 1980 1982 1984 1986 1988 1990 1992 1994 1996 1997 1998 1999 2000 2002 2003
Rockan Sueko Tonino
Ruffus Fuck-Off Joaquin Lino
Niko Neil Niko
Niko
Bernar Jimi
Ahotsa Gitarra Baxua 2. Baxua Bateria

Diskografia[5]

aldatu

Diska ofizialak

aldatu

1985 - Empezamos un 23-F (Maketa)

aldatu
  1. Puta Cerda
  2. Mcd
  3. No Hay Libertad de Expresión
  4. Bilbao, Mierda. Rokanrol
  5. Vomitaré
  6. Popatik Hartzera

1987 - Bilboko Gaztetxean (Zuzeneko diskoa)

aldatu
  1. No Más Punkis Muertos
  2. Puta Cerda
  3. Violencia Macarra
  4. Ruido De Sables
  5. Pánico en las Calles
  6. Bilbao, Mierda, Rock´N´Roll
  7. Terrorista
  8. 35 Millones de Borregos
  9. No Hay Libertad de Expresión
  10. Squatters
  11. Popatik Hartzera
  12. M.C.D.

1989 - Jodete

aldatu
  1. Gernika
  2. Asesinado por la TV
  3. Sólo es un Día Más
  4. Suicida
  5. Al Borde del Infarto
  6. Vomitaré
  7. Intro
  8. Jódete
  9. Yonki
  10. No Te Queda Nada
  11. Huele Mal
  12. Bilbainada

1991 - De ningún sitio a ninguna parte

aldatu
  1. Barrenkale
  2. Recordarás
  3. Sal a la Calle
  4. Barrio Blues
  5. Pringao
  6. A-68
  7. Todo Por Nada
  8. No Hay Sitio Para Ti
  9. Este Mundo Va a Explotar
  10. Asesino a Sueldo
  11. Sucio Amor
  12. Entre Borrachos
  13. Me Siento Bien, Me Siento Mal

1993 - Grandes éxitos ... de otros

aldatu
  1. Athletic
  2. Revolucion
  3. Trabajo De Sereno
  4. Gilipollas
  5. Gorda
  6. Enamorado De La Muerte / Me Canse De Esperar
  7. Canta Conmigo Rock And Roll
  8. Todo Marcha Bien
  9. Cicatriz
  10. 25 De Diciembre
  11. Violencia Sin Cuartel
  12. En Esta Sociedad
  13. Viva El Papa

1995 - A sako pako[6]

aldatu
  1. Boxeador Sonao
  2. Insumisión
  3. Usted
  4. Mi Generación
  5. Contradicción
  6. Anormal
  7. Viva Zapata!
  8. Tio Sam (Egunero)
  9. Cargao de Alcohol
  10. Papá Noel
  11. Publicidad Basura
  12. Manolo
  13. Globo
  14. Parto
  15. Pingüy Zorrita

1997 - Inoxidable (zuzeneko diskoa)

aldatu
  1. Desafinando
  2. 35 Millones De Borregos
  3. No Hay Sitio Para Ti
  4. Barrio Blues
  5. Popatik Hartzera
  6. Bilbainada
  7. Barrenkalle
  8. Todo Por Nada
  9. Mi Generación
  10. Como a Nadie Le Importa
  11. Jódete
  12. Pánico En Las Calles
  13. Asesino A Sueldo
  14. Contradicción
  15. No Hay Libertad De Expresión
  16. Gernika
  17. Tío Sam
  18. Athletic
  19. Vomitaré
  20. Viva Zapata
  21. Skuatters
  22. Entre Borrachos

1999 - Y Punkto![7][8]

aldatu
  1. A Intro
  2. Viejo Siglo XXI
  3. El Parau
  4. Nuestro Día Llegará
  5. Jotxemari
  6. Derrama Whisky
  7. El Fallo
  8. Last Train to Durango
  9. Versión Oficial
  10. Imbecil
  11. Preguntale al General
  12. El ritmo de la Rotaflex
  13. Esbirro
  14. Catorce
  15. El Tercer Ojo
  16. Todo Sigue Igual
  17. No Van a Esperar
  18. Por Fin

2001 - Imbecil.com[9]

aldatu
  1. Odio el Pop
  1. Fuera de Control
  2. Nuevos Profetas
  3. Necesito un Cambio
  4. Recordatorio
  5. Mediocre
  6. TV Star
  7. Ingeniero
  8. Cafeína
  9. Sacúdete
  10. Handicap
  11. Solo para ti
  12. Dúdalo
  13. En Bilbao
  14. No Aguanto la Eskoria
  15. Coge el Móvil
  16. Un Yanki Vino a Bilbao

2004 - MaCarraDa

aldatu
  1. Como Ayer
  2. Por Una Razón
  3. Error Genético
  4. Apostasía
  5. Ya Cambiarás
  6. Dios Es Blanco
  7. Gruñe
  8. Rock Del Marine
  9. Lágrimas De Cocodrilo
  10. El Príncipe De Azul
  11. El Trepa
  12. Avergonzado

2009 - Empezamos un 23 - F (Bermasterizatutako maketa binilo eta CD eran)

aldatu

2015 - Con un par (CD bikoitza zuzenean eta estudioan)

aldatu

2015 - Funeral en vivo 1979 - 2004 (Binilo bikoitza eta CDa)

aldatu

Parte-hartzeak

aldatu

1986 - Condenados a luchar[10]

aldatu
  1. No Hay Libertad de Expresión
  2. Squaters
  3. No Más Punkies Muertos

1995 - Historias del Kronen filmako doinua

aldatu

EP-ak eta Singleak

aldatu
  • 1989 - MCD les Desea Merry Krismas (Single)
  • 1991 - De Ningún Sitio a Ninguna Parte (Single)
  • 1998 - Athletic 100 - MCD 20 (EP)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «M.C.D.» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Biografía de M.C.D. - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) M.C.D. (banda). 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  4. «MCDpunkrockoficial» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  5. Brlp. (2011-12-12). «La Conquista del Punk: M.C.D.» La Conquista del Punk (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  6. Punk, Musica. «Discografía M.C.D» musicapunk.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  7. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-06-21). «Entrevista | M.C.D. CONJUNTO DE "PUNK ROCK" "El secreto de nuestra longevidad es no vivir de la música"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  8. (Gaztelaniaz) «M.C.D. Bilbo Punk (1999)» INFOROCK.net 2011-03-13 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  9. «M.C.D.: El punk no ha muerto» www.lafactoriadelritmo.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Varios Artistas – Condenados a Luchar (1986)» Sangre Española 2014-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).