Solutre aldia
Solutre aldia hego-mendebaldeko Europan izandako Goi Paleolitoko kultura arkeologikoa izan zen[1][2]. Izena Solutré-Pouillyko Crôt du Charnier leizetik datorkio.
Solutre aldia | |
---|---|
Kultura arkeologikoa | |
Ezaugarriak | |
Hasiera | duela 20.000 urte |
Bukaera | K.a. XV. milurtekoa |
Aztarnategi eponimoa | Solutréko aztarnategia |
Honen parte da | Goi Paleolitoa |
Aurrekoa/k | Aurignaciar |
Ondoregoa/k | Madeleine aldia |

kronologia
aldatuAntzinako Gravettiar kulturatik sortua, K.a. 22.000/18.000 eta K.a. 17.000/15.000 urteen artean iraun zuen. Bere industriak, kolpekatzearen bitartez, bi ahozko xaflak sortu zituen. Ipar Amerikako Clovis kulturak antzekotasun handia duenez, bion arteko harremanak aditzera eman dituzten adituak izan dira, eskimalak bitartekariak izanik.[3][4]
Ezaugarriak
aldatuSolutréko kulturan gizakiak harria lantzeko teknika berria asmatu zuen, presioaren teknika. Presioa eginez ezkata paraleloak egiten zituen harrizko punten bi aldeetan, eta forma berriak lortzen zituen horrela, xafla meheak lortuz, sarri "orri" edo "hosto" esanahi duten hitzekin izendatzen direnak hainbat hizkuntzatan, eta ijelki euskaraz, hain zuzen. Horri esker tresna eta arma berriak egin ahal izan zituen, era askotako lantza puntak eta azkonak. Aldi berean, hezurrez egindako tresnak ere asko hobetu ziren: orratz zulodunak eta zerra ahoko arpoiak sortu ziren eta era askotako eztenak, burilak eta larrua leuntzeko tresnak egin ziren. Arteak ere aurreramendu handia izan zuen aldi hartan (haitzuloetako horma irudiak).
Solutréko kultura Frantzian eta Iberiar Penintsulan sortu eta hedatu zen, batez ere, baina Britainia Handian ere aurkitu dira haren aztarnak. Hala ere, Europako erdialdean (Szeletien kulturan) eta Afrikan aurkitu dira kultura horrekin antz handia duten aztarnak. Halaber, Madeleine aldian, Solutré kulturako tresnak eta arte moldeak aurkitu baitira, aditu askok uste du Madeleine aldia, arteari dagokionez batez ere, kultura horren jarraipena dela[5].
Aurrekoa Gravettiar kultura |
Europa erdialdeko kulturak K.a. 22.000– K.a. 17.000 |
Ondorengoa Madeleine kultura |
Tresnen irudiak
aldatu-
Puntak. Tolosako museoa (Muséum d'Histoire Naturelle de la ville de Toulouse, MHNT)
-
Frantzia iparraldean aurkitutako tresnak
-
Altamirako hezurrean tailatutako eta dekoratutako zintzilikarioak
-
Gezi puntak. Valentziako Parpalló koba
Euskal Herria
aldatuEuskal Herrian Solutre aldiko estratu aberatsak aurkitu dira Isturitzen, Bolinkoban eta Ermittian.[6]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Peñalver Iribarren, Xabier. (1996). Euskal Herria en la Prehistoria. Donostia: Orain ISBN 84-89077-5-4..
- ↑ M.H. Alimen & M.J. Steve, Prehistoria. Siglo XXI. 1970. ISBN 84-323-0118-3
- ↑ Stone Age Columbus - programme summary. BBC 2004ko martxoa.
- ↑ The North Atlantic ice-edge corridor: a possible Palaeolithic route to the New World. Bruce Bradley & Dennis Stanford. World Archaeology 2004 Vol. 36(4): 459 – 478.
- ↑ «Solutré aldi» Lur hiztegi entziklopedikoa (Eusko jaurlaritza) 2011-07-18 (kontsulta data: 2024-06-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «SOLUTRENSE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-06-28).
Bibliografia osagarria
aldatu- Ripoll Perelló, E., & Ripoll López, S. (1990). «Gravetiense y Solutrense en la Península Ibérica.» Espacio Tiempo y Forma. Serie I, Prehistoria y Arqueología, (3). https://doi.org/10.5944/etfi.3.1990.4529
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |