Orozko
Orozko Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa. Bizkaiko udalerri handienetan bigarrena da hedaduraz (Karrantza da handiena). Arrazoi geografikoak direla kausa, harreman handia du Arabako Aiaraldea eskualdearekin, eta batzuetan eskualde horren partetzat hartzen da. 2016. urtean 2.635 biztanle zituen.
Orozko | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Ibarra auzoko komentua. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Arratia-Nerbioi | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Pedro Mari Intxaurraga (ADIE) | ||||||||||
Posta kodea | 48410 | ||||||||||
INE kodea | 48075 | ||||||||||
Herritarra | orozkoar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°06′31″N 2°54′40″W / 43.10861°N 2.91111°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 102,42 km² | ||||||||||
Garaiera | 159 metro | ||||||||||
Distantzia | 24 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.664 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 26,01 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,74 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 53,51 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,83 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -5,54 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,86 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 59,25 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 41.44 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.orozkoudala.com/ |
GeografiaAldatu
Bilbo eta Gasteiz hirien artean kokatuta dago, Gorbeiako natura parkean sartuta zati handi batean eta Itxinako mendigunearen magalean. Altube eta Arnauri ibaiek udalerria zeharkatzen dute.
Orografia eta hidrologiaAldatu
Oso eskualde menditsuan dago Orozko. Gailur nagusiak hegoaldean (Gorbeiako mendialdean) daude: Gorbeia (1.475 m), Illunbe (982 m), Arna (1.232 m), Anekogarri (1.017 m), Ubixeta (1.106 m), Beluzaran (1.028 m) eta Kolometa (1.001 m). Udalerriaren iparraldeko mendiak apalagoak dira eta Gorostola izan ezik (834 m) gainerakoak ez dira 800 m-ra iristen. Aipagarriak dira , halaber mendebaleko Itxina mendialdeko gailurrak: Lekanda (1.302 m), Igalirrintza (1.296 m), Altipitax (1.164 m), Gorosteta (1.256 m) eta Axkorrigan (1.068 m). Kantauri aldeko isuria dute udalerritik igarotzen diren erreka gehienak (Arnauri, Altube), Padrubaso erreka izan ezik.
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean: Arakaldo, Arrankudiaga, Zeberio eta Arteaga.
- Ekialdean: Areatza eta Zeanuri.
- Mendebaldean: Laudio, Aiara eta Amurrio (Araba).
- Hegoaldean: Amurrio eta Zuia (Araba).
AuzoakAldatu
Orozko herriak auzo eta elizate asko dituen herria da. Hona hemen garrantzitsuenak:
Herrigune hauek osatua da Orozkoko udalerria: ,
HistoriaAldatu
Bizkaiko Jaurerriaren barruan izan zen Orozko, 973. urtean Aiarako jaun-andreen mende geratu zen arte.
Orozkon eraikiriko dorretxeek (Anuntzibai, Torrelanda, Errotaetxe...) argi erakusten dute Orozkoko udalerria osatzen duten herriguneen Erdi Aroko jatorria. Lau setio garrantzitsu jasan behar izan zuten orozkoarrek XII-XIII. mendeetan.
1785. urtean Bizkaiko Jaunaren agindupean zegoen berriro ere.
EkonomiaAldatu
Laborantza (artoa, patata, barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela langile ugari Laudio, Ugao eta Arakaldoko industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak.
DemografiaAldatu
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik eta errepide nagusietatik urruti egonda, Orozkoko biztanle kopurua etengabe jaitsi zen XX. mendean zehar. 3.000 biztanletik gora izatera iritsi bazen ere, 1990erako 2.000tik behera zituen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran herria suspertu egin zen pixka bat eta biztanleak irabazten hasi zen.
Orozkoko biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
2011ko udal hauteskundeakAldatu
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Orozkoko alkatea ADIE plataformako Josu San Pedro da.
Orozkoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
ADIE | 6 / 11 |
5 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 11 |
4 / 11 |
|||
EH Bildu* | 2 / 11 |
2 / 11 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
0 / 11 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 11 |
0 / 11 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
EuskaraAldatu
Orozkoko euskara[7][6] berezia da, herri bakarra baita euskara honetan katalogaturik dagoena. Era berean, mendebaldeko euskararen aldaera bat da hau, sartaldekoa[5]. Hizkuntza banaketa eman zen 1996an, eta, datuen arabera, 1.180 euskaldun, 364 ia-euskaldun eta 307 erdaldun ziren herrian.
Hala ere, 2010ean egindako inkesta baten arabera,herritarrren %59,25 euskaldunak ziren, hau da, 1531 gutxi gorabehera. Baina, %27k soilik erabiltzen zuen euskara.
Ondasun nabarmenakAldatu
Erlijio ondareaAldatu
Aipagarriak dira:
- Orozkoko San Joan Bataiatzailearen parrokia: XIII. mendeko jatorria du.
- Muruetako San Pedro parrokia.
- Olarteko San Bartolome parrokia.
- Zaloako Andra Maria eliza.
- Lorentzo Deunaren eliza (Urigoiti).
- Migel Deunaren baseliza eta Goikiria auzokoa.
- Ibarrako komentua.
Ondare zibilaAldatu
- Aranguren dorretxea.
- Munukogoiko (Urigoiti), Olabarrikoa eta Uribarri baserriak.
- Muñoz, Torre Gil eta Artiñano jauregiak.
- Torlanda dorretxea.
MuseoaAldatu
Orozkoko Museoa XVIII. mendeko Legorburu edo Kareaga etxean kokatuta eta hiru solairutan banatuta dago: Ondare historikoa, Bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak izenekoak.
Argazki galeriaAldatu
Legorburu jauregi-etxea, gaur egun Orozkoko Museo Etnografikoa.
Untzuetako gazteluaren aztarnak izen bereko mendian, Orozko eta Zeberio artean.
Orozkoar ospetsuakAldatu
- Agurtzane Intxaurraga (1966), antzerki zuzendaria.
- Josu Larrazabal (1981), prestatzaile fisiko eta kirol zuzendaria.
- Gentzane Aldai (1993), pilotaria eta telebista aurkezlea.
- Ione Basterra (1994), txirrindularitza egokituaren hand bike diziplinan kirolari.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Auzoko umeak Frantziara gerrari ihesi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
- ↑ a b «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ a b «Orozko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Orozkokoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |