Ireki menu nagusia

XVIII. mendea 1701. urtetik 1800. urtera bitarteko aldia da (bi urte horiek barne). XVIII. mendean zehar Argien Garaiaren ideietako batzuek Frantziako, Amerikako eta Haitiko Iraultzetan garatu ziren. Esklabotza bortitzaren eta giza-trafiko globalaren aroa izan zen. Pobrezia eta aberastasunaren arteko aldea handitzen joan zen mende osoan zehar[1]. Monarkia eta aristokraziaren boterearen aurkako erreakzioak hainbat erantzun iraultzaile eta matxinada sortu zituen mende osoan zehar. Antzinako Erregimenaren eta sortzen ari zen burgesia berriaren arteko talka areagotu zen urte hauetan[2]. Mendearen hasieran 600 milioi pertsona inguru bizi ziren Lurrean, eta amaitzerakoan 970 edo 980 milioi[3][4][5].

Mendeak:
XVII.a - XVIII.a - XIX.a
Hamarkadak:
1700koa 1710koa 1720koa 1730koa 1740koa1750koa 1760koa 1770koa 1780koa 1790koa
Kategoriak:
Jaiotakoak - Hildakoak
Munduaren banaketa 1700. urtean.
Munduaren banaketa 1800. urtean.

Europa kontinentalean filosofoek mundu berri bat amesten zuten, eta batzuen ametsa Frantziako Iraultzan egia bilakatu zen 1789an, nahiz eta beranduago Maximilien Robespierrek Izu Garaia piztu zuen 1793-1794 tartean[6]. Hasiera batean, Europako monarkia ugarik Argien Garaiko idealak bereganatu zituzten, baina Frantziako Iraultzaren garaipenarekin euren boterea galtzeko arriskua ikusi zuten eta koalizio kontrairaultzaileak sortu zituzten. Otomandar Inperioak inoiz ez bezalako bake eta hedapen ekonomiko garaia bizi zuen, eta ez zuen Europan gerra batean ere parte hartu 1740 eta 1768 artean. Ondorioz, inperioak ez zituen bizi izan Zazpi Urteko Gerran (1756-1763) emandako garapen militar guztiak, eta Errusiar Inperioaren aurka galdu zituzten hainbat gudu mendearen bigarren erdian[7]. Mende honetan ere Polonia eta Lituaniaren arteko Bi Nazioen Errepublika amaitu zen; behinola erresuma handi eta boteretsua izan zena, Mosku eta otomandarrak garaitu zituena, inbasioen ondorioz erori zen. Bere gobernu erdi-demokratikoa ez zen nahikoa izan inguruan zituen monarkiekin lehiatzeko, izan ere Prusiako Erresumak, Errusiar Inperioak eta Habsburgotar monarkiak lurraldea zatitu eta bereganatu zuten, hurrengo ehun urteetako Europa erdialdeko mapa eraldatuz.

Ameriketako europar kolonizazioak eta munduko beste hainbat lekuetakoak aurrera jarraitu zuen, migrazio masiboak ugaritu eta tamainaz handitu ziren eta Nabigazioaren Aroak jarraitu zuen. Erresuma Batua mundu mailako potentzia bilakatu zen, Frantsesen eta Indiarren Gerraren ostean 1760eko hamarkadan, eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren agintearekin Indiaren gaineko agintea eskuratu zuen. Hala ere, laster galdu zituen kolonietako batzuk Ameriketako Iraultzaren ondorioz: Ameriketako Estatu Batuak sortu ziren. Industria Iraultza ere hasi zen Britainia Handian 1770eko hamarkadan, lurrun-makinaren asmakuntzaren ondorioz[8]. XVIII. mendean oraindik industria txikia bazen ere, mundua eta ingurumena erradikalki eraldatuko zen prozesua hasi zen. Txinak hedatzen jarraitu zuen, 1759an bere hedadurarik handiena lortu zuen arte. Inperio erraldoi honek egoera ekonomiko ona izan zuen eta demografia hazkuntza oso handia. Japoniak isolamendua praktikatzen jarraitu zuen mende osoan zehar, eta Asiako hego-ekialdeko estatuek independentzia defendatu zuten Europaren kolonialismoaren eta Txinaren hazkuntzaren aurrean.

XVIII. mendeak aldaketa izan zuen ere artean. Musikan barrokoa, Johann Sebastian Bach eta Georg Friedrich Händelekin, eta musika klasikoa garatu ziren, Joseph Haydn eta Wolfgang Amadeus Mozartekin. Margolaritzan rokoko estiloa egon zen modan mende hasieran, eta neoklasizismoa amaieran. Erretratua izan zen margolaritzan gehien garatu zen estiloa, patrono aberatsen enkarguz sortutako artelanak.

EuropaAldatu

XVIII. mendean europarren gehiengoa nekazaritzaz bizi zen, izan zuzenean horretan lan egiten zuelako, edo nobleziak eta kleroak bezala lurraren gaineko zergatik bizi zirelako. Europa kontinentalak 104 milioi pertsona inguru zituen 1700ean eta 176,3 milioi 1800ean. Hiririk handienak Londres (575.000 hasieran, 900.000 amaieran) Paris (510.000 - 600.000) eta Napoli ziren (216.000-427.000)[1][9]. Nekazarien kopurua %85 inguru zen 1760 inguru[oh 1]. Mende osoan zehar nekazariak lantzen zituzten lurretatik kaleratzeko joera nagusitu zen, milioika pobreziara, eskale bizitzara edo heriotzara kondenatuz[1].

Europa osoan zehar nekazariek jauntxo, Eliza eta erregeari lurrak lantzeagatik zerga mota ezberdinak ordaintzen zizkieten eta nekazariak ez ziren, oro har, euren lurren jabe. Komunalak ere ixten joan ziren mende honetan zehar, latifundioak sortuz eta guztien lurren metatzearekin. Ez da harritzekoa, beraz, ekonomia oso lotuta egotea klimari. Mendearen hasieran klima hotza izan zen, Izotz Aro Txikiaren amaierarengatik[10] edo Maunder Minimoaren ondorioz[11]. Goseteak ohikoak ziren, milioika pertsona hil ziren eta askok euren lurrak utzi eta hirietarako edo Amerikarako bidea hartu zuten. 1730eko hamarkadan uzta oso onak egon ziren Europan zehar. Hala ere, 1740-41 artean Irlandako Gosetea eman zen[12], 1755-60 artean uzta txarrak izan ziren berriro, Zazpi Urteko Gerraren amaierarekin batera[1]. 1766 eta 1768 artean oso uzta txarrak eta hotza izan ziren[13] eta 1771 eta 1772ean berriro ere gosetea hedatu zen: ondorioz, garian oinarritutako ekonomian aldaketa eman eta patata sartu zen masiboki Europan, askoz energetikoago[1].

Erdi Arotik zetozen gremioak desagertzen joan ziren, Antzinako Erregimena desagertzearekin batera. Lanaren lehen liberalizazio horren ondorioz putting out sistemaren bidez[oh 2] landa ingurunean protoindustrializaziotzat hartzen den[14] manufakturak egiten hasi ziren, gehien bat oihalgintzan[1]. Denborarekin, etxeetan sakabanatuta egin ordez bulegoetan egiten hasi ziren, eta hauek industria bilakatuko ziren makinak sartzerakoan[15][1]. Komertzioak ere gorakada handia izan zuen mendean zehar. Estatu gehienek bideak eraiki eta hobetu zituzten, askotan nekazarien lan esklaboz, nahiz eta oraindik merkataritzan pisurik handiena itsasontzi bidezko garraioak zuen[1]. Itsasontzi horiek finantzatu ahal izateko espekulazioan eta aseguruetan oinarritutako ekonomiaren lehen pausoak eman ziren[16][17], bereziki Amsterdam eta Londresen[18]. Merkataritza honen ondorioz tabakoa, kotoia, lihoa eta opioaren mugimenduak nabarmen hazi ziren, eta Mexikotik ateratako zilarra mundu osoan zehar hedatu zen. Europako herrialde gehienek Indiekin merkataritza areagotzeko Konpainiak sortu zituzten, diru publiko zein pribatuz, adibidez Caracasko Gipuzkoar Konpainia[1].

Mendebaldeko EuropaAldatu

Erresuma BatuaAldatu

XVIII. mendean Erresuma Batuak paper oso garrantzitsua izan zuen: hainbat gerra handietan parte hartu zuen[19], bereziki Frantziaren aurka, Lehen Britainiar Inperioaren sorrera eta erorketa eman zen eta Bigarren Britainiar Inperioaren sorrera; hazkuntza ekonomikoa eta Industria Iraultzaren hasiera ere Erresuma Batuan eman zen[20][21][22].

1688an Ingalaterrak eta Herbehereek bakea sinatu zuten, eta honela Bederatzi Urteko Gerran aliatu gisa jardun zuten Espainia eta Frantziaren aurka. Herbehereek gastu militarra biderkatu zuten gerra egin ahal izateko Europan, baina Ingalaterrak aukera gehiago zituen potentzia bihurtzeko[23]. 1707an Ingalaterra eta Eskozia batu ziren, Erresuma Batua sortuz. Hau munduko potentzia kolonial nagusia izango zen mende osoan zehar, eta Frantzia bere inperialismo nahiaren aurkari nagusia[24].

FrantziaAldatu

Artikulu nagusia: «Frantziako historia»
Iraultzaren aurretikAldatu
 
Luis XV.a izan zen XVIII. mendean Frantziak izan zuen errege nagusia.

Frantzian Argien Mendea deitu izan diote garai honi, bereziki 1715etik 1789ra doan tarteari[25][26][27]. Luis XV.a 1715etik 1774ra izan zen errege. Bost urterekin, bere birraitona Luis XIV.a hil zenean, boterea, Orleanseko dukea buru zuen erregeordetza kontseilu bati eman zitzaion. Azken hau arduratu zen Parisko Parlamentuak hildako erregearen testamentua baliogabetzeaz, bere boterea mugatzen zuena, errieta egiteko eskubidea itzultzearen truke (droit de remontrance). Luis XIV.ak eskulotutako potentzia autonomoetako batek XVIII. mendean zehar erabiliko zuen monarkiaren aurkako protesta botere bat berreskuratu zuen horrela. Moralaren erlaxazio baten, goraldi ekonomiko baten eta espekulazioaren garaia iritsi da. Produktu exotikoekiko gustuak Atlantikoko portuen garapena errazten du. Merkatari kolonialek, monarkiak eta esklabo trafikatzaileek aberastasun izugarriak egin zituzten, eta kolonoek manufakturatutako produktuak inportatu zituzten Frantziatik. Nantesko portua garatu egin zen, eta esklabistak Nantesen, Bordelen eta Arroxelan ezarri ziren, eraikin izugarriekin. New Orleans 1718an sortu zen, komertzio horren parte.

Erregeordea 1723an hil zenean, Luis XV.a bere ministroetako baten alde jarri zen, Fleury, erabateko konfiantza zuen bere tutore ohia. 1743an hil zenean erregeak benetako agintea hartu zuen. Bere erregealdian, Frantzia hedatu egin zen. 1735ean, Lorrena printzerri subiranoa, Frantziak hainbat aldiz okupatu zuena, Estanislao I.a Leszczynski errege dohakabeari eman zioten, errusiarrek eta austriarrek poloniar tronutik kanporatutako erregea eta Luis XV.aren aitaordea. 1766an hil zenean, errege domeinuan sartu zen. Korsika, de facto 1755etik independentea, Genovako Errepublikak sinbolikoki laga zuen 1768an eta, ondoren, militarki menderatua izan zen Ponte-Novoko guduaren ondoren, 1769ko maiatzean. Hori baino lehen, 1762an, Dombes eskualdea ere Frantziari lotu zitzaion. Luis XV.a eta Luis XVI.aren erregealdien pean, mugen sinplifikazio eta erregularizazio politika bat abiatu zen. Inguruko estatuekin leku aurreratuak trukatzea zen kontua, mugetatik kanpo nahiz lurralde barruko atzerritarren enklabeak saihesteko. 1789an, atzerriko hiru kokagune baino ez zeuden Frantziako lurraldean, Avignon eta Comtat, Aita Santuarenak, Montbéliardeko Printzerria eta Mulhouseko Errepublika[28].

XVIII. mendean sortu zen Frantziako muga naturalen teoria. Erregeari zuzendutako memorandum batek dio: "Frantzia Rhinean konfinatua egon behar du, eta ez du inoiz Alemaniaren konkistan pentsatu behar. Hesi hori eta naturak mendebaldeko eta hegoaldeko kostaldeetatik agindu dizkion beste hesiak egingo balitu: itsaso ozeanoa, Pirinioak, Mediterraneo itsasoa, Alpeak, Mosa eta Rin, orduan Europako arbitroa izango litzateke eta bakea mantentzeko moduan egongo litzateke, asaldatu beharrean"[29]. Bere erregealdian, Luis XV.ak behin eta berriz arbuiatu zituen Austriar Herbehereak (egungo Belgika) bereganatzeko egin zitzaizkion proposamenak, bere aliantza edo neutraltasunaren truke, historialariek arrazoia erabat ulertu gabe[28]. Luis XV.ak Austriako Herbehereak anexionatzeari uko egin izanak erakusten du ideia hori ez zela, une horretan, Estatuaren doktrina ofiziala.

Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) galtzean, Frantziak itsasoz haraindiko bere garrantzi politikoa galdu zuen, bereziki Amerikan (Frantzia Berriaren galera) eta Indian (non Yanam, Chandernagor, Karikal, Mahé eta Pondicherry bakarrik kontserbatzen zituen), 1763ko Parisko Itunaren bidez bere lurraldeak aurkari britainiarrari lagatzean.

Luis XV.aren erregealdian zehar kultura mailan pertsonaia oso garrantzitsuak izan ziren, Ilustrazioko filosofoen agerpenarekin, Voltaire, Rousseau, Montesquieu, Diderot eta d'Alembert kasu. Hala ere, euren garaian filosofo hauek ez zuten gaur egun duten zabalpen bera[1].

Luis XV.aren biloba, Luis XVI.a, 1774an iritsi zen boterera. Errege lotsatia zen. Intrigek eta zurrumurruek zeharkatutako gorte batean bizi da. Bere erregealdia, noraezean hartutako politikek markatu zuten. Gortearen, parlamentuen eta nobleziaren presiopean, ezin zituen hartu gehiegizko zor publikoari eta aurrekontu defizitei aurre egiteko beharrezko neurriak. AEBetako matxinoei emandako laguntzak are gehiago larriagotzen du defizita. Beste hainbat faktorek monarkia absolutuaren zailtasunak azaltzen dituzte.

Estatuaren arazorik handiena aurrekontu defizit kronikoa zen, erregea finantzarioen eta dirua maneiatzen dutenen menpe egotera eraman zuena. Gobernu sistemen beste paralisi iturri bat parlamentuen oposizioa da, erresumako legeen defendatzaile eta kontrabotere gisa jarduten dutenak. Erresuma erreformatzeko edozein saiakeraren aurka eginez, monarkia absolutuaren krisian lagundu zuen Luis XVI.aren erregealdian. Administrazioa zentralizatzeko ahaleginak egin arren, herrialdea bateratuta egotetik urrun zegoen. Probintzien artean ohiturak eta foruak zeuden (ikus, Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian), ez zegoen pisu eta neurri batasunik. Horrek guztiak zaildu egiten zuen Frantziaren garapen ekonomikoa, Ingalaterra aireratze industrial baten erdian dagoen une batean. Zergak ez ziren modu berean biltzen herrialde osoan, nahiz eta administratzaileek haien banaketa eta bilketa gainbegiratzen zuten. Frantzisko I.ak Villers-Cotterêtseko ordenantzarekin egindako ahaleginak gorabehera, legeak ez ziren berdinak erresuma osoan. Frantziako Iparraldeak ohiturazko zuzenbidearen menpe jarraitzen zuen, 300 ohitura inguru, hegoaldea, berriz, zuzenbide idatziaren menpe zegoen, zuzenbide erromatarrean oinarritua. Antzinako Erregimenak egoera korapilotsuago besterik ez zuen egiten. Ondorioz, 1780ko hamarkadan, tamaina eta funtzio ezberdineko barrutien sorta bat egon zen: Antzinaroko elizbarrutia, Erdi Aroko bailiak eta seneskaliak, XVI. mendeko généralités. Adibidez[30]:

« Saint Mesnineko egoiliar bat Semurreko batxilergoan bizi zen, bere zergak Semurren errezetaren arabera ordaintzen zituen, Vitteauxeko ordezkariordearekin eta Dijongo gotzainarekin tratatu behar zuen; ur eta baso arazoren batek geldiarazten bazuen, Avallonen kontrolpean zegoen, eta haren aurrean azaldu behar zuen; justizia kontsularra behar bazuen, Saulieu zen hura gidatzen zuena. »


Nahaste hau, errege boterea sortu zen moduagatik azaltzen da. Eskuratze bakoitzarekin, erregeek, probintzia eta hirietako pribilegio eta ohiturak errespetatuko zituztela agintzen zuten. Frantziako Iraultzaren ateetan, eskualdeen berezitasunak oso ezbedinak ziren oraindik.

Frantziako IraultzaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Iraultza»

Frantziako Iraultza (Revolution française) XVIII. mendeko pasarterik garrantzitsuenetako bat da, batzuen ustez historia unibertsaleko gertakari nagusietako bat[31][32]. Mundu mailan, Iraultzak errepubliken eta demokrazien gorakada bizkortu zuen. Ideologia politiko modernoenak garatzeko gune fokala bihurtu zen, liberalismoa, erradikalismoa, nazionalismoa[33] eta sekularismoa hedatzera eramanez, beste askoren artean. Erabateko gerraren jaiotzaren lekuko ere izan zen Iraultza, Frantziaren baliabideak eta bere herritarren bizitzak defentsa nazionalaren helbururantz antolatzean[34]. Bere dokumentu zentraletako batzuek, Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena kasu, abolizionismoaren eta sufragio unibertsalaren aldeko mugimenduak inspiratzen jarraitu zuten hurrengo mendean[35][36][37].

1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen. Iraultzak monarkia garaitu zuen, errepublika bat ezarri zuen, asaldura politikoko aldi bortitzak katalizatu zituen eta, azkenik, Napoleonen agindupeko diktadura batekin zen, bere printzipioetako asko Mendebaldeko Europan eta harantzago konkistatu zituen eremuetara eraman zituena.

Frantziako Iraultzaren arrazoiak konplexuak dira, eta oraindik ere historialarien artean eztabaidatzen dira. Lehen aipatu dugun bezala, Zazpi Urteko Gerraren eta Amerikako Gerra Iraultzailearen ondoren, Frantziako gobernua erabat zorpetuta zegoen. Bere finantza egoera berrezartzen saiatzen da erregimen fiskal inpopularren bidez, oso erregresiboak direnak. Iraultzaren aurretik, uzta txarren urteak okertu egin ziren ale-industriaren desarauketa zela eta (Pacte de Famine izeneko konspirazioa[38]), eta ingurumen-arazoek herri-erresumina areagotu zuten, ezarritako elizako aristokrazia eta klero katolikoaren pribilegioengatik. Historialari batzuek Thomas Jeffersonek aldarrikatu zuenaren antzeko zerbaiti eusten diote: Frantzia "gure Iraultzak [amerikarrak] esnatu zuela". Aldaketa-eskariak Ilustrazioaren idealen arabera formulatu ziren eta 1789ko maiatzean Estatu Orokorren deialdiari lagundu zioten. Iraultzaren lehen urtean, Hirugarren Estatuko kideek (plebeioak) kontrola hartu zuten, Bastillari uztailean eraso zioten, Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Deklarazioa abuztuan onartu zen, eta Versaillesera Emakumeen Martxak errege gortea urrian Parisera itzultzera behartu zuen. Lehen etapako gertaera nagusi bat, 1789ko abuztuan, feudalismoaren abolizioa eta Antzinako Erregimenetik geratu ziren antzinako arau eta pribilegioak deuseztea izan zen.

Hurrengo urteetan borroka politikoak izan ziren hainbat batzar liberalen eta monarkiaren eskuineko aldekoen artean, erreforma garrantzitsuak zapuztu nahi zituztenak. 1792ko irailean aldarrikatu zuten Errepublika, Frantziak Valmyn irabazi ondoren. Nazioarteko kondena ekarri zuen gertaera garrantzitsu batean, Luis XVI.a 1793ko urtarrilean exekutatu zuten.

Kanpoko mehatxuek gertutik markatu zuten Iraultzaren ibilbidea. 1792an hasi ziren Gerra Iraultzaileek italiar penintsula, Herbehereak eta Rhin ibaiaren mendebaldeko lurralde gehienak konkistatzea lortu zuten Frantziako garaipenak jaso zituzten, aurreko gobernu frantziarrek mendeetan zehar saihestu zituzten lorpenak. Barnean, herri asaldurak nabarmen erradikalizatu zuen Iraultza, Maximilien Robespierre eta jakobinoen gorakadarekin amaituz. Salbamen Publikorako Batzordeak ezarritako diktadurak, Izu Garaiak, 1793tik 1794ra elikagaien eta beste artikulu batzuen prezioen kontrola ezarri zuen, esklabotza indargabetu zuen atzerriko kolonia frantsesetan, eliza katolikoa ezegonkortu zuen (gizartearen deskritautzea), egutegi errepublikar sekular bat sortu zuen, buruzagi erlijiosoak kanporatu zituen eta errepublika berriaren mugak etsaiengandik ziurtatu zituen.

Erreakzio Termidoriarraren ondoren, Direktorioa bezala ezagutzen den kontseilu exekutibo batek Frantziako estatuaren kontrola hartu zuen 1795ean. Hauteskundeak bertan behera utzi zituzten, zorrak errefusatu zituzten (prozesuan finantza ezegonkortasuna sortuz), klero katolikoa jazarri zuten eta atzerrian konkista militar garrantzitsuak egin zituzten. Ustelkeria karguek jazarria, direktorioa Napoleon Bonapartek 1799an zuzendutako estatu kolpe batean kolapsatu zen. Napoleon, bere herri kanpaina militarren bidez Iraultzaren heroi bihurtu zena, Kontsulatua ezarri zuen, eta, beranduago, Lehen Inperioa, Napoleondar Gerretako gatazka global sorta zabalago baterako eszenatokia prestatuz.

Etorkizuneko mugimendu iraultzaile ia guztiek atzera begiratu zuten, Iraultzara, haren aurrekari gisa. Bere esaldi nagusiak eta sinbolo kulturalak, hala nola Marseillesa eta Liberté, fraternité, égalité, ou la mort, historia modernoko beste nahasmendu handi batzuen erakargarri bihurtu ziren, Errusiako Iraultza barne mende bat beranduago. Iraultzaren balioak eta instituzioak nagusi dira Frantziako politikan gaur arte. Iraultza sistema feudala ezabatzean, gizabanakoaren emantzipazioan, lurraren jabetzaren banaketa handiago batean, jaiotza noblearen pribilegioen abolizioan eta gizonen arteko berdintasunaren ezarpen nominalean gertatu zen. Frantziako Iraultza beste iraultza batzuetatik bereizi zen, ez soilik bere nazio izaeragatik, baizik eta gizateria osoari mesede egin nahi ziolako.

EspainiaAldatu

 
Filipe V.aren koroatzea.

Karlos II.a Espainiakoak ez zuen utzi ondorengorik, beraz bere lehengusu bigarrena zen Filipe V.a Espainiakoak eskuratu zuen Espainiako koroa, 1700ean; Filipe Frantziako printzea zen. Luis Frantziakoaren eta Maria Ana Viktoria Bavariakoaren semea eta Luis XIV.a Frantziakoaren biloba zen. 1700ean errege egitean, Ondorengotzaren Gerra piztu zen, Europako beste potentziek ez zutelako ondo ikusten Borboi etxeak Espainia eta Frantzian, aldi berean, boterea izatea, eta Filipe V.a Frantziako errege izan zitekeelako ere etorkizunean. Ingalaterra, Probintzia Batuak eta Inperio Santua Karlos artxidukearen alde jarri ziren. Madrildik birritan bota zuten arren, Utrechteko bakean (1713) bere eskubideak onartu zitzaizkion. Baina gerra horren ondorioz, Espainiak Napoli, Sardinia, Toskanako Presondegiak, Espainiar Herbehereak eta Milanerria galdu zituen, eta Gibraltar eta Menorca Ingalaterraren esku geratu ziren.[39]

Aragoiko Koroaren lurraldeek bat egin zuten Karlos VI.arekin eta, zigor gisa, Filipe V.ak Oin Berriko Dekretuak sinatu zituen 1715ean. Dekretu berri honek Aragoiko Erresuma, Valentziako Erresuma, Mallorcako Erresuma eta Kataluniako Printzerriaren eskumenak eta foruak deuseztatu zituen, guztiak Gaztelaren legeen pean jarriz.[40] Aragoiko Koroaren desagertu zen, baina Nafarroak, euskal lurraldeek eta Arango haranak foruak mantendu zituzten,[41] Espainiak Frantziaren absolutismoa hartu zuen eredutzat. Espainia eta Frantziaren arteko interes gatazkak zeudenean, Filipe V.a Frantziaren alde jarri zen.[42]

Elisabet Parmakoak, Filipe V.aren emazteak, eragin handia izan zuen kanpo politikan. Bere helburu nagusia Italian galdutako lurraldeak berreskuratzea zen. 1717an Filipe V.ak Sardinia inbaditu zuen, Utrechteko Itunean Austriari eman zitzaiona. Ondoren, Sizilia inbaditu zuten. Erasoaren ondorioz Germaniako Erromatar Inperio Santuak Aliantza Hirukoitzarekin akordioa egin zuen, 1718ko Aliantza Laukoitza sortuz. Kide guztiek Espainiari eskatu zioten Sardinia eta Sizilia uzteko, eta gerran sartu ziren 1718ko abenduan. Gerrak bi urte iraun zituen, Espainiaren porrotarekin. Hagako Itunarekin amaitu ziren erasoak, eta Espainiak Italiaren gaineko aldarrikapenak egiteari uko egin zion[43]. Hala ere, Poloniako Ondorengotza Gerran Espainiak Napoli eta Siziliako Erresumak konkistatu zituen. 1748an, Austriako Ondorengotza Gerraren ondoren, Espainiaren esku geratu ziren Parmako Dukerria, Piacenza eta Guastalla[44].

Borboien botereak jarraitu zuen Fernando VI.a Espainiakoa eta Karlos III.a Espainiakoarekin. Azken honek Ilustrazioaren defendatzaile ziren ministroak hartu zituen: Leopoldo Esquilache eta Floridablancako Kondea, ekonomia nabarmen hobetuz. Britainia Handiak Frantzia Zazpi Urteko Gerran (1756-63) garaituko zuenaren beldur, Espainia Frantziarekin aliatu zen eta Portugal inbaditu zuten, Britainiar aliatua. Porrot militar segida baten ostean Parisko Ituna (1763) sinatu zuten, Florida britainiarrei emanez eta Louisiana eskuratuz Frantziatik. 1783ko Parisko Itunaren ondorioz Espainiak berriro eskuratu zuen Florida, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren amaieran. Tarte honetan hainbat altxamendu eta matxinada izan ziren, nabarmena Esquilacheren aurkako matxinada. Karlos IV.aren erregetzan ez ziren egon aldaketa nabarmenak, eta askok uste zuten ez zela agintzeko gai ere. Bere emaztearen maitalea zein Manuel de Godoyren eraginpean Karlos III.aren erreforma asko ezeztatu zituen. Frantziako Iraultzaren aurka Frantziako Iraultzako Gerratan parte hartu ustean, aliantza zaila egin zuen ondoren Frantziarekin, Britainiar blokeoa lortuz. Gertakari hauek Iberiar Penintsulako Gerran amaitu zuten XIX. mendearen hasieran.

Gerra hauek guztiek eta erreforma ekonomikorik eza Espainia atzean utzi zuten Industria Iraultzaren esparruan. Argien Garaia berandu eta leun iritsi zen Espainiara, 1750 inguruan. Medikuntza eta fisikan aurrerapausoak eman ziren, eta gutxi batzuk filosofian. Katolizismoak pisu handia zuen gizartean eta zaila zen bere boterea zalantzan jartzea. Benito Feijóo bezalako monjeek paper garrantzitsua izan zuten mito eta superstizioen deseraikuntzan. 1770eko hamarkadan Inkisizioa martxan jarri zuten kontserbadoreek Argien Garaiaren ideiak deusezteko[45].

Euskal HerriaAldatu

 
Hego Euskal Herriko burdinolen mapa (XVII-XVIII. mendeak)

XVIII. mendean, XVII. mende bigarren erdialdetik aurrera politikan eta ekonomian sendotutako joerak nagusitu ziren. Erresumen zentralizazioa eta merkantilismoa eta, ondorioz, bertako lege eta erakundeak indargabetu edo ahultzen zituzten neurriak ezarri ziren. Hego Euskal Herrian, Filipe Anjoukoaren etorrerak ekarri zuen aldaketa hori; Ipar Euskal Herrian, berriz, lehenago sentitu zuten Borboi erregeen eragina. Pirinioez bi aldeetako merkataritzaren isuria handia zen, baita itsas merkataritza eta arrantza ere. Hego Euskal Herriko aldundiek onuragarritzat jo zuten Filipe Anjoukoa Gaztelako Koroako errege bihurtzea, eta babestu egin zuten (1702-1704), era horretan Frantziako Erresumaren eta Gaztelako Koroen arteko bakea (eta beren merkataritza eta arrantza) bermatuko zutelakoan. Nafarrek, gainera, beren auzi dinastikoa konpontzeko bidea ikusten zuten, errege berria Henrike III.a Nafarroakoaren (eta, aldi berean, Henrike II.aren) oinordekoa baitzen.

Hala ere, Giulio Alberoni ministro buruak xaxatuta, Filipe V.a Hego Euskal Herriko aduanak Ebrotik itsasora eta Pirinioetara eramaten saiatu zen (1717); hori, baina, ez zen euskal herritar askoren gustukoa izan, eta matxinada piztu zen Bizkaian eta Gipuzkoaren zati batean. Luze gabe, baina, frantses armada batek okupatu zituen Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba. Aduanek, azkenean, Ebrora egin zuten atzera 1722ko abenduan, baina Gaztelako (Espainiako) errege absolutistak bere asmo merkantilista hezurmamitzeko aukera ikusi zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin Madrilen negoziatu ondoren, 1728an Caracasko Gipuzkoar Konpainia sortuz.[46] Kakaoak eta hainbat produktu kolonialek ez zuten ere aduanarik ordainduko Gaztelara bidean. Aldi berean, euskal arrantzaleak galduz joan ziren Ternuan eta Labradorren mendetan irabazitako eskubideak, batez ere Ingalaterraren onuran. Versaillesko Itunerako (1783), bukatua zen Kanadako kostaldeko uretako balea eta bakailao arrantza.

Euskaldunek Hegoaldeko eta Erdialdeko Ameriketara bideratu zuten beren ekimena. Jesusen Lagundiak indar handia hartu zuen, eta Ameriketara hedatu zen euskal itsasontzi azpiegitura baliatuz, Paraguai, Brasil eta Argentinako misioetara, adibidez. 1749an, altxamendu bat izan zen Venezuelan Konpainiako euskaldunen kontra. Euskaldunak garaile atera ziren Espainiako erregea lagun hartuta, baina berehala errege horrek euskal Konpainiaren botere politikoa ahuldu zuen, egoitza nagusia Donostiatik Madrilera eramanez, besteak beste. Aldundien eta Madrilgo errege gorteko ministroen arteko tentsioa areagotzen joan zen. Nafarroa Behereko eta Zuberoko biltzarrek (Estatu Nagusiak eta Zinbideta) eskumen garrantzitsuak galdu zituzten 1733an eta 1743an, hurrenez hurren.[oh 3] Lapurdik eutsi egin zion lurralde franko izateari, autonomia oso handiaz, Lapurtarren Biltzarraren gidaritzapean.

Ilustrazioa indar handiz sartu zen Uztaritzetik Donostiara eta Hego Euskal Herri osora. 1760ko hamarkadan goseteak izan ziren,[47] baina Ilustrazioak neurri liberalizatzaileak hartu zituen gariaren inguruan,[48] gosetea handitu zuena. Madrilgo Esquilacheren aurkako matxinada gertatzean, tokiko jauntxoen boterearen eta gosetearen aurkako 1766ko matxinada piztu zen Gipuzkoan.[49][oh 4] Jauntxo eta ilustratuek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten Caracasko Gipuzkoar Konpainiak ekarritako aberastasunaren epelean (1765), baita Bergarako Mintegia ere, 1766ko matxinadaren harira kanporatutako Jesusen Lagundiaren azpiegitura baliatuz.[50][51] Ekonomia, zientzia eta kultura jasoaren garapena sustatu zuten, eta Bergara zentro intelektual bilakatu.[52] Hala ere, Espainiako koroak susmoz ikusten zuen euskaldunen boterea. Karlos III.ak merkatua liberalizatzeko ediktua eman zuen 1778an, euskal lurraldeen kaltetan interpretatua. Aurrerantzean, Probintzia Salbuetsiak atzerritartzat hartuak izan ziren Venezuelako eta Ameriketako portuetan, zergapetuak. Espainiako Koroak Ebroko aduanak kentzeko presioa areagotu zuen. Aldi berean, euskara, erresuma horretako beste hizkuntzak bezala, baztertua izan zen giro formal eta idatzietatik Karlos III.a Borboik gaztelania "Inperioko hizkuntza nazional" izendatu zuenean (1766, 1768).[53]

Ilustrazioaren ideien lorratzean, baina, Frantziako Iraultzak eztanda egin zuen (1789). Horrek errotik aldatu zuen ordu arteko politika, ekonomia eta gizartearen egoera. Nafar, lapurtar eta zuberotarren protestak protesta, Pirinioez iparraldeko euskal herritarrek osoki galdu zituzten beren lege eta instituzioak, eta departamendu bat jaso zuten trukean, bearnesen gehiengo batekin partekatua. Konbentzioko Gerran (1793), izuz, deportazioz eta zapalkuntza gogor batez ordaindu zuten lapurtarrek Frantses Errepublikaren neurrien kontra agertu izana.[54][55][oh 5] Erregimen berriaren biktima eta disidente askok erbestera jo zuten.[56] Agintari berrien asmo estua eta baztertzailea agerian geratu zen aldundiko agintariek Gipuzkoaren independentzia aldarrikatu zutenean: Pinet eta Cavaignac mandatari iraultzaileek gogor egin zieten, eta atxilotu. Godoy Espainiako ministro berriak pozez ikusi zuen frantses iraultzaileen jokaera hori. Beste batzuk, ordea, Fernando VII.a Borboi espainiarraren alde jarri ziren Hego Euskal Herriko lurraldeetan; absolutista eta tradizionalista zen, baina foruak errespetatzearen aldekoa.

Hegoaldeko eta Erdialdeko EuropaAldatu

Ekialdeko EuropaAldatu

GaiakAldatu

Legea eta gizarteaAldatu

Ekonomia eta gizarteaAldatu

Zientzia, teknologia eta hezkuntzaAldatu

Aurrerapen zientifikoa handitzen eta garatzen joan zen, izugarri gainera. Hauek dira adibide batzuk: meridiano lurtarra neurtzen da, airearen konposizioa aztertzen da, sistema metriko hamartarra ezartzen da, izaki bizidunak klasifikatzen dira eta zenbait txerto aurkitzen dira.

Asmakizun ugari egiten dira, abantaila askorekin eta aurrerapen teknikoekin, adibidez: lurrun makina, lurrunez hornitutako itsasontziak eta tximistorratza. Garai industrialerako bidearen prestakuntzak eta lehen urratsak egiten dira mende honetan.

XVII. eta XVIII. mendeetako kultura higikundea izan zen, arrazoia hartzen zuena gizonaren funts eta oinarritzat. Europan sortu eta mamitu zen, Frantzia, Alemania, Espainia eta Erresuma Batuan bereziki. Euskal Herrian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea da garai hartako emaitzarik nabarmenena.

Eragin handia izan zuen garaiko alderdi zientifiko, ekonomiko, politiko eta sozialetan. Ildo horretatik, arrazoia nagusitu zen arlo guztietan, hala zientzietan nola gizarteko harremanetan eta mundua ikusteko moduan. Argien Garaian sortu eta egin ziren Europako lehenengo entziklopediak, hala nola, Diderotek eta D’Alembertek egin zuten Encyclopédie ospetsua.

Industria iraultzaren asmakuntzakAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Industria Iraultza»
Oihalgintza
Metalgintza

Filosofia eta erlijioaAldatu

Artea eta kulturaAldatu

AfrikaAldatu

Iparraldeko AfrikaAldatu

Maroko izan ezik, Ipar Afrikako lurralde guztiak otomandarren menpe zeuden. Hala ere, gobernu lokalek autonomia zuten erabakiak hartzeko, baita ere otomandarren nazioarteko itunak errespetatzeko edo ez euren egoeraren arabera, sultana onartzen bazuten ere. Magrebean esklaboen salerosketak garrantzi ekonomiko handia zuen. Alde batetik, pirata berbere deitzen ziren itsas-lapur musulmanek Europako kostaldeko biztanleak esklabo gisa hartzen zituzten, eta barkuetako tripulazioak bahitzen zituzten. Bestetik, aurreko mendeetan bezala Saharaz hegoaldeko Afrikako esklaboen salerosketak eta bideek jarraitu zuten[57][58]. Marokon ondorengotza gerrak izan ziren 1727an eta 1745ean, baina Alauiak boterean mantendu ziren. Dinastia honek esklabo militar askatuen beharra zuen, eta ez zuen leinurik erabiltzen boterea mantentzeko, horregatik gobernu sistema bermatu ahal izateko talde lokalak integratu behar izan zituzten[59].

Egipto formalki otomandarren eskuetan bazegoen ere, jenizaroen eta mamelukoen arteko errege-boterearen arteko lehia zegoen. Mendearen bigarren erdian Qazdaghi mamelukoen klanak lortu zuen agintea. 1760ko hamarkadaren amaieran Ali Bey Bulut Kapan mamelukoak boterea hartu zuen eta bere aurkari guztiak suntsitu zituen, sultana barne. Ali Beysen heriotzaren ostean Qazdaghi klana desegiten hasi zen, pixkanaka. 1780ko hamarkadaren erdialdean otomandarrak saiatu ziren klana berregituratzen, baina urte batzuen buruan porrota izan zen. 1760ko hamarkadara arte egoera ekonomikoa nahiko ona zen, nekazaritza ondo garatu zen eta kafearen komertzioak onura ekonomiko handiak ekarri zituen. Kafetegiak sortu ziren eta, berarekin batera, esfera publikoan laikotasuna garatu zen[60]. 1783an izurritea izan zen, eta gatazka politikoek ekonomikoaren gainbehera ekarri zuten. 1798an Frantziak Egipto okupatu zueen Napoleonen agindupean, 1801 arte iraun zuen egoera[61][62]. Frantsesena izan zen gaur egun arte iraun duen Europaren influentziapeko aroaren hasiera eta aldaketa nabarmena ekarri zion Ekialde Hurbileko politikari[63].

Saharaz hegoaldeko AfrikaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Esklabotza Afrikan»
 
Esklaboen salmenta kartel bat, Charleston (Hego Carolina), 1796.
 
Luxborough itsasontziaren galera, 1727ko ekainaren 25ean. Esklaboak Amerikara eraman ostean, Erresuma Batura bidean su hartu zuen[64].

Saharaz hegoaldeko Afrika hainbat erresuma zentralistatan banatuta zegoen, baita gobernu txiki ugaritan ere. Hegoaldeko Afrikaren kolonizazioa hasi zuten europarrek, baina kostaldeko gotorlekuetara mugatu zen oraindik, horietako asko Mendebaldeko Afrikako kostan, Esklaboen Kosta deitu zutena. Europarrentzat Afrikaren barnealdea guztiz ezezaguna zen, eta influentzia zuzenik ez zuten izan. Esklaboen salerosketa hain izan zen garrantzitsua, ezen Atlantikoko herrialdeen komunitate bat sortu zen kudeatzeko[65]. Esklaboak Afrikatik Amerikara eramaten ziren, Amerikatik Europara azukrea, tabakoa eta kotoia eta Europatik Afrikara arropak, Merkataritza Triangeluar deitu den ibilbide batekin[66].

Mendebaldeko Afrikan europar merkatariek inperio txiki eta ertainekin negozioak zituzten, askotan gobernari bakar batean zentralizatuak. Inperio horietako batzuek XVIII. mendean izan zuten hedapenik handiena, konkisten ondorioz. Ashanti Inperioa edo Oyo Inperioa, Dahomey mendean hartu zuena, europarrekin egindako tratuen ondorioz hasi ziren. Esklaboen merkataritzaren ondorioz, inperio horiek geroz eta gerra gehiago antolatzen zituzten, gerra bahituak esklabo gisa saldu ahal izateko. Gainera, esklabotzara kondenak ugaritu ziren etengabe. Europarrek esklaboen truke armak ematen zizkieten afrikar eliteei, eta arma horiekin gerra gehiago antolatzen zituzten. Armez gain oihalak ere ematen zizkieten esklaboen truke, eta oihalen gaineko sare klientelar oso bat antolatu zen Afrikan. Eskala txikian, esklabo horiek ekonomia lokalean ere erabiltzen zituzten, lan-esku gisa. Musulmanen esklabotzaren aurka zeuden predikadoreek arrakasta lortu zuten hainbat eremutan. Hala ere, Europan esklabotzaren aurkako mugimenduak garrantzitsuago izan ziren, nahiz eta ez zuten arrakastarik lortu XIX. mendera arte. Ouidah eta Luanda ziren porturik garrantzitsuenak esklaboen salerosketarako. Azken honetan botere politikoa brasildar eta afroportugaldarren esku zegoen. Luandako Erresuma Afrika erdialdeko inperiorik handiena zen, esklaboen komertzioan ere partu zuen herrialdea[67].

Ekialdeko Afrikako swahili inperioek portugaldarren dominazioari aurre egin zioten mendearen erdialdean. Trukean, Omanek bere eragina handitu zuen eskualdean, eskainitako laguntzaren ondorioz. Omandarrek Zanzibarreraino hedatzen zen kostaldeko eremua kontrolatzen zuten[68], baita Ozeano Indikoko kostaldeko esklaboen merkataritza ere. Gainera, Frantziak ozeano horretan zituen uharteetarako esklaboak bideratzen zituzten, sortutako plantazio berrietan lan egin zezaten. Honela, mendea amaitzerako esklaboen salerosketa zen enporio horietako adar garrantzitsuena[67].

Hegoaldeko Afrikan Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia gehiago hedatu zen. Herbeheretar eta alemaniar kolonoek, eta euren ondorengoek, ez zuten lekurik aurkitu kolonian euren etxaldeak jartzeko eta geroz eta barnealderago mugitzen hasi ziren. Nekazariek, euren independentziarengatik kezkatuta, esklaboak erosi edo khoisan herria erabili zuten esku lan gisa[67]. Azken hauek nabarmen gutxitu ziren gaixotasun berrien ondorioz, eta euren lurrei uko egin behar izan zioten kolonoen armen indarraren ondorioz. Gaur egungo Lurmutur Ekialdea probintzian gerra ugari piztu ziren xhosa herriaren erresistentziaren ondorioz. Frantziak Herbehereak konkistatu zituenean 1795ean Erresuma Batuak Lurmuturreko kolonia konkistatu zuen[69].

AsiaAldatu

Otomandar InperioaAldatu

 
Otomandar Inperioaren hedadura, 1795ean.

Mende hasieran Otomandar Inperioak hainbat gerra izan zituen Europako beste potentzien aurka Balkanetan. Danubio eta Sava ibaien iparraldeko eremuak izan ezik, otomandarrak gai izan ziren ziren gerratan galdutako eremuak berreskuratzeko 1730eko hamarkadara arte. 1748an Persiaren aurkako gerra egin zuen, gaur egun Turkiak Iranekin duen muga finkatuz. Hurrengo hamarkadetan zehar otomandarren mugak erlatiboki egonkorrak izan ziren. Mendean zehar, sultanek diplomazia areagotu zuten Europarekin[70]. Mugen barnean, elite lokal ezberdinek eremu erdi-autonomoak sortu zituzten, baina denek onartzen zuten sultana agintaritzat. Elite hauen izaera, jarduera eta mendean zehar izandako iraupena aldakorra izan zen lekuneen arabera. Afrika Iparraldean Deyen eta Beyen gobernu erlatiboki autonomoak aurrera jarraitu zuen. Egipton eta Iraken mamelukoek autonomia maila handia izan zuten, gobernari otomandarrekin alboan. Gobernariek formalki Istanbuli erantzuten bazioten ere, metropoliaren eragina mugatua zen[71]. Mendearen azken herenean Otomandar Inperioak bere lurraldeak galdu zituen Itsaso Beltzaren iparraldeko kostaldean, Errusiaren konkistaren ondorioz. Krimea lehen aldiz utzi behar izan zuten sultanek. Itsaso Beltza lehen aldiz nazioarteko nabegazio eremua izan zen aurrerantzean. Errusiak ez zuen indarrik otomandarrei eremu gehiago konkistatzeko[71].

Selim III.ak porrot militarrak eta inperioaren pluraltasun berria erabili zituen armada eta Estatua eraldatzeko proiektua martxan jartzeko. Erlijiosoen boterea bezatu zuen, prozesu politikoan sartuz, jenizaroen kopurua murriztu zuen eta auren aurkari izango zen unitate militar berria sortu zuen, Nizâm-ı Cedîd izenekoa. Finantzatzeko zerga berriak sortu zituen.[71]

1720 eta 1765 bitartean emandako eskualdeen indartze prozesuak ez zuen inperioaren gorakada ekonomikoa gelditu[70]. Eskualde autonomoek erlazio ekonomiko independenteak eta itxiak izan zituzten Europako hainbat eskualderekin.[71] 1760ko hamarkadara arte komertzioa asko handitu zuen, bereziki Frantzian, akordio lehenetsiak izan baitzituzten. Hala ere, Europako komertzio globalean otomandarrek zuten pisua geroz eta txikiagoa zen. Afrikako iparraldeko ekialdeko eta Siriako probintzietan izurritea izan zen 1783an[72], gainbehera ekonomikoa ekarri zuena.

Erdialdeko eta Mendebaldeko AsiaAldatu

Mendearen erdialdean Saudien gorakada hasi zen, Arabiar penintsularen gehiengoa kontrolpean zuen emirerri bat lortu arte. Muhammad ibn ʿAbd al-Wahhābekin aliantza egin zuten horretarako[73], Wahhabismo mugimendu islamista erradikalaren sortzailea[74]. Saudtarrek lidertza politikoa lortu zuten bitartean, al-Wahhabek eta bere ondorengoek lidertza politikoa lortu zuten[75], Islam puritanoa aldarrikatuz.

 
Zand dinastiaren eremua.

Bitartean, Persian mendearen hasieran safaviden dinastiak eraso larriak jasan zituzten errusiarren eta otomandarren aldetik. Ghilzaiko paxtunek egoera probestu eta Persia konkistatu zuten, xahren tronua lortuz. Nadir Xah lider afxaridarrak, ondoren, Ghilzaiak Persiatik kaleratu zituen eta xah aukeratu zuten, 1736an[76]. Xiitarrengandik urrundu zen. Ondoren, xiiten praktika batzuk debekatu zituen eta sunitarren zuzenbide eskolekin parekatu zituen; Afganistan,Uzbekistan, Oman eta Bahreinen konkista abiatu zuen. 1739an Delhi sakeatu zuen, eta bertako herritar asko erail. Hala ere, zerga handiak jarri zizkien persiarrei, armada mantendu ahal izateko, herritarren haserrea piztuz. 1747an bere ofizialek erail zuten[77]. Heriotzaren ostean Karim Khanek Persiako zati handi bat konkistatu zuten, Zand dinastiaren esku egon zen lurraldea sortuz Persiaren hegoaldean. Khorasan eskualdea afxariden borroketan hondoratu zen bitartean, Zand dinastiaren eskuetan zegoen eremuan ekonomia berpiztu zen eta xiitar ohiturak berreskuratu zituzten. Karim Khanen ondorengoak ahulak ziren, eta iparraldeko kajarren lehiakide ziren turkomanoek inperioa konkistatu zuten, Kajar dinastia sortu zuten eta Teheran izendatu zuten hiriburu.

Nadar Shah 1747an hil zenean botere-hutsunea sortu zen gaur egungo Afganistanen. Botere hori Abdali leinu paxtunak beten zuen, lehia biziaren ondorioz. Ahmad Shah Durranik Durrani Inperioa sortu zuen[78], gaur egungo Afganistango mendebaldean eta Pakistanen eremu handietan. Mendearen amaieran borroka ezberdinen ondorioz inperioa zatitu zen. Gaur egungo Uzbekistanen Kokand, Khiva eta Bukharako kanerriak sortu ziren, Persia eta Txinaren eraginpean egon zirenak[79]. Kanerri hauen iparraldean kazakoen sultanerriak eta kanerriak zeuden, geroz eta gehiago errusiarren mende eroriko zirenak. Errusiaren espantsioa gotorleku eta postu komertzialen bidez eman zen garai honetan.

Indiako azpikontinenteaAldatu

Politika eta lurraldearen kontrolaAldatu

 
India 1765 inguruan.
 
Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak Indiako azpikontinentearen kontrola bereganatu zuen mendearen amaieran.

Mogol dinastiaren inperioak Indiako azpikontinentearen zatirik handiena hartzen zuen mende hasieran. Boterea galtzen joan zen 1707an Aurangzeb mogola hil ondoren. Oinordekotza gatazkez eta auzitegietan alderdien arteko guduez gain, 1739an Nadir Xah afganiar-persiarrak Delhi arpilatu izanak ere ospea galtzea eta mogolen gainbehera ekarri zuen. Zenbait gobernari probintzialek botere galera erabili zuten gobernari erdi-autonomo bezala sortzeko 1720ko hamarkadan, mogolak gobernari bezala formalki onartuz[80]. Avadh, Bengala, Hyderabad eta Maratha Inperioko bere domeinuak Indiako boterearen aldeko borrokan jokalari garrantzitsuak izan ziren.

Mendearen erdialdean, Peshwa Baji Rao I.aren menpeko Maratha Inperioa mendebaldean Dekkanetik Ganges lautadaraino hedatu zen, eta Asia hegoaldeko lurralde potentzia handiena bihurtu zen[81]. Baji Raoren ondorengoa zen Balaji Baji Rao Inperio Handiaren administrazioan aritu zen, eta errege boterea bere horretan kontzentratzea lortu zuen. 1761ean, Marathak euren boterearen gailurrean zeuden, Durrani Afganistango inperioaren erasoak geldiarazi nahi zituztenean, India iparraldean. Panipateko Hirugarren guduan, ordea, porrot suntsitzailea jasan zuten afganiarren aurka.

Orduan, Maratha eta Durrani erretiratu ziren, neurri handi batean, India iparraldean boterea lortzeko borrokatik. Hurrengo urteetan, Marathek Mysoreko Inperioak bere hegoaldeko mugan zuen hedapenaren aurka defendatu ziren; 1767an gelditzea lortu zuten. Maratha Inperioaren hegoaldean, Mysoreko sultan militarrek Indiako hegoaldeko zati handi bat konkistatu zuten 1770 eta 1780ko hamarkadetan. 1790eko hamarkadan, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak, militarki, inperioa bultzatu zuen basailu estatu txiki baten posizioraino, zuzenean eta zeharka azpikontinentearen hegoalde osoa menderatuz[81].

Mendearen lehen erdian, britainiarrek, Europako beste inperio batzuek bezala, zenbait merkataritza-base mantendu zituzten Ekialdeko Indietako Konpainiarekin Asia hegoaldeko kostaldean. 1740 eta 1750eko hamarkadetan, frantziarrek eta britainiarrek botere borroka bat izan zuten Indiako azpikontinentean eragiteko. Hasiera batean, bi potentzia europarrek alde ezberdinetan esku hartu zuten Indiako potentzien botere borrokan, Karnatik hego-ekialdeko eskualdean nagusitasuna lortzeko. 1763ko gerra karnatikoen amaieran, frantziarrek Asia hegoaldeko lurralde asko galdu zituzten, eta Asia hegoaldean zuten eragina Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren esku geratu zen (ikus, Parisko Ituna (1763)). 1750eko hamarkadan, Britainiar Konpainiak Bengalako kontrola hartu zuen Hego Asiako ipar-ekialdean. Abiapuntua, Bengalako Nawabaren gaineko garaipen bat izan zen, alferrik saiatu zena militarki zergak biltzen Erresuma Batuaren esku zegoen Kalkuta merkataritza kokagunetik. Orduan lortu zuten britainiarrek Mogul Handiaren Diwani delakoa, administrazio zibilaren gaineko subiranotasuna eta Bengalan zergak biltzeko eskubidea; herritarren zerga zama izugarri handitzeko erabili zuten, beren mesedetan. Cornwallis Kodearekin Europako kontzeptu juridikoak sartu zituzten lehen aldiz Indian. 1764ko Baksarreko guduan Avadheko Nawabaren eta Mogul Handiaren gainetik lortutako garaipen militarraren bidez, britainiarrek Bengalaren erabateko kontrola ziurtatu zuten. Avadheko Nawabarekin aliatu boteretsu bat lortu zuten, India iparraldean potentzia garrantzitsu bihurtuz. Mende amaieran, Hyderabadeko Nizamarekin egin bezala, euren buruen mende jarri ahal izan zuten; honela, gobernari hauek britainiar tropak euren lurraldeetan mantendu behar izan zituzten euren kontura. Azken honek, aurretik, Iparraldeko Sarkarrak eman zizkien britainiarrei[81].

Ekonomia, nagusitasuna eta gizarteaAldatu

Mendearen lehen erdian, Indiako ekonomiak sendotze- eta integrazio-fase bat bizi izan zuen, kanpo-eskariak eragindako jarduera ekonomiko gehigarri batekin. Ekonomikoki indartsuak diren eskualdeetan, nekazaritzaren komertzializazioak gora egin zuen, eta India hegoaldeko ehungintza sektoreak lanaren banaketa gero eta handiagoa izan zuen ezaugarri. Erresuma Batuak kontrolatutako eskualdeak izan ezik, merkatuan baldintzak eta prezioak zehaztu zituzten ekoizle eta merkatari indiarrek. Europarrak esportatzaileak ziren arabiar, persiar eta indiarrekin batera. Indiako portu hiri nagusien gainbehera beste indiar portu batzuek konpentsatu zuten. Mende amaieran, Britainiar Kalkutako portuak bakarrik lortu zuen Europako merkataritza-enpresa guztien artean eskualdeko nagusitasuna[80].

Bere lurraldeetan, agintari indiar ugarik, egitura administratiboak indartu zituzten, Mogol Inperioaren sistema hartu eta toki mailan osagarrituz. Egitura administratibo horiek oinarri garrantzitsua izan ziren gerora britainiarrek menderatzeko. Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak mende erdialdean Bengalan botere politikoa irabazi ondoren, bere beharren arabera berregituratu zuen ekonomia. Eraldaketak ehungintzari eragin zion bereziki, merkatariak mugituz eta ekoizleak britainiarren menpe jarriz. Zerga bilketa are gehiago zentralizatu zen, eta zergak igo egin ziren. Britainiarren neurri administratibo gogorrek 1770eko hamarkadako gosete handiaren ondorioak areagotu zituzten[81]. India hegoaldeko gerrek, britainiarrek gero eta gehiago parte hartu zutenek, epe luzeko ekonomiaren kolapsoa ekarri zuten mende erdialdetik aurrera. Ihesaldi eta kanporatze olde handiak eta populazio sektore zabalen pobretzea krisiaren seinale dira[80].

Operazio militarretarako, europarrek mertzenario indiarrak erabili zituzten, lan-merkatu militar handi batean errekrutatu zituztenak. Europako ofizialek zuzenduta, Europako borroka teknikak ikasi zituzten. Indian transmititutako botere egituren esparruan jardun zuten frantziarrek eta britainiarrek. Gerren ondoren, ordea, kaleratutako tropak ezin izan ziren Indiako nekazaritzan erabat integratu, eta horrek biztanle pobreen proportzioa handitu zuen.

Azpikontinentearen iparraldeko hirietan merkatari aberatsen taldeak sortu ziren. Han, publiko kritiko txiki eta heterogeneoa hazi zen saloien inguruetan. Indiar egileek gero eta obra gehiago idatzi zituzten hindieraz, urduz eta tamilez, hala persierazko literaturara alboratuz[80].

TxinaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Qing dinastia»
 
Txina 1765ean.

Txinatar Inperioa Mantxuriako Qing dinastiak kontrolatzen zuen inperio multietniko bat zen. Mendearen lehen erdian Erdialdeko Asiaren kontrola lortzeko borroka egin zuen oirateen aurka. Kangxi enperadoreak euren lider Galdan garaitu zuen 1696an, baina oirateak berriro itzuli ziren Galdanen ilobarekin. 1717an Tibet konkistatu zuten Lamaismoaren zentroan influentzia ziurtatzeko, mongoliar gehienak erlijio honetakoak baitziren. Tibetar elitean atal batekin aliatuta, Qing dinastiak inbasoreak kaleratu zituen Tibetetik, eta Txinaren burujabetzaren pean jarri. Ondoren, kanpaina ugariren ostean, 60 urtez agindu zuen Qianlong enperadoreak Oirateen inperioa suntsitu zuen 1750ean. Tarim arroa osoa euren esku geratu ostean, 1759an inoiz izandako hedapenik handiena eskuratu zuen Txinak[82][83].

Mende osoan zehar desgrabazio fiskalek, azpiegituratan egindako inbertsioek, nekazal-teknologiaren hobekuntzak eta Ameriketatik etorritako landare berriek txinatar populazioa bikoiztu zuten, eta ekonomia nabarmen hazi zen. Txinako hego-ekialdean, bereziki, nekazaritza espezializatua inoiz ikusi gabeko eskalan hedatu eta garatu zen, etxebizitzen gutxiengo batekin biziraupen-nekazaritzan mantenduz. Ekonomikoki emaitza onak ematen zituzten alde egindako apustua hain handia izan zen ezen Txinak arroza inportatzen amaitu zuen mendea. Txinako nekazarien bizi baldintzak eta egoera ekonomikoa frantziar nekazariena baino askoz hobea zen; biztanleria handitzearen aldeko neurrietako bat biltegietan gordetzen ziren elikagaiak erabiltzen izan zen, goseteak asko murriztuz. Inperioaren erdialdean hainbeste handitu zen biztanleria, ezen migrazioak oso handiak izan ziren inperioaren kanpoaldera, bereziki hego-ekialdera. Hala ere, mendearen bigarren erdian, geroz eta gutxiago ziren gordetzen ziren elikagai gehigarriak eta nekazaritza-lur berriak, eta biztanleria-hazkuntzari aurre egitea zailagoa zen. Administrazioak, gainera, arazoak zituen. Gaizki ordaindutako funtzionario lokalen artean ustelkeria hedatu zen, eta hauek zerga geroz eta handiagoak ezartzen hasi ziren, estatuaren zerbitzuak murrizten zituzten bitartean. Inperioaren periferian matxinada armatuak izan ziren, erreprimitzeko zailak. Loto Zuriaren altxamenduak garrantzi berezia izan zuen.[82][83][84]

Industria ere handituz joan zen, bai kopuruan zein fabrika horien tamainan, zein ekoiztutako objektuen kopuruan ere. Oihalgintza, meatzaritza eta portzelanaren produkzioaz gain, tearen prozesamendua industria garrantzitsua ere bazen. Enpresa batzuen helburu bakarra esportazioa zen. Adibidez, enpresa batzuek europar eskariari egiten zioten aurre, Txineria modan baitzegoen. XVIII. mendean Txinan merkataritza indartsuz zuen India, Europan eta Hego-ekialdeko Asiarekin. 1759tik aurrera enpresek kantoien bidez edo baimendutako enpresa komertzialen bidez bakarrik esportatu zezaketen.[83]. Britainiarren Macartney Misioak merkataritza liberalizatzea eskatu zuen, baina enperadoreak ez zuen onartu[85].

Hazkuntza ekonomiko eta demografikoarekin batera urbanizazio garrantzitsua gertatu zen. Pekin munduko hiririk handiena zen garai horretan. Hala ere, hiriko biztanleak kopuru osoaren ehuneko txiki bat baino ez ziren. Hiria, hala ere, kulturaren bektore izan zen, artisautza, merkataritza, idazketa, mugikortasuna eta publizitatearekin. Hirian emakumeek ere espazio berriak izan zituzten jarduera ekonomikoa garatzeko.[83]

Qing dinastiako mantxuriarrek Txina modu autoritarioan kudeatu zuten. Funtzionarioak aukeratzeko sistema azterketa bidezkoa zen, batez ere inperioaren ideologia ofiziala zen neokonfuzianismoari buruzko ezagutzetan oinarritua.

Korea eta JaponiaAldatu

Korean klan noble ezberdinen arteko harremanetan oinarritzen zen monarkia batek agintzen zuen. Mende honetan zehar monarkek ogibideak proportzionalki banatzen zituzten nobleen artean, klanen arteko gerrak ekiditeko asmoarekin. Mendearen bigarren erdialdean ogibideen banaketa horretan lan hori egiteko gaitasunak geroz eta garrantzi handiagoa izan zuen[86].

Mendean zehar nekazal-teknika berriak sartu ziren herrialdean, bereziki zerealak eta arroza lantzeko. Ondorioz, biztanleria handitzen joan zen etengabe. Biztanleriaren hazkuntzak artisautza pribatuaren gorakada ekarri zuen, mende amaieran estatu-artisautza bezain handia zena.[86] Arrakasta ekonomikoaren ondorioz nobleak ez ziren hainbat herritarrek nobleziaren antzekoak ziren bizi-baldintzak lortu zituzten. Nobleek bulegoak erosi zituzten eta ordezkaritza hobetu zuten, baina noble eta ez-nobleen arteko tartea murriztu zen. Hazkuntza ekonomikoa emanda ere gosea ohikoa zen, elikagaien errendimendu aldakorraren eta lurraren kontzentrazioaren ondorioz. Nekazariek haserre bizi zuten egoera, geroz eta pobreago eta gobernuaren laguntzarik gabe; ustelkeriak gobernua ahuldu zuen. Nekazari matxinada batzuk eman ziren mende amaieran. Bizitza intelektualean ere aldaketak eman ziren: ikerlariek filosofiako lan moralak alboratu zuten eta txosten historikoak irakurri zituzten, nekazaritza, geografia eta administrazioa ulertu ahal izateko.[86]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japonia XVIII. mendean
 
Nishikawa Sukenoburen Onna Ichidai Fūzoku Ehon Masukagami, Emakume baten bizitza eta moldeei buruzko benetako irudia, 1748.

Japonia formalki inperio bat bazen ere, Tokugawa dinastiako shogunak zuen botere erreala eta gobernua herrialdean. Edon jarri zuten hiriburua, gaur egungo Tokio, eta horregatik Japoniako historiako une horri Edo Aroa izena ematen zaio. Printze lokalek, Daimyōsak, gobernuaren gaineko kontrola egiten zuten hiriburuan asistentzia erregularra jarriz eta administrazio sistema paralelo baten bidez[87].

Shogunerriak kanpo merkataritza murriztu eta ahalik eta gehien erregulatzeko politika ezarri zuen mendean zehar, aurreko mendeetan nazioarteko merkataritzaren irekieraren ordez. Merkataritzarako bazkide erregulatu bakarrak holandarrak, txinatarrak eta korearrak ziren. Hala ere, japoniarrek mendebaldean ematen ari ziren berrikuntzak ezagutzeko aukera izan zuten, Herbehereetako Ikasketak edo Rangaku izena eman ziotena[88]. Ofizialki, shogunak Zhu Xiren neokonfuzianismoa bultzatu zuen, eta beste konfuziar ideiak kendu zituen. Txinatar ikasketa honi erantzunez, hainbat japoniarrek doktrina nazional berria garatu zuten, Kokugaku izenekoa, eta japoniar kultura ikertzeari ekin zioten berezkoa zena bilatu asmoz[89].

Shogunerriaren erreforma ekonomikoak gastuaren jaitsieran, inportazioen gutxitzean eta lur berrien irekieran oinarritu ziren, garapen ekonomiko positiboa lortuz. Merkatari eta artisauez gain, nekazaritza ere garapen ekonomiko horren bultzatzaile izan zen. Merkatuak geroz eta elikagai gehiago eskatzen zituen eta nekazarientzat onuragarria zen egoera. Lurzoru berriak nekazaritzarako erabiltzeak ere lagundu zuen egoera horretan. Merkatari eta artisauek gizarte-eragin handiagoa lortu zuten hirietan. Japoniar gizartearen urbanizazioa, bereziki Edo, Osaka eta Kioton, handia izan zen mende honetan.

1770eko hamarkadatik aurrera Shoguna urduritzen hasi zen geroz eta itsasontzi atzerritar gehiago ikusten zituztelako euren kostaldean. Japonia eta Errusiaren arteko harremanak gaiztotu ziren, bereziki Kurilen inguruan[90].

Hego-ekialdeko AsiaAldatu

Hego-ekialdeko Asian Myanmar, Thailandia eta Vietnam ziren inperio nagusiak. Myanmarren Myanmar Behereko taldeak Myanmar Garaiko Taungu dinastiaren aurka altxatu ziren; lehenengo Myanmar Beherean lortu zuten boterea eta, azkenik, Ava hiriburuan erregea hil zuten. Myanmar Garaian Alaungpayak kaleratu zituen hiriburutik eta Konbaung dinastia sortu zuen. 1750eko hamarkadan berriro konkistatu zuen Myanmar Beherea. 1767an Ayutthaya thailandiar hiria suntsitu zuen Alaungpayaren ondorengo batek, eta Thailandiar Inperioa deuseztu zuen. Hala ere, birmaniarrek ez zuten lortu denbora luzez Thailandian boterea mantentzea. 1780eko hamarkadan Badon Min erregeak ez zuen lortu thailandiarrak konkistatzea, baina Mrauk U erresuma itsastarra garaitzea lortu zuen, Bengalaren interesekoa zen lurraldea[80][91][92].

Ayutthayaren suntsipenaren ondoren Thailandiako Rama I.ak erresuma budista bat sortu zuen. Chakri dinastiaren sortzailea izan zen, gaur egun ere Thailandiako monarken dinastia dena. Txinako merkatariekin aliaturik, Ramak Bangkok izendatu zuen hiriburua, eta botere egiturak zentralizatu zituen. Gerra kanpaina ezberdinen bidez gaur egungo Laos eta Kanbodiako hainbat eremu bere menpe geratu ziren[80]. Hedapen honen ondorioz erresuma berria Vietnamekin gerran sartu zen. Bertan, Erdialdeko Vietnam kontrolatzen zuten Nguyentarrek boterea Mekongeko deltaraino hedatu zuten, txinatar eredua jarraiki sortutako inperio modernoa. 1770ko hamarkadan Tây Sơn anaiek Nguyễn Huệ garaitu zuten eta Iparraldeko Vietnamgo lurraldea konkistatu zuten, baina mendearen amaieran euren gainbehera etorri zen[93], ahalik eta 1802an elefante bidezko exekuzioarekin hil zituzten arte[94].

Myanmar eta Thailandiaren arrakasten ondorioz, agintariek gobernu-sistema arrazionalago, sistematikoago eta zentralizatuago bat sortu zuten. Lege-sistema idatzi eta sistematizatu zuten, eta zerga-sistema arrazionala ere ezarri zuten. Zentsua sortu zen, eta horrekin batera armada boterestuak.[80]

Myanmar, Thailandia eta Vietnam nahiko zentralizatuta bazeuden, Hego-ekialdeko Asiako uhartedietan egoera oso ezberdina zen. Filipinak kenduta, espainiar dominazioaren menpe eta katoliko zirenak, beste uharteetan Islama zen nagusi. Itsas-trafikoa geroz eta handiagoa zen, eta berarekin batera fundamentalismoa hedatzen joan zen munduko eskualde honetan, Ekialde Hurbiletik zetozen loturak zirela eta. Filipinetan misiolari katolikoen arrakasta nabarmena izan zuten lur-sail handiak, ospitaleak eta eskolak sortzen[80]. Mendearen lehen erdian Filipinek lotura egiten zuten Asiako merkataritzaren eta Hego Amerikako espainiar kolonien artean. Bigarren erdian egoera aldatu zen eta azukrea eta tabakoa ekoizten hasi zen.

Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak (VOC) bere lurralde koloniala Asiako hego-ekialdean ere hedatu zuen, bereziki Java uhartean; azukrea eta kafea ziren bere ekoizpen nagusiak. VOC kaudimengabe deklaratu zenean 1795ean Bataviako Errepublikak hartu zituen koloniak bere gain[80]. Beste europar batzuentzat eskualde hau komertzio gunea zen, Asia eta Europako ondasunak trukatzeko gune bat. Hala ere, europar komertzioaren eragina oraindik ere txikia izan zen Indonesia inguruan.

Kontrara, atzerrian bizi ziren txinatarrak bilakatu ziren hego-ekialdeko Asiako aktore ekonomikorik garrantzitsuenean. Mendearen bigarren erditik aurrera, bereziki, ekonomia eta merkataritza lokala piztu zuten, adibidez kobrearen meatzaritza Malaysian. Txinatar enpresariek merkataritza-monopolioak erosi zituzten eta produktu-talde batzuen erosketa. Euren negozioak egiteko txinatar langileak erabiltzen zituzten, talde geroz eta handiagoetan migratzen zutenak. Honen atzean dagoen arrazoietako bat da 1754tik aurrera Txinako enperadoreek baimendu zutela atzerriko aktiboak herriratzea[80]. Bestetik, txinatarrek parte hartu zuten bertako politikan eta kultura ezberdinetara moldatu ziren. Merkataritzaren pizkunde honi esker Txinak eta beste inperio batzuek ekonomia hobetu zuten. Sulawesiko Bugis herriak ere garrantzia irabazi zuen mende honetan zehar, politikan zein merkataritzan.

AmerikaAldatu

Ipar AmerikaAldatu

 
Ameriketako Estatu Batuetako independentzia aldarrikapena. 1819an John Trumbullek egindako margolana.

Mende hasieran, britainiar eta frantziar koloniek Ipar Amerikako ekialdeko kostaldea partekatzen zuten, Espainiak Floridan eta Mexiko iparraldean koloniak zituen bitartean. Tribu indigena ugari bizi ziren kontinenteko gunerik gehienetan Appalacheetatik mendebaldera. Hamahiru Kolonia britainiarrak, diferentzia handiarekin, eskualde populatuenak ziren, eta euren populazioa etengabe biderkatzen zen etorkin europarren ondorioz. Europako etorkin boluntario talde handienak Britainia Handitik, Irlandatik eta Germaniako Erromatar Inperio Santutik zetozen. Mendebalderanzko etengabeko mugimendu batean, etorkinek herri indigenei kendu zizkieten lurrak gero eta gehiago landu zituzten, hori baitzen, euren ustez, Ageriko Patua. Mende amaierarako, ia ez zen lurrik geratzen kokagune eta ibai handienetatik gertu. Hedatu ahala, kolono britainiarrak gero eta gehiago sartu ziren gatazkan kolono frantziarrekin eta talde indigenekin. Gatazka hauek, 1754an, Frantsesen eta Indiarren Gerran amaitu ziren, Zazpi Urteko Gerra bihurtu zena Europan. Ipar Amerikako nagusitasunaren aldeko gerra honetan, tribu indigenak bi aldeetan borrokatu ziren, baina nagusiki frantziarren aldean. Britainiarren garaipenaren ondoren, frantziarrek euren ekialdeko kostaldeko lurraldeak Britainia Handiari eman behar izan zizkioten, aldi baterako Mississippi Espainiari utziz[80].

Kolono britainiarrek aurreko gerran Londresko gobernuari babesa eman zioten bitartean, Appalacheen kokaguneen mugari buruzko bi aldeen arteko desadostasunak eta zerga eta aduana legeen gainekoak areagotu egin ziren hurrengo urteetan. Benjamin Franklinek "Ameriketako Estatu Batuak" kontzeptua asmatu zuen, bere Join, or Die marrazkiarekin[95]. Gainera, kolonoek alferrik exijitu zuten beren ordezkaritza Londresko Legebiltzarrean, "No taxation without representation" ideiaren pean[96]. Liskarra gerra zibil bihurtu zen eta, azkenean, independentzia gerra. Espainiaren, Herbehereen eta Frantziaren laguntzarekin, kolonoek euren independentzia lortu zuten, 1776an izendatua eta 1783an Britainia Handiak ofizialki aitortua[97]. Hurrengo urteetan, oraindik indarrean dagoen konstituzio batean oinarritutako lehen estatu federal demokratikoa garatu zuten, zenbait gehikuntzarekin. Konstituzioa Ilustrazioaren idealetan oinarritzen zen, botere banaketan, esaterako. Boto eskubideak, ordea, biztanle talde handiak baztertzen zituen oraindik, emakume, indigena eta esklabo guztiak kasu[98].

Independentziaren aurretik ere, plantazio handietan oinarritutako ekonomia hedatzen ari zen hegoaldean. Gehienbat esklabo afrikarrak erabiltzen zituzten plantazioen jabeek, Afrikatik Ipar Amerikara garraiatzen zituztenak[99]. Bestalde, Mason-Dixon lerroaren iparraldean zeuden estatu batzuek esklabotza debekatu zuten[100]. Lehen bezala, Estatu Batuetako merkataritza Britainia Handiarekin oso lotuta zegoen. Baina independentziaren ondoren jada ez zuten Erresuma Batuko Errege Marinaren babesik. Afrika iparraldeko estatu barbaroei babesteko dirutza ordaintzen zioten, eta hau izan zen arrazoi bat amerikarrek euren armada propioa eta indartsua eraikitzeko.

Errusia Alaskatik sartu zen Kalifornia iparralderaino. Errusiako aitzindariak, foka bezalako animalia autoktonoen larruekin lortzen zituzten dirutzak bultzatu zituzten. Errusiarren hedapena geldiarazteko, espainiarrek iparralderantz hedatu zuten euren eremu koloniala, San Frantzisko sortuz iparraldeko postu bezala. Hegoaldeko Lautada Handietan, XVII. mendetik Europako merkatarien zaldiak eta su-armak erosten aritu ziren tribu komantxeekin eta apatxeekin talka egin zuten. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Espainiaren lur-sailak lapurtu zituzten Texasen eta Mexiko Berrian eta, ondoren, lapurtutako ondasunak saldu zituzten Louisiana frantsesean eta 1763tik aurrera Espainiakoan[101].

KaribeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Haitiko Iraultza»
 
Haitiko Iraultzaren pasarte batzuk.

Karibea zenbait europar inperiok kolonizatu zuten, eta lurraldez guztiz zatituta zegoen. Ipar Amerikako kontinentean bezala, Europako nazioek militarki borrokatu zuten elkarren artean. Gatazka armatuen ondorioz, lurralde batzuk eskuz aldatu ziren. Karibeko pirateriak bere Urrezko Aroa mendearen lehen hamarkadetan izan ondoren, bere zentzua galdu zuen Karibeko potentzia europarren jazarpen masiboekin. Karibeko uharteetan, potentzia kolonialek azukre kanaberaren laborantza sustatu zuten, gero eta kopuru handiagoetan landatzen zena, etengabe optimizatutako landaketa ekonomia batekin. Plantazio handi gutxi batzuek plantazio txiki ia guztiak alboratu zituzten[102]. Europarrentzat, Karibeko azukre kanabera izan zen, nabarmen, euren kolonietako esportazio produktu garrantzitsuena. Gero eta esklabo afrikar gehiago eskulan merke gisa erabiltzeak, landaketen ekonomia europarrentzat bereziki onuragarria izateaz gain, azukrearen ekoizpenaren hazkunde oso indartsua ahalbidetu zuen. Lan baldintza gogorren ondorioz, esklabo asko hil ziren, gehienak gizonezkoak. Esklabo iheslari talde batzuek hainbat kokaleku sortu zituzten uharteetako urruneko lekuetan. 1790eko hamarkadan, antzinako esklaboek Hispaniola uhartearen zati bat konkistatu zuten, Haitiko Iraultza bezala ezagutzen dena[103]. Haiek ezarri zituzten Karibeko lehen estatu independenterako oinarriak, Haiti, 1804an sortua[104].

Hego AmerikaAldatu

 
Hego Amerika, 1754an.

XVIII. mendean, Erdialdeko Amerika eta Mendebaldeko Hego Amerika Espainiar Inperio kolonialarenak ziren, eta Portugalek Hego Amerikako ekialdean eta Amazoniako eskualdean zituen kolonien artean. Portugalek, kontinenteko bigarren potentzia kolonial handiak, bere lurralde koloniala askoz mendebalderago hedatu zuen 1494ko Tordesillasko Itunean espainiarrekin adostutakoa baino. Hedapenak mugako gatazka ugari eragin zituen, 1750eko Madrilgo Itunean behin-behinean konpondu zirenak. Espainiak Portugali 1494an baino eremu kolonial askoz zabalagoak eman zizkion itun horrek ezin izan zituen mugako gatazka guztiak konpondu, eta hori 1777an baino ez zen lortu San Ildefonsoko Itunean. Bi itun horiek eragina izan zuten egungo Hego Amerikako mugen garapenean.

Portugalgo eta Espainiako erregeek modu zentralizatuan erabaki zuten kolonietako kargu eta lege garrantzitsuei buruz, non errege-orde batek edo gehiagok ordezkatzen zituzten. Mendearen lehen erdian, kreoleek, etorkin espainiarren ondorengoek, kolonietako kargurik altuenak eskuratzeko aukera izan zuten, bulegoak erosiz eta ustelkeria erabiliz. Ama Aberriarekiko distantziak eta europarrek tokian tokiko baldintzei buruz zuten ezjakintasunak maniobrarako tarte handia ematen zien. Mendearen bigarren erdian, Espainiako koroa kolonien kontrol handiagoa eta diru-sarrera fiskal handiagoak lortzen saiatu zen. Peruko Erregeorderria hainbat erregeordetzatan banatu zuen eta, Ama Aberriaren antzera, administrazioko goi funtzionarioen sistema bat sartu zuen, zuzendariak, zuzenean erregearen menpe zeudenak. Espainiar domeinuaren zutabe garrantzitsu bat Eliza Katolikoa izaten jarraitzen zuen, bere administrazio propioa mantentzen zuena. Koroaren erreforma administratiboek, bereziki bulegoen salmenta eteteak, atzerakada eragin zuen kreoleen artean. Hauek administrazio postuen zati handi bat betetzen zuten. Portugalek antzeko erreforma administratiboak egin zituzten, Rio de Janeiro hiriburu berrian botere kontzentrazio handiagoarekin.

Boterea areagotzeko, Espainiako koroak estatu mailako ekimen ugari burutu zituen koloniak eta bertako ezaugarriak hobeto ezagutzeko. Beste ezagutza iturri bat misiolariek idatzitako herrialdeen deskribapenak izan ziren. Gainera, Hego Amerikako agintari kolonialek euren lurraldea ireki zieten atzerriko zientzialari naturalei. Ondorioz, atzerriko akademia zientifiko batzuek Hego Amerikako urruneko eremuetara egindako espedizioak finantzatu zituzten, Amazoniako arrora kasu. Espainiaren eta Amerikaren arteko posta erregularreko ontziek informazio trukea hobetu zuten. Ilustrazioak bultzatuta, elite estatubatuarrak ere saiatu ziren ezagutza gehiago lortzen, baina Europako ilustratzaileek AEBen ikuspegi gero eta mespretxagarriagoari egin behar izan zioten aurre. Hala ere, euren kontinente propioaren harrotasuna garatu zuten, espedizio zientifikoetan parte hartzean eskuratutako ezagutzetatik elikatu zena.

Hego Amerikako ekonomia, alde batetik, hazkunde demografikoaren bidez hazi zen, eta, bestetik, zilarraren esportazioaren bidez. Mexikok, bere zilarrezko meategiekin, Peru ordezkatu zuen meatzaritza gunerik garrantzitsuena bezala. Munduko ekonomiaren ordainketa-baliabideen eskariaren igoera handiaren ondorioz, zilarraren prezioa oso maila errentagarrian mantendu zen, bolumenetan gorakada handia izan arren. Espainiako Koroaren eta Hego Amerikako administrazioaren beste diru iturri batzuk zerga bidezko diru sarrerak izan ziren, eta horiek hazi egin ziren, bai ekonomiaren gorakadagatik, bai zerga tasen igoeragatik. Gainera, Kuban zein Mexikon kopuru handietan lantzen zen tabakoaren monopolioak diru sarreretan lagundu zuen. Hego Amerikako ekonomiaren sektorerik errentagarriena zen merkataritza, kontrabandoari estuki lotua zegoen, eta nekez kontrola zezakeen Espainiako potentzia koloniala. Landaketa ekonomia, laborantza eraginkorrago bihurtu zuena, gero eta garrantzitsuagoa bihurtu zen Latinoamerikako ekonomiarentzat. Brasilen, azukre kanabera landaketak hedatu egin ziren bereziki. Esklabo afrikarren lanak, horietatik 6 milioi baino gehiago Ameriketara bahituak izan zirenak mende honetan, landaketak irabazizkoak izatea eragin zuen.

Espainiako kolonien gizartea populazioaren jatorri etnikoaren arabera oso estratifikatuta zegoen. Europarrek eta kreoleek elitea ordezkatzen zuten bitartean, esklabo afrikarrak eskala sozialaren beheko muturrean zeuden. Gainera, aberatsen eta pobreen arteko alde handiak are handiagoak egin ziren mende honetan. Potentzia kolonialen erreforma fiskalek klase ertain eta pobreei eragin zieten nagusiki. Beste asaldura sozioekonomiko batzuekin batera, karga hauek tokian tokiko matxinadetara eraman zuten, hauetatik bortitzena 1780/81ean Tupaq Amaru II.aren altxamendua izan zelarik. Espainiako potentzia koloniala ez zen inoiz gai izan altxamendu militar guztiekin amaitzeko, nahiz eta kontrolpean eduki zituen.

OzeaniaAldatu

Mendearen erdialdean Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko borroka hasi zen Ozeano Barea kontrolatzeko[105]. Aurretik, europarren kezkarik handiena zen Ameriketa eta Asiaren arteko ibilbiderik onena zehaztea, eta Espainiak ibilbide erregularrak zituen Acapulco eta Perutik Filipinetara[106]. Garai honetan James Cook esploratzaileak Pazifikoa sistematikoki aztertu zuen. Bere helburu handietako bat, ustez handia zen kontinente austral bat bilatzea zen, Terra Australis. Britainiarrak Australia eta Zeelanda Berria kartografiatzen hasi ziren eta kokaguneen kolonia bezala kolonizatzen, frantziarrak prebenitzeko azkar kolonizatu nahi zituztenak. Kolonizazio azkar baterako, Britainia Handiak presoak Australiara lehorreratzen zituen superpopulatutako kartzeletatik.

Pertsona nabarmenakAldatu

OharrakAldatu

  1. Erresuma Batua, Frantzia eta Espainiako estatistiketan oinarritua.
  2. Putting out sisteman kapitalista batek materialak saltzen dizkio langile bati etxean produktu bat egin dezan, eta amaierako produktua zein preziotan erosiko dion adosten du.
  3. Aldi berean, Zuberoak Frantziako Koroari egin beharreko zerga ekarpena 8.000 libera izatetik 30.000 libera izatera 1742tik 1762ra bakarrik; ikus Watson, C. 2003, 39. or.
  4. Frantzian Irinen Gerra (fr) arrazoi bertsuagatik izan ziren 1774an; ikus José Carlos Rodríguez. Turgot, in Club de Libertad Digital
  5. Hegoaldeko lapurtar herritarren deportazio handia 1794ko martxoan hasi zen, agintari frantses iraultzaileek hainbat herri infâmes izendatu zituztenean. Biktimak milaka batzuk izan ziren, etxetik gutxienez 80 kilometrora kanporatuak, Landetara, Capbreton eta Tyrosse ingurura; bost hilabeteren buruan, horietako 1.600 hilik ziren, 600 Sarakoak; ikus Etxegoien, Juan Carlos. 2009, 23. or. Watsonen kalkuluan, 3,000 herritarrek osatu zuten deportatuen ilara.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h i j Gonzalo,, Pontón, La lucha por la desigualdad : una historia del mundo occidental en el siglo XVIII (1a. edición, 3a. reimpresión. argitaraldia) ISBN 9788494769429 PMC 1013725800 . Noiz kontsultatua: 2019-02-16.
  2. La transición del feudalismo al capitalismo Crítica D.L.1977 ISBN 8474230179 PMC 628811005 . Noiz kontsultatua: 2019-02-16.
  3. Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  4. Andreas., Weigl, (2012) Bevölkerungsgeschichte Europas : von den Anfängen bis in die Gegenwart Böhlau Verlag ISBN 9783825237561 PMC 813375143 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  5. «Home HYDE - the Netherlands Environmental Assessment Agency (PBL)» themasites.pbl.nl . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  6. «Robespierre and the Terror | History Today» www.historytoday.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-16.
  7. 1970-, Marston, Daniel, (2001) The Seven Years' War Osprey ISBN 1841761915 PMC 59550463 . Noiz kontsultatua: 2019-02-16.
  8. Reconceptualizing the Industrial Revolution ISBN 9780262289504 PMC 698105701 . Noiz kontsultatua: 2019-02-16.
  9. (Ingelesez)Lachmann, Richard (2002) Capitalists in Spite of Themselves: Elite Conflict and Economic Transitions in Early Modern Europe Oxford University Press ISBN 9780195159608 . Noiz kontsultatua: 2019-02-18.
  10. (Ingelesez)«Was the Little Ice Age triggered by massive volcanic eruptions?» ScienceDaily . Noiz kontsultatua: 2019-02-18.
  11. (Ingelesez)Lockwood, M.; Harrison, R. G.; Woollings, T.; Solanki, S. K. (2010-4) «Are cold winters in Europe associated with low solar activity?» Environmental Research Letters (2): 024001 doi:10.1088/1748-9326/5/2/024001 ISSN 1748-9326 . Noiz kontsultatua: 2019-02-18.
  12. (Ingelesez)«Dancing on Ice: recalling the Great Frost of 1740» Independent.ie . Noiz kontsultatua: 2019-02-18.
  13. 1944-, Andrés Gallego, José, (2003) El motín de Esquilache, América y Europa Fundación Mapfre Tavera ISBN 8400081331 PMC 53153889 . Noiz kontsultatua: 2019-02-18.
  14. Giuliani, Alejandra. "Capitalismo y Revolución Industrial en Gran Bretaña (1780-1850)." MARCAIDA, Elena V.(compiladora), Historia económica mundial contemporánea: de la Revolución Industrial a la globalización neoliberal.
  15. A., Hounshell, David (1984) From the American system to mass production, 1800-1932 : the development of manufacturing technology in the United States Johns Hopkins University Press ISBN 0801829755 PMC 9830352 . Noiz kontsultatua: 2019-02-19.
  16. 1906-, Marcus, Geoffrey Jules, (1975) Heart of oak : a survey of British sea power in the Georgian era Oxford University Press ISBN 0192158120 PMC 1831428 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  17. «A short history of overdrafts - eccount money» web.archive.org 2013-11-05 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  18. «articles - Pam West British Bank Notes» www.britishnotes.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  19. «England in the Eighteenth Century by J. H. Plumb, 1950 | Online Research Library: Questia» www.questia.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  20. Baina ez soilik. Flandrian ere industria indartsua izan zen, nahiz eta azkenean Erresuma Batuaren eredua gailendu zen.
  21. 1946-2002., Porter, Roy, English society in the eighteenth century (Revised edition. argitaraldia) ISBN 0140138196 PMC 22227250 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  22. 1945-, Langford, Paul, (2000) Eighteenth-century Britain : a very short introduction Oxford University Press ISBN 0192853996 PMC 62430964 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  23. The origins of empire : British overseas enterprise to the close of the seventeenth century Oxford University Press (2001 [printing]) ISBN 9780191591778 PMC 801969426 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  24. Anthony., Pagden, (2003) Peoples and empires : a short history of European migration, exploration, and conquest, from Greece to the present (Modern Library pbk. ed. argitaraldia) Modern Library ISBN 9780812967616 PMC 52507856 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  25. (Frantsesez)Belmas, Elisabeth (1994) Le XVIIIe siècle, 1715-1815 Editions Bréal ISBN 9782853947367 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  26. (Frantsesez)Cottret, Monique (2002-02-01) Culture et politique dans la France des Lumières: (1715-1792) Armand Colin ISBN 9782200254483 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  27. Beaurepaire, Pierre-Yves (1968-....). (2014) La France des Lumières : 1715-1789 ([Edition compacte]. argitaraldia) Belin ISBN 9782701188911 PMC 933233084 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  28. a b Bély, Lucien (2013) La France moderne, 1498-1789 Presses Universitaires de France ISBN 9782130595588 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  29. (Ingelesez)«FRANCE - Achèvement de l`unité (1789-1944) - Frans» studylibfr.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  30. Robin, Régine, Verfasser (1970) La société française en 1789 Semur-en-Auxois Plon PMC 1072552117 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  31. Frey, Linda. (2004) The French Revolution Greenwood Press ISBN 0313017085 PMC 57414301 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  32. Palmer, R. R. (Robert Roswell), 1909-2002. (2002) A history of the modern world : to 1815 [sic] (9th ed. argitaraldia) A.A. Knopf ISBN 0375413987 PMC 48469101 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  33. Nationalism in the age of the French Revolution Hambledon Press 1988 ISBN 0907628974 PMC 17952792 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  34. David A. Bell (2007-01-12) The First Total War Houghton Mifflin . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  35. The French Revolution in global perspective Cornell University Press 2013 ISBN 0801467470 PMC 835374589 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  36. The global ramifications of the French Revolution Cambridge University Press 2002 ISBN 0521524474 PMC 49737523 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  37. Fehér, Ferenc, 1933-1994. (2003) The French Revolution and the birth of modernity EScholarship, the California Digital Library PMC 223653530 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  38. (Ingelesez)Andress, David (1999-06-12) French Society in Revolution, 1789-1799 Manchester University Press ISBN 9780719051913 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  39. (Ingelesez)Wolf, John Baptiste; Wolf, John Berchmans (1951) The Emergence of the Great Powers, 1685-1715 Harper . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  40. Henry., Kamen, (2005) Spain, 1469-1714 : a society of conflict (3rd ed. argitaraldia) Pearson/Longman ISBN 0582784646 PMC 57754021 . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  41. (Ingelesez)«A broken taboo» The New Federalist 2013-10-11 . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  42. 1927-, Lynch, John, (1989) Bourbon Spain, 1700-1808 Basil Blackwell Ltd ISBN 0631145761 PMC 19352228 . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  43. María., Capel Martínez, Rosa (2006) El siglo de la luces : política y sociedad Editorial Síntesis ISBN 8497564146 PMC 190532427 . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  44. (Ingelesez)«Treaty of Aix-la-Chapelle | European history [1748»] Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  45. G., Payne, Stanley A history of Spain and Portugal ISBN 0299062708 PMC 588925 . Noiz kontsultatua: 2019-02-17.
  46. Tercer Centenario del Traslado Aduanero de 1717 y de la Matxinada de 1718, . Noiz kontsultatua: 2018-11-03.
  47. (Gaztelaniaz)Andrés Gallego, José (2003) El motín de Esquilache, América y Europa Fundación Mapfre Tavera : Consejo Superior de Investigaciones Científicas ISBN 8400081331 . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  48. (Gaztelaniaz) Real Pragmatica por la qual su magestad se sirve abolir la tasa de granos, y permitir el libre comercio de ellos en estos reynos 2010-01-29 . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  49. Aranbarri, Iñigo (2016) Txanton Garrote: agertokitik jaitsi zen eguna Pamiela Argitaletxea ISBN 9788476819326 . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  50. (Gaztelaniaz)Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de «Desde Guipúzcoa hacia el exilio. El viaje de los jesuitas desterrados (1767) / Inmaculada Fernández Arrillaga | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  51. (Gaztelaniaz)«La Machinada contra "los caballeritos" | España Fascinante» España Fascinante . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  52. «Zientziaren 'Leku Historiko' izendatuko dute Bergara urriaren 20an - Goiena.eus» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  53. Madariaga, Álvaro; Madariaga, Juan (koord.) (2014) Jornadas Internacionales - Nazioarteko Jardunaldiak "El euskera en las altas instituciones de gobierno a través de la historia" / "Euskara gobernuko goi erakundeetan historian zehar" Pamiela 81 or. ISBN 978-84-7681-867-1. Roldan Jimenoren artikulua.
  54. Watson, C. 2003, 51-59. or.
  55. Etxegoien (Xamar), Juan Carlos (2009) The Country of Basque Pamiela 23 or. ISBN 978-84-7681-478-9.
  56. Watson, C. 2003, 130. or.
  57. Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-02-19.
  58. (Ingelesez)«BBC - History - British History in depth: British Slaves on the Barbary Coast» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-02-19.
  59. Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-02-19.
  60. 1974-, Pink, Johanna (2014) Geschichte Ägyptens : Von der Spätantike bis zur Gegenwart (Orig.-ausg. argitaraldia) Beck ISBN 3406667139 PMC 891978831 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  61. (Ingelesez)Team, Apricode «Join us on Napoleon's expedition to Egypt and the Holy Land.» napoleon.nli.org.il . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  62. Ricardo., Cole, Juan (2007) Napoleon's Egypt : invading the Middle East (1st ed. argitaraldia) Palgrave Macmillan ISBN 1403964319 PMC 144331405 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  63. L., Cleveland, William (2004) A history of the modern Middle East (3rd ed. argitaraldia) Westview Press ISBN 0813340489 PMC 54096810 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  64. (Ingelesez) The Penny Magazine of the Society for the Diffusion of Useful Knowledge Charles Knight 1834 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  65. Law, Robin (1991.) The slave coast of West Africa, 1550-1750: the impact of the Atlantic slave trade on an African society . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  66. The Atlantic slave trade : effects on economies, societies, and peoples in Africa, the Americas, and Europe ISBN 9780822382379 PMC 191222375 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  67. a b c Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  68. Donald., Petterson, (2002) Revolution in Zanzibar : an American's Cold War tale Westview ISBN 9780786747641 PMC 812915291 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  69. G., Chandler, David (1999) Dictionary of the Napoleonic wars Wordsworth Editions ISBN 1840222034 PMC 43582494 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  70. a b Faroqhi, Suraiya. (2000) Geschichte des Osmanischen Reiches (Orig.-ausg. argitaraldia) Beck ISBN 3406460216 PMC 260027728 . Noiz kontsultatua: 2019-04-10.
  71. a b c d Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-04-10.
  72. Dols, Michael W. (1979) «The Second Plague Pandemic and Its Recurrences in the Middle East: 1347-1894» Journal of the Economic and Social History of the Orient (2): 162–189 doi:10.2307/3631953 ISSN 0022-4995 . Noiz kontsultatua: 2019-04-10.
  73. Dean., Commins, David (2009) The Wahhabi mission and Saudi Arabia I.B. Tauris ISBN 9781848850149 PMC 280438732 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  74. J., DeLong-Bas, Natana (2004) Wahhabi Islam : from revival and reform to global jihad I.B. Tauris ISBN 1850436797 PMC 56450383 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  75. (Ingelesez)«9781456728106: Infidel Behind The Paradoxical Veil: A Western Woman'S Experience In Saudi Arabia - AbeBooks - Jeanette M English: 1456728105» www.abebooks.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  76. 1953-, Krämer, Gudrun, (2016, [2016]) Der Vordere Orient und Nordafrika ab 1500 S. Fischer ISBN 9783100108296 PMC 964444700 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  77. Monika., Gronke, (2003) Geschichte Irans : von der Islamisierung bis zur Gegenwart (Orig.-ausg. argitaraldia) Beck ISBN 3406480217 PMC 248864508 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  78. (Ingelesez)«Afghanistan | History, Map, Flag, Capital, Population, & Languages» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  79. Frederick., Starr, S. (2014) Ferghana Valley : the Heart of Central Asia. Taylor and Francis ISBN 9781317470663 PMC 898771487 . Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  80. a b c d e f g h i j k Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  81. a b c d Kulke, Hermann (2010) Geschichte Indiens : von der Induskultur bis heute (Sonderausg., 2., aktualisierte Aufl. argitaraldia) Beck ISBN 9783406604140 PMC 648767041 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  82. a b Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  83. a b c d Kai., Vogelsang, (2012) Geschichte Chinas Ph. Reclam ISBN 9783150108574 PMC 793191654 . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  84. D.,, Spence, Jonathan The search for modern China (First Norton Paperback edition. argitaraldia) ISBN 0393307808 PMC 24536360 . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  85. «Qianlong, letter to George III (1792)» www.history.ucsb.edu . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  86. a b c Marion., Eggert, (2005) Kleine Geschichte Koreas (Orig.-ausg. argitaraldia) Beck ISBN 3406528414 PMC 181452639 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  87. Manfred., Pohl, (2014) Geschichte Japans (5., akt. und erw. Aufl. argitaraldia) C.H. Beck ISBN 9783406664403 PMC 870567323 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
  88. Timon., Screech, (1996) The western scientific gaze and popular imagery in later Edo Japan : the lens within the heart Cambridge University Press ISBN 0521482259 PMC 32391011 . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  89. (Ingelesez)Dore, R. P. (1965-1) «Emperor and Nation in Japan: Political Thinkers of the Tokugawa Period, The Japanese Enlightenment: A Study of the Writings of Fukuzawa Yukichi and Contemporary Government of Japan» International Affairs (1): 168–170 doi:10.2307/2612021 ISSN 1468-2346 . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  90. (Ingelesez)Stephan, John J (1974) The Kuril Islands : Russo-Japanese frontier in the Pacific Oxford : Clarendon Press ISBN 9780198215639 . Noiz kontsultatua: 2019-03-10.
  91. www.amazon.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  92. P., Phayre, Arthur (1998) History of Burma including Burma Proper, Pegu, Taungu, Tenasserim and Arakan : from the earliest time to the end of the first war with British India Orchid Press ISBN 9748299007 PMC 44700792 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  93. (Frantsesez)Legrand de La Liraÿe, Théophile Marie (1819-1873) Auteur du texte (1866) Notes historiques sur la nation annamite / par le P. Le Grand [i.e. Legrand de La Liraÿe] . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  94. G.,, Marr, David Vietnamese tradition on trial, 1920-1945 ISBN 9780520907447 PMC 772544363 . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  95. (Ingelesez)Brands, H. W. (2010-05-26) The First American: The Life and Times of Benjamin Franklin Knopf Doubleday Publishing Group ISBN 9780307754943 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  96. Bennett, Martyn. (2009) The English Civil War : a historical companion History ISBN 9780750951425 PMC 852681059 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  97. Ferling, John E. (2011) Independence : the struggle to set America free Tantor Media, Inc ISBN 145260262X PMC 712623041 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  98. Wood, Gordon S., The American Revolution : a history (Modern library edition. argitaraldia) ISBN 0679640576 PMC 48177421 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  99. Kolchin, Peter. (1995, ©1993) American slavery, 1619-1877 Penguin ISBN 0140241507 PMC 32272411 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  100. Encyclopedia of emancipation and abolition in the Transatlantic world ISBN 9781315704753 PMC 908062295 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  101. Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  102. Klein, Herbert S. (1999) The Atlantic slave trade Cambridge University Press ISBN 0521460204 PMC 39505617 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  103. (Gaztelaniaz)«Página/12 :: libros» www.pagina12.com.ar . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  104. Marley, David, 1950- (1998) Wars of the Americas : a chronology of armed conflict in the New World, 1492 to the present ABC-CLIO ISBN 0874368375 PMC 39024726 . Noiz kontsultatua: 2019-10-13.
  105. Die Welt im 18. Jahrhundert Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239 PMC 730415144 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
  106. Glyndwr,, Williams, The prize of all the oceans : the dramatic true story of Commodore Anson's voyage round the world and how he seized the Spanish treasure galleon (First American edition. argitaraldia) ISBN 0670891975 PMC 43903670 . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.

Kanpo estekakAldatu