Bey edo bei (turkieraz bey, antzinako turkieraz beg) turkiar jatorriko titulua da[1]. Otomandar Inperio zaharraren lurraldean hainbat gobernari-motak hartzen zuten, eta Tunisiako monarken titulua ere izan zen. Turkiar jatorriko beste titulu batzuk bezala, izenaren ondoren adierazten zen, hala nola Hasan bey Aghayev izenean.

Historia aldatu

Jatorrian, Turkiako tribuek erabiltzen zuten titulu bat, buruzagiak izendatzeko. Orkhon inguruko inskripzio zaharretan agertzen da, non nobleak izendatzen dituen, Khan nagusiari loturako pertsonaiak, honen anairen edo koinatuaren bidez. Ilkhanerriko turkiarren artean emakume titulua ere bazen begum forman, eta titulu Indiara eramana izan zen.

Otomandar monarkek bey izendapena erabili zuten 1394 arte, non Bayezid I.ak titulu garaiagoa hartu zuen beretzat, sultanarena. Bey titulua probintzietako gobernadoreak izendatzen hasi zen orduan, eta batzuetan Istanbulekiko ia independenteak izatera iritsi ziren, adibidez, Bursa eta Edirnekoak 1453 baino lehen. Beyek, sarritan, beren banderak izaten zituzten.

1705ean, Tunisiako subiranoa izendatzeko bey edo dey terminoa erabiltzen hasi zen[2].

Leku batzuetan, hala nola Albanian, herrietako alkateei beg esaten zitzaien.

Bey titulua ohorezkoa ere bazen. Otomandar garaian, ingelesen sir hitzaren antzeko tratamendu gisa erabiltzen zen batzuetan. Turkiako Errepublika aldarrikatu ondoren, demokratizatu egiten da erabilera, eta 'jauna' esanahia har dezakeelarik testuinguru formal batean, edozein gizoni aplika dakioke.

Erreferentziak aldatu

  1. Hiztegi Entziklopedikoa, Lur. «bey» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. «Bey de Túnez | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).

Kanpo estekak aldatu