Karlos IV.a Borboikoa (Espainia)

Karlos IV.a Espainiakoa» orritik birbideratua)

Karlos IV.a Ehiztaria[1] (Portici, Napoli, 1748ko azaroaren 11Erroma, 1819ko urtarrilaren 20a) Espainiako erregea izan zen 1788ko abenduaren 14tik 1808ko martxoaren 19ra arte.

Karlos IV.a Borboikoa (Espainia)


Espainiako errege

1808ko maiatzaren 5a - 1808ko maiatzaren 6a
Fernando VII.a Espainiakoa - Josef Bonaparte
Espainiako Estatuburua

1788ko abenduaren 14a - 1808ko martxoaren 19a
Karlos III.a Espainiakoa - Fernando VII.a Espainiakoa

Espainiako errege

1788ko abenduaren 14a - 1808ko martxoaren 19a
Karlos III.a Espainiakoa - Fernando VII.a Espainiakoa

Asturiasko printze

1759 - 1788
Karlos III.a Espainiakoa - Fernando VII.a Espainiakoa
Bizitza
JaiotzaPortici1748ko azaroaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaErroma1819ko urtarrilaren 20a (70 urte)
Hobiratze lekuaEl Escorial monasterioaren errege kripta
Familia
AitaKarlos III.a Espainiakoa
AmaMaria Amalia Saxoniakoa
Ezkontidea(k)Maria Luisa Parmakoa  (1765eko irailaren 4a -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 3967 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Karlos IV.a Borboikoa Porticin jaio zen (Napoli), 1748ko azaroaren 11n. Aita Karlos III.a izan zuen eta ama, berriz, Maria Amalia Saxoniakoa.

1765ean, Karlos Maria Luisa Parmakoa bere lehengusuarekin ezkondu zen eta, 1788an, berriz, Espainiako errege bilakatu zen. Bere erreinaldian, gobernatzeko jarrera pasiboa hartu zuen eta emaztearen eragin handia izan zuen. Hasieran Arandako kondea ordezkari izan bazuen ere, Frantziako Iraultzaren ondoren, Manuel Godoy izendatu zuen Lehen Ministro. 1797an Espainiak Trinidad galdu zuen Ingalaterraren mesedetan[2]. 1800an, berriz, Frantzia Luisianaz jabetu zen[3]. 1805ean, Espainiako ontzidiak Trafalgarko gudua galdu zuen.

Aranjuezko matxinadaren ondoren, Godoyk dimisioa eman eta erbesteratu behar izan zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.a bere semearen alde abdikatu zuen. Baionan, 1808ko maiatzaren 5ean, Napoleonek Jose Bonaparte bere anaiaren alde abdikatzera behartu zituen aita-semeak.

Karlosek gaztetatik izan zuen interesa artean. Biolina jotzen zuen eta, 1775ean, gaur Madrilgo Errege Jauregian dagoen Stradivarius tresnak erosi zituen gorterako, inguru musikal pribilegiatu hura Gaetano Brunetti bibolinjole eta konpositoreak zuzenduko zuelarik.

Pintura ere bere zaletasunetako bat zen eta Luis Meléndez, Claude Joseph Vernet eta Luis Pareten lanak enkargatu zituen, 1789an, Francisco de Goya kamara margolari egin zuelarik.

Bere erregealdian, hainbat noblezia titulu berri eskaini zituen -179-, horietatik 33 Espainiako Handiak izan zirelarik.

Seme-alabak

aldatu
 
Maria Luisa Parmakoa
 
Karlos IV.a eta bere familia

1765ean, Karlos IV.a bere lehengusuarekin ezkondu zen, Filipe, Parmako dukearen alaba zen Maria Luisa Parmakoarekin. Maria Luisa Parmakoa 24 alditan egon zen haurdun, baina 14 seme-alaba izan zituen, haietatik 7 besterik ez zirelarik heldu arora iritsi:

Erregealdia

aldatu

Karlos bere aita Karlos III.aren oinordekoa izan zen eta, tronua eskuratu zuenean, ezagutza zabalak zituen Estatua zuzentzerako garaian. Halere, 1789an Frantzian gertatutako gertaerek gainditu egin zuten. Gobernatzerako garaian, energia pertsonala falta izan zitzaiola esaten da eta, ondorioz, Maria Luisa Parmakoa bere emaztearen eskuetan egon zela denbora batez Estatuaren ardura.

Godoy Lehen Ministroak ere garrantzi handia izan zuen Karlosen erregealdian. Godoy Erreginaren maitale zela esaten zen, baina historialariek ez dute informazio hori frogatu. Hala ere, egorea honek, Erregea ahuldu egin zuen eta hasierako indarra galdu zuen. Bitartean, Frantziar Iraultza gertatzen ari zen eta antzinako erregimenari bukaera hurbiltzen ari zitzaion.

Floridablancako kondearen gobernua

aldatu
 
Floridablancako kondea

Karlos IV.aren lehen erabakiek argi eta garbi utzi zuten asmo erreformatzaileak zituela. Floridablancako kondea izendatu zuen Lehen Ministro, ilustratua, eta kudeaketa kontribuzioen atzerapenak barkatuz, ogiaren prezioa mugatuz, maiorazkoa ezabatuz... hasi zuen bere agintaldia. Bestalde, Erregeak berak indargabetu zuen Lege Salikoa, bere arbasoetako Filipe V.ak jarri zuen legea.

1789ko Frantziar Iraultzak espainiar politika goitik behera aldatu zuen. Frantziatik albisteak iristen ziren heinean, espainiar koroaren beldurra areagotu egiten zen eta, azkenik, Gorteak istea erabaki zuten. Bien bitartean, bildu egin ziren Asturiasko Printzea onartua izateko. Isolatzeak bide egokia zirudien Frantziako ideia iraultzaileak Espainian heda ez zitezen. Floridablancako kondeak Luis XVI.aren alde egin zuen, horrez gain, mugan kontrolguneak jarri zituen iraultza gelditu ahal izateko eta Familiako Itunak, denbora batez, (Frantzia eta Espainiaren artekoak) alboratu zituen. Karlos IV.ak aurreko erregealdiko erreforma batzuk bertan behera utzi zituen, kontserbadorismo eta errepresioaz ordezkatu zituelarik eta Inkisizioaren eragina zabaldu zuelarik.

Arandako kondearen gobernua

aldatu
 
Arandako kondea

1792an, Floridablanca Arandako kondeak ordezkatu zuen, Voltaire eta beste frantses iraultzaile batzuen laguna zenak.

Erregeak eginkizun zail bat agindu zion, bere lehengusua zuen Luis XVI.aren bizitza salbatzea -1791ko konstituzioa onartu beharrean izan zen-.

Lan zaila, 1792tik aurrera, iraultza gogortu egin baitzen eta, Luis XVI.a tronua uztera behartu zutenez, Arandako kondearen erorketa etorri zen, horrela, 1792ko azaroaren 15ean, Manuel Godoy jarri zutelarik boterean.

Manuel Godoyren lehen gobernua

aldatu
 
Manuel Godoy

Manuel Godoy guardia xume bat izatetik berehala gorantz igo zen pertsonaia dugu. Kapare izatetik Alcudia eta Suecako duke bilakatu zen, kapitain general eta, 1792an, Karlos IV.aren balido ahaltsua. Pentsaera ilustratua, erreforma asko jarri zituen martxan, zientzia aplikatuen irakaskuntza sustatuz, Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak eta Godoyk erlijio komunitateen esku zeuden ospitale, miserikordia eta umezurztegiei eginiko desamortizazioak.

Frantses iraultzak espainiar politika baldintzatu zuen. Lehen neurriak Luis XVI.aren bizitza salbatzera zuzendu bazituzten ere, 1793ko urtarrilean, Frantziako erregea gillotinan hil zen. Horrela, europar potentziek Frantzia iraultzaileari Konbentzio gerra egin zioten eta Espainia ere bertan sartu zen. Frantzia errepublikarrak garaitu zuen, ordea, material falta, armadaren prestakuntza eza eta sans culottes kementsuen aurrean moral jaitsia arrazoi. 25.000 gizonez osaturiko armada, Ricardos jeneralen agindupean, Rosselló-n sartu ziren eta arrakastaren bat lortu zuen.

1794tik aurrera, espainiar tropek atzera egin behar izan zuten eta frantsesek Figueres, Irun, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Miranda de Ebro okupatu zituzten.

1795ean, Godoyk Basileako bakea sinatu zuen Frantziarekin. Frantziako errepublikak Espainiari itzuli zizkion aurrez hartutako lekuak eta, ordainez, Hispaniola lortu zuen.

1796an, Iraultzaren aldi erradikalena bukatuta zegoen jada eta Godoyk San Ildefonsoko ituna sinatu zuen, Espainia Frantziaren aliatu bilakatuz. Aldaketa honek Britainia Handiarekin harremanak haustea ekarriko zion, Frantziaren betiko arerio zena eta Espainiarena ere bai, nagusitasuna itsasoan eta Amerikarekiko merkataritza baitzuten sesio. 1797an, espainiar ontzidiak porrota jaso zuen San Bizente lurmuturrean, baina Cádiz eta Santa Cruz Tenerifekoak eutsi egin zien Nelson almirantearen erasoei. Ameriketan, britainiarrek Trinidad uhartea okupatu zuten eta porrota izan zuten Puerto Ricon. Honek denak Godoyren erorketa ekarriko zuen, 1798ko maiatzean.

Saavedra eta Urquijoren gobernuak

aldatu

Bi ilustratu, Francisco de Saavedra eta Mariano Luis de Urquijo izan ziren ondorengo gobernuburuak 1798 eta 1800ean.

Manuel Godoyren bigarren gobernua

aldatu

1799an, Napoleon agintera heldu zenean eta, 1804an, Enperadore bilakatu zenean, nazioarteko harremanak aldatu egin ziren. Napoleonek Espainiaren beharra zuen britainiarren aurkako borrokan eta horregatik presionatu zuen Karlos IV.a Godoy berriro bere karguan jartzeko. 1800ean gertatu zen hori eta, 1801ean, Aranjuezko hitzarmena sinatu zuten, espainiar armada Napoleonen eskutan jarriz eta, bide batez, Britainia Handiaren aurka.

1801ean, Godoyk gerra deklaratu zion Portugali, britainiarrek kontinentean zuten aliatu nagusia

1805ean, espainiar ontzidiak porrota izan zuen Trafalgarko gudan armada britainiarraren aurka eta, ondorioz, egoera guztiz aldatu zen. Britainiarrek itsasoan zuten nagusigoaren aurrean, Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zuen, eta Espainia ere batu zitzaion. 1807an sinatu zuten Fontainebleauko ituna Portugal Frantzia, Espainia eta Godoyren artean banatuz eta, Portugaleko bidean, armada frantsesak Espainia zeharkatzeko eskubidea bermatuz.

Gainbehera

aldatu

Hainbeste gerra eta borrokek krisi larria eragin zuten Ogasunean eta Karlos IV.aren ministroek ezer gutxi egin zezaketen konpontzeko. Iraultza baten beldurrak erreformak egiteko kemena zapuztu zuewn eta ez ziren estamentu pribilegiatuak ukitzera ausartu.

Hori gutxi balitz, frantses soldaduen presentziak Godoyrenganako aurkakotasuna areagotu zuen eta, 1807an, El Escorialeko konjura prestatzen hasi ziren, Fernando Asturiasko printzea buru, aita tronutik bota nahian. Ez zen ondo atera eta Fernandok berak eman zituen bere kideen izenak.

1808ko martxoan, frantsesen okupazioa nabarmena zen, jada, eta Godoyk Espainiatik alde egiteko aholkua eman zien errege-erreginari. Orduan izan zen Aranjuezko altxamendua, errege familiaren aurkako istilua Aranjuezen zeudela aprobetxatuz. Altxatu zirenek Godoy harrapatu zuten eta Karlos IV.ak, egoera ikusita, abdikatu egin zuen, bere semea Fernando VII.ari koroa utziz.

Une hartan, Napoleon sartu zen, Espainiako errege familia Baionara konbokatuz. Enperadorearen eta gurasoen presiopean, maiatzaren 6an, Fernando VII.ak koroa itzuli zion Karlos IV.ari, jakin gabe hark, bezperan, Napoleoni emateko tratua egin zuenik, anaia Jose jarri nahi baitzuen Espainiako errege.

Karlos Napoleonen preso izan zen Marseillan, 1814ko porrotera arte. Une hartan, Fernando VII.a Espainiako tronora itzuli zen, baina horrek aita erbestean segitzea ekarri zuen, agintea kentzeko aukerarik gabe. Bai Karlos, baita emaztea ere, aita santuaren Borghese jauregian hil ziren, erbestean.

Familia

aldatu
Aitona
Filipe V.a Espainiakoa
Amona
Isabel Farnesiokoa
Aitona
Augusto III.a Poloniakoa
Amona
Maria Josefa Austriakoa
Aita
Karlos III.a Espainiakoa
Ama
Maria Amalia Saxoniakoa
Karlos IV.a Espainiakoa

Oinordekotza

aldatu


Aurrekoa
Karlos III.a Espainiakoa
Espainiako erregeak
1788-1808
Ondorengoa
Fernando VII.a Espainiakoa

Erreferentziak

aldatu