Leopoldo Esquilache

Leopoldo Esquilache, Squillaceko markesa izenaz ere ezaguna (Messina, 1699ko abenduaren 23a - Venezia, 1785eko irailaren 15a) Espainiaren zerbitzuan jardun zuen politikari siziliarra izan zen. 1742an, Karlos VII.a Napoliko erregearen zerbitzuan jarri zen Esquilache.

Leopoldo Esquilache
Giuseppe bonito-esquilache.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Minister of the Treasury of Spain (en) Itzuli

1759ko abenduaren 25a - 1766ko apirilaren 1a
Juan Francisco de Gaona y Portocarrero (en) Itzuli - Miguel Muzkitz
Bizitza
Izen osoa Leopoldo di Gregorio
Jaiotza Messina1699ko abenduaren 23a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza Italiera
Heriotza Venezia1785eko irailaren 15a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak

1746. urtean, Aduanetako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Finantzetako idazkari, 1753an. Itsaso, Gerra eta Merkataritzarako idazkaria izan zen ondorengo urteetan. 1759an, Napoliko erregea Espainiako Karlos III.a bihurtu zenean, Esquilache harekin joan zen Espainiara, eta Finantzetako idazkari izendatu zuten. Oso politika erreformista bideratu zuen ekonomian, armadan eta hirigintzan; hala ere, 1760. urteaz geroztik, herritar xumeek ez zuten begi onez ikusi haren bizimodu arranditsua eta 1766an, kapelu biribilaren eta kapa luzearen erabilera debekatu zuenean, neurri horrek eragin zuen haren izena daraman matxinada. Horren ondorioz, erregeak erbesteratu behar izan zuen.

Veneziako enbaxadore izendatu zuten, Napolin urte batzuk eman ondoren.

ErreferentziakAldatu