Erromatar Eliza Katolikoa

Eliza Katolikoa» orritik birbideratua)

Erromatar Eliza Katolikoa[1] katolizismoan fededun kristauen adierazpen handiena da, eta mundu osoan 1.166.000.000 partaide baino gehiago zituen 2009. urtean.[2] Kontuan izan behar da Eliza Katolikoak katolikotzat hartzen duela bere baitan bataiaturiko edonor, nahiz eta egun ez duen fede edo eliza bizitzarik, espreski Elizatik ateratzea eskatu ez badu. Apostasia izeneko prozesua egitera behartzen du.[3][4]

Erromatar Eliza Katolikoa
Datuak
Izen laburraröm.-kath.
MotaKristau-sinesbidea, historic church (en) Itzuli eta Eliza kristaua
Jarduera
KidetzaAssociation of Christian Churches in Germany (en) Itzuli
Kide kopurua1.285.000.000 (2015)
Honen partekatolizismo
Agintea
LehendakariaFrantzisko
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Sortzailea
SorlekuaJerusalem
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Erromatar Eliza Katolikoa da gaur egun alhan diren gobernuz kanpoko erakundeen artean zaharrena. Erromatar erlijio katolikoa nagusi den herrialdeetan, Erromatar Eliza Katolikoa Eliza izenaz da ezaguna, besterik gabe. Termino horrek ez du balio Suediaren kasuan adibidez, «Eliza» esatean eliza protestantea ulertzen baita han. Era berean, kontuan izan behar da badirela beste Eliza katoliko batzuk, hala nola Ekialdeko Eliza katolikoak; eta Eliza ortodoxoak ere katolikotzat du bere burua (katoliko izenondoa grezierazko καθολικός, katholikos hitzetik dator, eta «unibertsal» edo «orokor» esan nahi du).

Vatikanoko II. Kontzilioaren ostean, indarra hartu zuten eliza izendatzeko beste kontzeptu batzuek: Jainkoaren Herria, Kristoren Sakramentua, Kristoren emaztea, Kristoren gorputza, eta abar.

Etimologia aldatu

Eliza hitzak latindar hizkuntzetan ["ἐκκλησία" (ekklesia), grekotik "ἐk-kαλεῖν"(ek-kalein) - 'kanpora deitu'] 'deitzea' esan nahi du. Erlijio kutsuko herritarren biltzarrak izendatzen ditu. Hauetan, Jainkoak "deitu" egiten dio Herriari munduko toki guztietara. "Kiriaké" adiera, ingelesean "Church" bihurtzen dena eta alemanez "Kirche", "Jainkoari dagokiona" esan nahi du.

«Katoliko» adiera grekoko "καθολικός" (katholikós) hitzetik dator, 'unibertsal' esan nahi duena. Ignazio Antiokiakoak 110 urtean ezagutzen den termino horri buruzko lehen aipamena egin zuen: "Apezpikua dagoen tokian, jendetza dagoen tokian, kristauek esaten zuten "kristau nire izena da, katoliko nire ezizena". Ondoren, "katoliko" hitzak lerro nagusitik irteten ziren beste kristauetatik ezberdintzeko erabiltzen hasi zen.

Elizaren antolaketa aldatu

Eliza Katoliko hierarkiko antolatutako dagoen erakundea da, Munduko herrialde guztietan kideak dituena. Kleroa hierarkiko antolatzen da, baina fededunen komunioa kontuan hartuz.

Lurraldeari dagokionez, Eliza Katolikoa elizbarrutitan antolatzen da, bakoitzean apezpiku bat buru duelarik. Elizbarruti batzuk maila altuagoa dute eta artxidiozesia deitzen zaie (artzapezpiku bat buru delarik). Ekialdeko eliza katolikoetan, eparkia eta artxieparkia deritzaie, hurrenez hurren. Gaur egun (2010eko martxoa) 2.806 elizbarruti daude, horietatik 622 artxidiozesiak dira. Erromako elizbarrutia, Vatikano Hiria barne hartzen duena, Aita Santuaren Egoitza da. Hala nola, 9 patriarka-hiri ( 3 latindar eta 6 ekialdeko erritukoak), 9 exarka-herri eta 5 patriarken menpeko lurralde daude.

Lurralde batzuk, ez dira elizbarruti izatera heltzen, baina era berean funtzionatzen dute: prelatutzak eta abadetzak dira, prelatu edo abade batek zuzenduak, hurrenez hurren. Gaur egun, 47 lurralde prelatutza daude, gehienak Hego Amerikan (gehienbat Brasil eta Perun), eta 11 lurralde abadetza, nagusiki Italian. Ekialdeko errituetan, 35 ordinariotza militar eta 8 ordinariotza daude.

Toki batzuetan non Elizaren antolaketan ez den nahikoa elizbarrutik bat (edo eparkia bat) osatzeko, bikario (edo exarka) batek zuzentzen ditu bikariotza (edo exarkau) apostoliko izenpean.

Eliza Katolikoaren agintea apaizetan datza:

  • Apezpikuak: elizbarrutiaren arduradunak dira. Presbiteor eta diakonoen laguntza dute. Inongo apezpikurik ez du beste apezpiku baten gaineko autoritaterik, bakoitza zuzenean Aita Santuaren agintepean dago.
  • Kardinalak: Aita Santuaren laguntzaileak dira, Vatikanoaren eta Erromatar Kuriaren administrazioan parte hartzen dute. Aita Santua hiltzean, kardenalek konklabe bidez, ondorengoa hautatzen dute. Kardinal guztiek Kolegio Kardenalizioa osatzen dute eta Aita Santuak pertsonalki izendatzen ditu.
  • Aita Santua: Kolegio Kardenalizioak hautatzen du. Elizaren buru nagusia da.
  • Kontzilio ekumenikoa: munduko apezpiku guztien batzarra Aita Santua buru dena, erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean biltzen dira.

Herrialde bateko Apezpiku-batzarrean biltzen dira (Ekialdeko errituetan Ordinario-batzarra). Halaber, baudade herrialde ezberdinen arteko batzarrak:

  • 113 Apezpiku-batzar.
  • 6 Ordinario-batzar.
  • 6 Patriarka-sinodo, Patriarka Eliza bakoitzeko 1.
  • 4 Goi Artzapezpiku-sinodo, 1 Goi Artzapezpiku Eliza bakoitzeko.
  • 2 elizen arteko kontzilio.
  • 14 Nazioarteko apezpiku-batzar.

Historia aldatu

Erdi Aroa aldatu

Erromatar Inperioaren garaian (Milango ediktuaren bidez, 313an, kristauek gurtzeko askatasuna lortu zuten) Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasuna Europan zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen. Erlijioaren zabalkuntzarekin batera, elizaren hierarkia ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen, haren autoritate espirituala Petri apostoluaren ondorengotzan oinarritzen baita.

Bilakaera hau motela izan zen (V. mendetik XIII. mendera), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen. Lehenik eta behin, Elizako dogmak kontzilioetan finkatzen ziren, eta, horretarako, denbora igarotzea beharrezkoa zen. Izan ere, zenbait dogma ez onartzerakoan, heresiak sortzen ziren, Elizaren ustetan, desagertu beharrekoak, Kristoren benetako mezua nagusi zedin. Horietako bat bisigodoen arrianismoa izan zen, zeinek Iberiar Penintsulan VII. mendera arte iraun zuen.

Horretaz gain, Bizantzioko Elizaren gainean gailendu behar izan zuen Erromako Elizak. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, askoz boteretsuago suertatu zen zutik zirauen Inperioaren hiriburuko eliza, Bizantziokoa hain zuzen ere; eta ez zen Erromarenganako mendekotasunik onartzeko prest agertu. Onartzekotan, berdinen arteko maila handixegoa aitortuko zion Erromari. Nolanahi ere, bizantziarren ikonoklasiaren krisialdiarekin (726-843), Erromako elizak gero eta autoritate gehiago lortu zuen ekialdekoen aurrean. Ekialdeko Zisma gertatzerakoan (1054an Erromako Aita Santuak eta Bizantzioko Patriarkak elkar eskumikatu zuten) norbanakoen aginte-eremua argi ezarri zen.

Hori bezain garrantzitsua liturgia bakarra ezartzeko auzia da. Izan ere, tokian tokiko elizak bere usadioak zituen ekitaldi kristauak ospatzerakoan. Irlandako liturgiak Pazkoa beste data batean kokatzen zuen, eta Britainia Handian ere eragin handia izan zuen Whitbyko sinodora arte (664). Kristautasuna hedatu ahala (batik bat erresuma anglo-saxoietan eta frankoen artean), Erroma saiatu zen Elizako ohitura orok bat egin zezan, besteak beste, bere nagusitasuna bermatzeko.

Europaren kristautzea aldatu

 
Klovisen bataioa. Eliza eta frankoen arteko ituna ezarri zen honela.

Ebanjelioetako apostoluen ereduari begira, irizpide katolikoen arabera, "lurreko mugetaraino" hedatu behar du Elizak, fedeak batzen duen erakundeak. Horretarako, Erdi Aroan bi modu erabili ziren; alde batetik, era bakezalea eta espirituala, predikazioa, gizabanakoen borondatezko konbertsioa; beste aldetik, ordea, era bortitza eta borrokazalea, Germanian gertatu zen bezala, non kristautzeko prozesua frankoen konkisten eskutik joan zen.

Goi Erdi Aroan, Erromak, ahal zuenean, babestutako misiolarien lanak bi helburu nagusi zituen, kristautzeari dagokionez. Lehenengoa herri baten elitea edo buru nagusia konbertitzea zen, honek herriaren gainerakoak kristautzeko egundoko babesa ekarriko liekeelakoan. Honen eredua frankoen kristautzea izango litzateke, haren erregea Klovisek 496an edo 498an kristautasun erlijioa hartu zuenean (kristautu zen lehen errege germaniar paganoa). Bigarrena, nagusien azpian zeuden jende xeheei Kristoren mezua helaraztea izango litzateke, neurtzen zailagoa den prozesua (ez dago ahazterik "paganus" landetan bizi denari izendatzen zitzaion latinez). Apaiz askoren lana izan zen, eta haietako batzuk ezagunak dira: San Kolonbano Galian, San Agustin Canterburykoa Kent eskualdean, edo San Bonifazio Frisian.

Antzinako germaniarrak kristautzeko prozesuan, lehenengo pausoak Erromatar Inperioan bertan eman ziren, honek eta honen erlijio kristauak zeukan ospea zirela eta. Hala ere, eskala txikiko banan banako konbertsioak izan ziren.

IV. mendean gertatu ziren lehendabiziko kristautze masiboak, godoek arrianismoa (Eliza Katolikoak heresia izendatutako adar kristau bat) hartu baitzuten. Kristautasun katolikoa bere erlijiotzat jo zuen lehen herri germaniarra frankoak izan ziren, 496an edo 498an Reimsen batailatu zenean. Hala ere, VII. mendean ere hainbat usadio paganok bizirik zirauten. Lonbardarrak ere, Italian sartzerakoan, VI. mendean, kristautu ziren.

Nolanahi ere, horren aurretik Irlandako kristautzea iritsi zen, San Patrizioren eskutik V. mendearen lehen erdialdean. Irlanda, kontinenteko mugimenduetatik at egon arren, azkar kristautu zen, eta 590 inguruz geroztik misiolari andana abiatu ziren bertatik Europa (Britainia Handia eta Germania batik bat) kristau bihurtzera. Britainia Handiaren konbertsioa Gregorio I.a Aita Santuak Kentera bidalitako komisio batekin hasi zen 596an. X. mendera arte, hein handi batean era independientean, irla kristautzean jardun zuten.

Kontinentean, frankoak kristaututa, saxoiak bortizkeria erabiliz konbertitu zituen Karlos Handiak VIII. mendearen amaieraldean. Eskandinaviari dagokionez, lehen misiolariak VIII. mendean iritsi ziren, baina XII. mendera arte ez zen burutu. Samiek, ordea, XVIII. mendera arte pagano jarraitu zuten. Baltikoko herriak ere bortizki konbertitu zituzten Iparraldeko Gurutzaden bidez, alemaniarrak ekialdera hedatzen ziren bitartean. Poloniako erregeak, Mieszko I.ak 966an onartu zuen, bere boterea indartuko zelakoan. XIII. menderako, erromatar katolizismoa Poloniako erlijio nagusia zen. Hungariako Erresuma (egungo Hungaria baino handiagoa) 970 eta 1038 bitartean kristautu zen.

Bulgaria, mendebaldeko eta ekialdeko elizen artean, Boris I.aren agintaldian hasi zen konbertitzen ekialdeko elizaren eskutik. Eliza horrek egungo Bielorrusia, Errusia eta Ukraina ere kristautu zituen, VIII. mendean hasita. Nolanahi ere, 980 inguruan hartu zuen kristautasuna Vladimir Handiak, eta prozesua XIII. mendera arte ez zen burutu.

Islama erlijio nagusia zuten tokitan ere hedatu zen kristautasuna Erdi Aroan. Hala, gertatu zen Iberiar Penintsulan 722tik (Covadongako borrokaren ustezko data) 1492ra arte, non Granada, zutik zirauen azken erresuma musulmana, erori zen. Ekialde Hurbilean prozesu berdintsua gertatu zen, era handiagoan, lehen aldiz 1095ean Urbano II.ak deitutako Gurutzaden bidez. Nolanahi ere, Ekialde Hurbilean eratutako estatu kristauek gainbehera izan zuten, Bizantziar Inperioak Otomandarren aurrean (1453) egin zuen bezala. Prozesu horretan, kristautasunak atzera egin zuen islamaren mesederako.

XI., XII. eta XIII. mendeak aldatu

Elizak oztopo bat botere laikoetan topatu zuen, Aita Santuaren eraginari aurre egin baitzioten, nork bestearen aferetan eskua sartu nahi baitzuen bere kasa zuzentzeko. Esaterako, lonbartar erregeek Erroma azpiratu nahi zuten. Hori zela eta, Aita Santuak Karolingiarrengana zuzendu ziren laguntza eskean VIII. mendearen erdialdean. Elkarrenganako laguntza honen ondorioz, mendebaldean inperioa sortu zen berriro Karlos Handiarekin (800).

Hala ere, Enperadorearen eta Aita Santuaren paperak ez zeuden zehaztuta. Hastapenean, Aita Santuaren eragina atera zen kaltetuta, baina geroago enperadore titulua desagertu egin zen, hain ahulduta zegoen eta. X., XI. eta XII. mendeetan elizan barnan hainbat erreforma gailenduta, Aita Santuaren papera indartu zen. Inbestiduren Auzia deritzon prozesuan, germaniar Enperadoreari aurre egin zion. XIII. mendean botere erlijiosoak garaitu zuen, hein handi batean eskumikatzeko gaitasunari esker, baita gurutzadak eta lortutako benetako boterea eta aberastasuna zirela-eta ere. Inozentzio III.ak, bere agintaldian (1198-1216), Dictatus Papae izeneko buldan ezarritako printzipioak (1075), pontifize-teokrazia zeritzona, abian jarri zituen.

Lehen monasterio-erreforma nagusia X. mendekoa izan zen, non Cluny (909an sortua) monasterioaren bitartez saiatu zen jatorrizko diziplinetara itzultzen. Izan ere, bizitza zuzena izan ezean, mojek zeregin garrantzitsuak, Jaingoikoari bertutetsuentzat mundu hobea eskatzeak alegia, haien izatearen beraren arrazoiak, zentzua galtzen zuen. Zistertar erreforma (1098an sortuta) berriro saiatu zen jatorrizko diziplinara itzultzen klunitarrek bizkarra eman ziotelakoan.

Nolanahi ere, erreforma batzuek elizen mugak gainditzen zituzten. Waldotarrak eta humiliati gaitzetsi zituzten kalostrapeko bizitza ez onartzeagatik. Kataroek bere burua baizik ez zuten garbitzat jotzen. Eskeko ordenak, ordea, onartu zituzten Aita Santuek XIII. mendean, eta honela, frantziskotarrak, domingotarrak, karmeldarrak eta agustindarrak sortu ziren, domingotarren kasuan, hein handi batean aipaturiko heresien aurka borrokatzeko.

XIV. eta XV. mendeak aldatu

Filipe Ederraren garaietatik, Aita Santuak frantziar koroaren azpian geratu ziren. Izan ere, 1309an, San Petriren ondorengoen egoitza Erromatik Avignonera eraman zuten. Honi, Aita Santuen Babiloniako presoaldia (juduen Babiloniako presoaldia gogoraraziz) deitu zitzaion. Azkenean, 1377an, Aita Santuak Erromara itzultzea erabaki zuen. Alabaina Avignonen eta Erroman Aita Santu desberdinak aukeratu zituzten, eta, ondorioz, Mendebaldeko Zisma (1378-1417) sortu zen.

Konstanzako kontzilioan (1414-1418) Aita Santu bakarra ezarri zen berriro. Kontzilio edo biltzarren sistema aintzat hartu zen Elizaren barneko arazoak konpontzeko, baina berehala arbuiatu zen. Batasun berria gorabehera, Mendebaldeko Zismak kalte handia eragin zuen kristautasunean barnan.

Eliza Katolikoen arazoak konpondu nahian, barnetik erreformatzeko hainbat mugimenduak sortu ziren. Horietako bat Oxfordeko Unibertsitateko irakasle John Wyclifena (1325 inguru - 1384) izan zen. Wyclifek adierazi zuen Biblia baino beste autoritate-iturririk ez zegoela erlijio auziei zegokienez. Halaber, transubstantziazio, zelibato edo indulgentzien aurka mintzatu zen. Ingalaterran jarraitzaleak, lolardarrak izenekoak, lortu arren, azkenean bertan behera geratu zen mugimendua.

Jan Hus (1369-1415) txekiarraren irakaspenak John Wyclifenetan oinarrituta zeuden. Nolanahi ere, haren jarraitzaileek, husitek, lolardarrek baino eragin politiko handiagoa izan zuten. Itzala handia eskuratu zuen Husek Bohemian, eta 1415ean heresiarengatik erre zutenean, matxinada eta Husitar gerrak piztu ziren.

Aro Garaikidea aldatu

 
Joan Paulo II.a
 
Benedikto XVI.a

Eliza Katolikoari egindako kritikak aldatu

Eliza Katolikoak kritika ugari jaso izan du bere bi mila urteko ibilaldi horretan. Gaur egungo kritika iturri aipagarrienen artean, honako hauek ditugu:

  • Inkisizio Santua.
  • XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran munduko hainbat tokitan argitara ateratako pederastia kasuak, Eliza Katolikoko apaiz ugarik pederastia egin dutela azaldu dutenak.[5][6][7][8][9][10][11][12] Aspaldidanik, Eliza Katolikoko goi hierarkiak isilpean gordearazten ditu krimen horiek, Vatikanoak eta Joseph Ratzingerrek luzaroan lan handia egin baitute apaizek haurrei egindako sexu abusuak ezkutatzen eta isilarazten.[13][6][14] Oraingoz, Eliza Katolikoak barkamena eskatzeko oharrak plazaratu ditu, baina ez dio Justiziari kasuak argitzen lagundu.[13][6]
  • Sexu errepresioa. Eliza Katolikoak sexu errepresioa bultzatu du mendez mende, eta katolizismoak bultzatutako uste eta tabu batzuek indarrean diraute, gaur egun ere.[15] Katolikoek agintea zuten herrialdeetan, Eliza Katolikoak moral itxi eta errepresiboa inposatu izan die herritar guztiei, katoliko izan nahiz ez izan.
    • Eliza Katolikoak berak bedeinkatutako ezkontzaren barruan eta ugaltzeko asmoz egindako harreman heterosexualez beste, sexu harreman guztiak estigmatizatu eta erreprimitu ditu (masturbazioa, harreman homosexualak eta gozamen hutserako harreman heterosexualak barne), eta gaur egun ere zorrotz mintzo da haien kontra.[16] Eliza Katolikoak sexu transmisioko gaixotasunak prebenitzea oztopatzen die katoliko direnei eta ez direnei ere, kontrazepzio metodoen kontra kanpaina gogorrak egiten baititu.[17]
    • Dibortziatzeko eskubidearen kontra egitea: XX. mendearen azkenalderaino, ezin izan zen dibortziatzeko eskubidea onartu herrialde horietako gehientsuenetan (gaur egun ere, Erromatar Eliza Katolikoa dibortzioaren aurka mintzo da, eta dibortziatzea debekatua die katolikoei).[18] Maltak, gaur den egunean, bere herritarrei ez die oraindik dibortziorik onartzen lege antolamenduan, katolizismoaren eraginez.[19]
  • Emakumeari buruzko jarrera itxia eta bereizkeria: Eliza Katolikoan, emakumeak ezin dira apaiz bihurtu, ez eta hortik gorako aginte karguetara iritsi ere. Emakumea gizonaren azpitik dagoelako ustea darabil Eliza Katolikoak.[20][21]
  • Haurrak eliz pentsamendu bakarrarekin doktrinatzea, pentsamendu librea izateko aukera galarazita.[22]
  • Pobreen alde predikatzea, baina ondasun material ugari izatea.[23] Eliza Katolikoak, orain-berriki, herriarenak ziren lur, eraikin eta artelanak immatrikulatu edo bereganatu ditu Nafarroan eta Espainiako hainbat lurraldetan, ezkutuka, Jose Maria Aznarren agintaldian onartutako 1867/1998 Errege Dekretuan bideratutako immatrikulazioa baliatuz.[24][25][26][27][28][23][29]
  • Bere jabetza material ugariak eskuratu eta babestearren, agintea dutenen alde egitea;[30] besteak beste, Francisco Francoren diktaduraren euskarri nagusi izan zen. Hark egindako errepresio gogorrean parte hartu zuen, eta gizakia azpiratzen zuen zeharo moral itxia inposatu.[31][32][23][33]
  • Fundamentalismoa ari dela nagusitzen Eliza Katolikoan, oro har, eta fundamentalismo horren eragileak jarri dituztela Euskal Herriko elizbarrutietan ere arduradun.[34][35] Juan José Tamayok dioenez (Carlos III Unibertsitateko Ignacio Ellacuría katedrako zuzendaria da Tamayo), hierarkia katolikoak ez du kritika txikienik ere onartzen, jokabide bihozgabea du ildo ofizialarekin bat ez datorrela jendaurrean adierazten duen ororekin; Eliza Katolikoan zentsura, pentsamendu bakarra eta autoritarismoa dira nagusi, eta Joan Paulo II.aren eta Benedikto XVI.aren aitasantutzetan ehunka izan dira errepresaliaturiko elizjendeak.[36]

Erreferentziak aldatu

  1. Horixe da (Erromatar Eliza Katolikoa) Euskalterm terminologia bankuan ageri den izena.
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman annuariopontificio2011 izeneko erreferentziarako
  3. «Doktrina katolikoaren aurka, apostasia», EHGAM erakundearen webguneko erreportajea.
  4. Agurtzane Solaberrieta: «Elizari azken agurra»,[Betiko hautsitako esteka] Berria (2006-04-06).
  5. Maite Asensio: «Pederastiaren mamua»,[Betiko hautsitako esteka] Berria (2010-03-17).
  6. a b c Julio Godoy: «Iglesia Católica protege a curas pedófilos», IPS Noticias (2010-01-03).
  7. «Más de 100 sacerdotes católicos, sospechosos de abusar de 390 menores en Irlanda desde 1940», El Mundo, 2006-03-08.
  8. «Timeline: US Church sex scandal», BBC News, 2007-09-07. Eskuratze data: 2011-07-26.
  9. «Philippines Church apologises for sex abuse», BBC News, 2002-07-08. Eskuratze data: 2011-07-26.
  10. «Sexual abuse by Catholic clergy: The Canadian situation», ReligiousTolerance.org webgunea.
  11. «Belgian child sex abuse police probe death threats», BBC News, 2010-07-04. Eskuratze data: 2011-07-26.
  12. «Catholic Church sex abuse scandals around the world», BBC News, 2010-09-14. Eskuratze data: 2011-07-26.
  13. a b BBC telebista kateak dokumental bat egin zuen gai horretaz 2006an.
  14. «Pederastia kasuak medio, Vaticanoaren eta Irlandaren arteko tentsioa gora doa», Argia, 2011-07-26.
  15. «Elizaren atzaparretan»[Betiko hautsitako esteka], Gaztetxulo, 2003-05-12.
  16. (Gaztelaniaz) «Son pecados gravemente contrarios a la castidad, cada uno según la naturaleza del propio objeto: el adulterio, la masturbación, la fornicación, la pornografía, la prostitución, el estupro y los actos homosexuales. Estos pecados son expresión del vicio de la lujuria.»
    Eliza Katolikoaren Kristau Ikasbidea, Vatikanoaren webgunetik 2010-11-04an eskuratua.
  17. EFE agentzia: «Grupo de católicos piden al Papa que acepte el uso de los anticonceptivos», El Espectador, 2008-07-25.
  18. Roderick Phillips: Untying the knot: a short history of divorce, Cambridge University Press, 1991.
  19. Benedikto XVI.a: «Audiencia general del 21 de abril de 2010», 2010-04-21, Vatikanoaren webgunetik 2010-11-03an eskuratua.
  20. Jose Mari Velez de Mendizabal Azkarraga: «Emakumearen egoeran urrats oso positiboak eman dira, baina arlo batzuetan berdintasun faltsuan bizi gara», Begoña Amunarrizi eginiko elkarrizketa, Euskonews & Media, 433. zenbakia, 2008.
  21. Olivia Carballar: «¿Y pedirá perdón la Iglesia a las mujeres?», Público, 2010-04-25.
  22. «José Luis Sampedro y la visita del papa», 2011. urtean eginiko elkarrizketa, YouTube. Iraupena: 6' 14''.
  23. a b c Nagore Irazustabarrena: «Elizaren ondasunak: 2.000 urteko negozio katolikoa», Argia, 2228. zenbakia (2010-05-02).
  24. Iñaki Vigor: «Los tesoros artísticos, también para la Iglesia»,[Betiko hautsitako esteka] Gara (2009-06-29).
  25. Mikel Mari Karrera Egialde: «Jabetza Erregistroa eta Eliza Katolikoa», Uztaro, 71. zenbakia (2009ko urria-abendua).
  26. Alejandro Torres Gutierrez: «Estudio crítico de los privilegios de la Iglesia Católica en materia de inmatriculación de bienes inmuebles de titularidad eclesiástica», Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren webgunean argitaratua (2008-11-11).
  27. Hainbat egile: Escándalo monumental. La privatización de las iglesias, ermitas, casas, tierras y otros bienes públicos de Navarra, Altaffaylla Kultur Taldea, 2009.
    Liburu horren aurkezpenaren albistea: «"Escándalo monumental" compendia las 1.086 "apropiaciones" de la Iglesia».[Betiko hautsitako esteka]
  28. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren webgunea.
  29. Hainbat artikulu biltzen duen erreportajea: «La Iglesia se apropia de cientos de bienes municipales»[Betiko hautsitako esteka] (azpitituluak: «Los obispados de Navarra, Alicante, Cáceres, León y A Coruña registran a su nombre propiedades públicas gracias a una ley de Aznar de 1998», «Los pueblos reclaman la devolución de ermitas, viviendas, fincas, viñas, prados y hasta un frontón»), Público (2010-03-08), 1-5. orrialdeak.
  30. Greg Oxley: «Ikuspegi materialista».[Betiko hautsitako esteka]
  31. «Frankismoa», Hiru.com webgunean.
  32. «Frankismoa»,[Betiko hautsitako esteka] Wikitekan.
  33. «Moral de convento. La represión integrista católica franquista», film dokumentala, Informe Semanal telebista saioak 2010eko uztailaren 10ean emana.
  34. Mikel Peruarena: «Fundamentalismoa ari da nagusitzen Eliza Katolikoan»[Betiko hautsitako esteka], Joxe Arregi frantziskotar fraideari eginiko elkarrizketa, Berria, 2010-09-02.
  35. Joxe Arregi: «Hitzaren eske nator»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-06-18.
  36. Juan José Tamayo: «Joxe Arregi: Defensa de la insumisión en la Iglesia», El Correo, 2010-09-03.

Kanpo estekak aldatu