Ireki menu nagusia

Zinbideta (frantsesez: Silviet) Zuberoako bertako erakunde bat zen, parrokia biltzarren ordezkariek osatua.[1] Bildu eta herri eremuko arazoak aztertzen zituzten. Gero, Handikien Kidegoan biltzen ziren aitoren seme eta erlijiosoekin batera; Legarrak (Zuberoako Estatu Orokorrak) eratzen zituzten horrela.

1730ean zinbideta horiek galdu egin zituzten administrazio eta zerga bilketa alorretan lehen zituzten ahalmenak. Hartan ere, zenbait elizti potestat edo lurjabe handiren baten mende geratu zen; baina garai feudaleko eskubide askorik edo batere ez zuten izan horiek handik aurrera.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Goihenetxe, Manex «Iparraldea, Errejimen Zaharretik XX. mendera» Lur Entziklopedia Tematikoa . Noiz kontsultatua: 2018-01-04.

Ikus, gaineraAldatu


  Artikulu hau Zuberoako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.