1713ko Santzio Pragmatikoa

1713ko Santzio Pragmatikoa Karlos VI.a Austriakoak 1713. urtean egindako legea izan zen. Lege honek etorkizunean Maria Teresa I.a erregina izatea baimenduko zuen. Habsburgotarren eremu guztian ezarritako lehenengo oinarrizko legea izan zen. Enperadoreak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren batasuna eta integrazioa lortu nahi zuen. Hala ere konstituzioa aldatu behar izan zuten Hungariak onar zezan eta horrek, denboran, Hungariaren independentzia grina piztu zuen luzera.

Kanpo estekak

aldatu