Botere-banaketa

Botere banaketa» orritik birbideratua)

Botere-banaketa edo botereen banaketa[1] Estatu bat gobernatzeko eredu bat da. Ideia honen jatorrian Locke ingelesa dago baina Montesquieu frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. Absolutismoaren aginte pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio; botere legegilea, botere betearazlea eta epaitzeko boterea.

Botere-banaketa, Montesquieuren arabera

aldatu

Legeen espirituaz Genevan argitaratu zuen 1748an Montesquieuk, eta bertan pasarte honetan definitu zuen botere banaketa:

« Estatu bakoitzean, hiru botere mota daude: botere legegilea, jendeen zuzenbideari dagozkion gaien botere betearazlea, eta zuzenbide zibilari dagozkion arazoen botere betearazlea.

Lehenaren bidez, printzeak edo magistratuak legeak egiten ditu aldi baterako edo betiko, eta egindakoak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarrenaren bidez, bakea edo gerra egiten du, enbaxadak bidali edo jaso, segurtasuna ezarri eta inbasioei aurre egiteko neurriak hartu. Hirugarrenaren bidez, delituak zigortu edo partikularren arteko gorabeherak epaitzen ditu. Azken horri epaitzeko boterea deritzo, eta besteari, estatuaren botere betearazlea, besterik gabe (...).

Galdua legoke dena, baldin pertsona batek edo nagusien, nobleen nahiz herriaren gorputz batek hiru botereak balitu: legeak egitekoa, ebazpen publikoak exekutatzekoa, eta partikularren arteko delituak eta gorabeherak epaitzekoa (...).

»

—Mostesquieu baroia, "Legeen espirituaz" (moldatua), 1748

Gerora, laburtu izan da hirutasun hau triada edo hiruko politiko gisa, hiru adarren definizio orokor hauekin:

  • Botere legegilearen adarra, legeak sortzeaz eta indarrean dauden legeak aldatzeaz edo indargabetzeaz arduratzen dena.
  • Botere betearazlea, exekutiboa, legeak betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen dena; politikak sortzea eta politikak nola gauzatzen diren aukeratzea barne hartzen du.
  • Botere judiziala, legea interpretatzeaz eta egoera zehatzetan legea aplikatzeaz arduratzen dena.

Botereen arteko kontrol eta oreka

aldatu

Botere desberdinak egonik ere, haien arteko kontrol eta oreka mekamismoak egon beharko liratekeela defenditu izan dute pentsalari politikoek. . Immanuel Kant izan zen ideia horren defendatzailea, adibidez. Hau da, boterearen edo estatuaren hiru adarretan bakoitzak beste biak mugatzeko edo kontrolatzeko ahalmena izan beharko luke, estatuaren hiru botere bereizien arteko oreka sortuz.

Hiru botereen arteko oreka edo geometria simetrikoa izan behar denik ere ez du esan nahi printzipioak. Subiranotasunaren printzipioaren arabera, demokrazia ohiko batean, herriarenan denean subirautza, eta honen adierazpen nagusia hauteskundeen bidezko biltzar legegile bat onartzea bada, subirautzaren eta legegilearen emaitza dira botereak: legegileak alda dezake botereen egituraketa zehatza, subirautzaren isla delako.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. (Gaztelaniaz) Maya, Enrique Alberto. (2021-10-02). «La soberanía nacional y la división de poderes» HayDerecho (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.