Ireki menu nagusia

Karlos II.a Espainiakoa

BizitzaAldatu

Filipe IV.aren eta Mariana Austriakoaren semea zen. Adimen urrikoa, antzua eta errakitikoa zen. Garaikideek sorgindurik zegoela argudiatu zuten, baina egun erabat onartuta dago haren arazoak endogamiaren ondorio zirela, habsburgotar senideen arteko ezkontzen ondorio, alegia[2].

Bere ama erreginorde zela iritsi zen erregetzara. 1675ean hartu zuen kargua. Haren erreinaldian, Espainian berpizte txikia izan zen; nazioarteko harremanetan, ordea, hondamendia. Luis XIV.a Frantziakoari Flandria utzi behar izan zion lehenik (1668), gero Artois eta Franche-Comté (1678), eta Augsburgeko Ligan sartu izanak Kataluniaren inbaditzea eragin zuen. Filipe Anjoukoaren alde egin zuen testamentuaren ondorioz, Espainiako Ondorengotza Gerra piztu zen. Espainiako azken errege habsburgotarra izan zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua.
  2. Irazustabarrena, Nagore Endogamia egiaztatua Argia astekaria argia.eus . Noiz kontsultatua: 2016-7-30.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos II.a Espainiakoa