Misiolaria misioetara joaten den pertsona da.[1] Misio mota hori, berez, «ad gentes» bezala ezagutzen da, hau da, jentilak edo kristauak ez direnak, eta ebanjelioa behar bezala iragarri edo hartu ez den lekuetan garatzen da, edo mugez haraindiko giro erregogorretan, non predika eta mezuaren onarpena zaila den.

Kristautasunaren historian, misioaren ideia kolektibitateei zein gizabanakoei aplikatzen zaie, eta bokazio-modu bat dakar berekin, Mateo eta Markosen Ebanjelioetan Jesus Nazaretekoaren ahotan jarritako azken aginduaren arabera:

« Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte». »

Mt 28:19-20

« Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berriona izaki guztiei. »

Mk 16:15


ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. Misiolari. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.