Thomas Jefferson (1743ko apirilaren 13a - 1826ko uztailaren 4a), Estatu Batuetako hirugarren presidentea izan zen, 1801 eta 1809 urteen bitartean. Alderdi Errepublikazalekoa izan zen (gero, Alderdi Errepublikazale Demokrata ere deitu izan dena), kongresuko arduradun kontinental, gobernatzaile, estatuko idazkari eta lehendakari ordea ere izan zen. Independentziaren aldeko aldarrikapenaren (Independentzia Adierazpenaren) egile nagusia izan zen.

Thomas Jefferson

(1800)

3. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1801eko martxoaren 4a - 1809ko martxoaren 4a
John Adams - James Madison
Hautetsia: 1800eko Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala, 1804ko Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala
3. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1801eko otsailaren 17a - 1801eko martxoaren 4a
John Adams - James Madison
Hautetsia: 1800eko Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala

2. Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea

1797ko martxoaren 4a - 1801eko martxoaren 4a
John Adams - Aaron Burr

1. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria

1790eko martxoaren 22a - 1793ko abenduaren 31
John Jay - Edmund Randolph (en) Itzuli
Estatu Batuetako Enbaxadore Frantzian

1785 - 1789
Benjamin Franklin - William Short (en) Itzuli
2. Virginiako Gobernadorea

1779ko ekainaren 1a - 1781eko ekainaren 3a
Patrick Henry - William Fleming (en) Itzuli
Virginiako Ordezkarien Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaShadwell (en) Itzuli1743ko apirilaren 2a (juliotar egutegia)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMonticello
Hôtel de Langeac (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMonticello1826ko uztailaren 4a (83 urte)
Hobiratze lekuagrave of Thomas Jefferson (en) Itzuli
Monticello
Heriotza moduaberezko heriotza: uremia
Familia
AitaPeter Jefferson
AmaJane Randolph Jefferson
Ezkontidea(k)Martha Jefferson (en) Itzuli  (1772ko urtarrilaren 1a -  1782ko irailaren 6a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCollege of William & Mary (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
italiera
latina
greziera
Irakaslea(k)William Small (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, kriptografoa, arkitektoa, abokatua, idazlea, diplomazialaria, politikaria, filosofoa, asmatzailea, nekazaria, estatu-politikaria, arkeologoa, legelaria eta paleontologoa
Altuera1,89 metro, 189 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakAnthony Ashley Cooper
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli
American Antiquarian Society (en) Itzuli
Musika instrumentuabiolina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa
anglikanismoa
Alderdi politikoa Alderdi Demokrata-Errepublikarra

IMDB: nm1129524 Musicbrainz: 18914f04-2c67-4f86-9e8b-068c51d59c09 Songkick: 425275 Discogs: 558708 IMSLP: Category:Jefferson,_Thomas Find a Grave: 544 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Virginiako gobernari aukeratu zuten 1776an eta kargu horretan egon zen 1781 arte. Ondoren, Estatu Batuen ordezkari nagusia izan zen Parisen eta estatuko lehen idazkari nagusi izendatu zuten 1789an. 1794an George Washingtonengandik urrundu zen, Frantziako Iraultzaren alde agertu zelako; gainera, Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren kontrako jarrera hartu zuen, Washingtonek ez bezala. Jeffersonek lehenengo Alderdi Errepublikazalea bultzatu zuen aurrerantzean, Alderdi Federalistaren aurrez aurre.

Estatu Batuetako lehendakari izan zen 1801-1809 bitartean eta Washingtonen kokatu zuen hiriburua, Estatu Batuen gobernu egoitza izateko propio sortutako hiria. Louisianako estatua eta lurraldea (Missouri deitzekoa) erosi zizkion Napoleoni 1803an, eta Europako gerra girotik kanpo eduki zuen bere herria ondoko urteetan. Lehendakaritza utzi eta Virginiako hezkuntzaz eta unibertsitateaz arduratu zen. Eraikuntzan ere aritu zen eta estilo berri bat hedatu zuen, errepublika gaztea izenekoa. Aski ezagunak zituen zientziaren metodoak; pisuei eta neurriei buruz saioak egin zituen.

Jeffersonen demokrazia-eredua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Jeffersondar demokrazia»

Thomas Jefferson zen Estatu Batuak izan behar zenari buruzko ideologia bietako baten sortzailea. Bestea, berriz, Alexander Hamiltonek eta, neurri handi batean, George Washingtonek adierazi zuten hasiera batean. Orduko Alderdi Errepublikazalean hezurmamitu ziren bere ikuspegiak (geroago Alderdi Demokrata bihurtua), Alderdi Federalistari kontrajarria.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Virginiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.