Khorasan
Khorasan[1] Irango antzinako probintzia da, herrialdearen ipar-ekialdean, Turkmenistanen eta Afganistanen mugan kokatua. 314.300 kilometro koadroko eremua hartzen zuen, eta 4.162.000 biztanle zituen 1985ean. Hiriburua Maxhad zuen. 2004ko irailetik aurrera, hiru probintziatan zatiturik dago:
Khorasan | |
---|---|
Iran | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Iran |
Hiriburua | Maxhad |
Deuseztapen data | 2004ko irailaren 29a |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°18′N 59°36′E / 36.3°N 59.6°E |
Demografia | |
Hizkuntza ofiziala | persiera |
Geografia
aldatuIparraldean bi mendi sail ditu: Elburz mendien jarraipena, eta Koppeh Dag. Mendebaldetik gatz basamortu handi bat sartzen da Khorasanen: Dasht-e Kavir, duna sail handiekin. Oasi asko dago: iparraldean handiak eta ugariak dira, elkarren hurbil, baina hegoaldean txikiak eta bakanak. Ibai iraunkor bakarrak Atrak, Kal-e Mureh, Rud-e Sur, eta Kashaf Rud dira; ibaiaren behealdean ura gazia dute gehienek.
Historia
aldatuAntzina gaur egun Turkmenistanen eta Afganistanen dauden zenbait lurralde ere hartzen zituen. Akemenestarren (K.a. 559-330) eta Sasandarren (K. o. 224-651) inperioen zatia zen. 651-652ean arabiarrek konkistatu zuten eta ia askatasun osoa izan zuen, lehendabizi Toghril Begek, gero Gengis Khanek eta geroago Tamerlanek konkistatu zuten arte. Geroztik Iranen mende egon da.
Biztanleria
aldatuBiztanleen artean leinu asko daude: kurduak, turkomanoak, timuriak, heidariak, balutxiak, arabiarrak, ijitoak, etab.
Ekonomia
aldatuAberastasun iturriak hauek dira: nekazaritzan, kotoia, laboreak, fruituak, tabakoa; abere hazkuntza, artiletarako batez ere; meatzaritza; turkesak, gatza, burdina, kobrea, beruna, zinka, ikatza.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).