Diriyahko Emirerria

Diriyahko emirerria» orritik birbideratua)

Diriyahko Emirerria (arabieraz: إمارة الدرعية‎) edo Lehen Saudi Estatua (arabieraz: الدولة السعودية الأولى‎)[1] saudtar erresuma arabiarra izan zen, 1744 eta 1818 bitartean iraun zuena. Otomano-saudtar Gerran erori zen arte, Arabiar penintsularen zatirik handienaren kontrola lortu zuen. 1744an (1157 AH, anno hegirae) sortu zuten, Muhammad bin Saud Diriyahko emirrak Muhammad ibn Abd al-Wahhab imamarekin itun bat sinatu zuenean. Itun honen bidez, honen doktrina, wahhabismoa sustatzeko, jatorrizko islamera itzuli eta Arabiako tribu nomadak berriro batu behar zituzten.[2][3] Sauden semearen, Abdulaziz bin Muhammad Al Saud, eta imamaren alabaren arteko ezkontzak familien arteko ituna ixten lagundu zuen.

Diriyahko Emirerria

Geografia
HiriburuaDiriyah
24°44′0″N 46°34′32″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Muhammad bin Saud (en) Itzuli
Abdulaziz bin Mohammed (en) Itzuli
Saud al-Kabeer (en) Itzuli
Abdullah bin Saud Al Kabeer (en) Itzuli
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioaislam
Historia
Sorrera data: 1744
Bestelako informazioa

Subiranotasun politiko eta erlijioso horrek praktika heretikoetatik eta Islam ortodoxoaren desbideratzeetatik garbitu nahi izan zuen Arabia, haiek ulertzen zuten bezala. Ahalegin bateratu hori Tawhiden oinarrizko sinesmenaren berrezarpen gisa ikusi zuten wahhabiarrek, eta salafista askok bere mugimendu zabalenaren hasiera markatu zuela diote. Figura santuei otoitzak eskaintzea edo hilobi eta meskita berezietarako erromesaldiak bezalako praktikak, baita zuhaitz, kobazulo eta harri agurgarrietarako erromesaldiak ere, bere gobernuaren pean ezabatuak izan ziren, eta Saudi Arabiako Lehen Estatu hori ezarri zenetik, praktika horietako bat bera ere ez da berriro ikusi Saudi Arabian. 1744an, Muhammad bin Abd al-Wahhab eta Muhammad bin Saudek zin egin zuten beren helburua lortzeko.

Estatu berria, pixkanaka, arabiar penintsularen zati handi batera hedatu zen, baina 1818an Otomandar Inperioko tropek, Ibrahim Paxa buru zutela, suntsitu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Dalrymple Anderson, Sir James Norman. (1983). Kingdom of Saudi Arabia. Stacey International, 77 or..
  2. Benoist-Méchin, Jacques. (1991). Ibn Séoud ou la naissance d'un royaume. Complexe, 80 or..
  3. (Ingelesez) al-Rasheed, Madawi. (2010). A History of Saudi Arabia. ISBN 978-0-521-74754-7..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Saudi Arabiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.