Ireki menu nagusia

Ana Britainia Handikoa

Britainia Handiko Ana» orritik birbideratua)

Ana Britainia Handikoa[1] (Londres, Ingalaterra, 1665eko otsailaren 6aib., 1714ko abuztuaren 1a) Jakue II.a Ingalaterrakoaren alaba, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina izan zen, eta Estuardo etxeko azkenekoa.

Ana Britainia Handikoa
Dahl, Michael - Queen Anne - NPG 6187.jpg
monarka

1707ko maiatzaren 1a - 1714ko abuztuaren 1a - Jurgi I.a Erresuma Batukoa
Eskoziako erregea

1702ko martxoaren 8a - 1707ko maiatzaren 1a
Ingalaterrako monarka

1702ko martxoaren 8a - 1707ko maiatzaren 1a
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa
erregina

Bizitza
Jaiotza St. James jauregia1665eko otsailaren 6a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Kensington jauregia1714ko abuztuaren 1a (49 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Aita Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa
Ama Anne Hyde
Ezkontidea(k) Prince George of Denmark Itzuli  (1683 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Estuardo etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
Firma Reina Ana.svg

Ana Karlos I.a Ingalaterrakoaren biloba zen. 1683ko uztailaren 28an Danimarkako Jurgi printzearekin ezkondu zen, protestantea berau. Hemeretzi seme-alaba izan zituen baina bat bera ez zen heldu izatera iritsi. Honek ondorengotza arazoak ekarri zizkion erreinuari.

Gilen III.a Ingalaterrakoa hil zenean, Erresuma jarauntsi zuen. Erreinuaren ondorengotzarekin izandako arazoen ondorioz, eta Eskoziarekin izandako tirabira guztien amaiera gisa, 1707ko Batasunaren Legea ezarri ondoren, Britainia Handia gobernatu zuen lehendabiziko monarka bilakatu zen. 1707an Eskozia eta Ingalaterrako parlamentuak batu zituen.

Bi partidutako sistema nagusitu zen bere erregetzan parlamentuan. Erregina tory partiduaren aldekotzat har daiteke, eta, hortaz, whig partidua aurka izan zuen. Hala ere, erreginaren lagun mina izan zen Sarah Jennings, eta aholkulari gertukoena. Honek whig partiduaren aldeko erabakiak hartu zituen. Sarah Jenningsen senarra zen John Chruchill, Marlborougheko I. Dukea. Azken honek gidatu zituen Espainiako Erregetzarako Gerran Britaniako gudarosteak; garaipena lortu zuen Blenheimen (1704), Ramilliesen (1706), Oudernaden (1708) eta Malplaqueten (1709).

John Clostermanen eskolako erretratua, 1702 ingurukoa

1708an Sarah Jenningsekin izandako adiskidetasuna hoztu zen. Abigail Hill pasa zen izatera adiskide minena eta gertuko aholkularia.

Espainiako Erregetzarako Gerraren amaiera gisa Utrechteko Ituna sinatu zuen.

Seme-alabarik gabe hil zenez, Jurgi I.a Britainia Handikoa bere bigarren lehengusuak ordezkatua izan zen. Hau Hannover etxeko lehen erregea izan zen.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1702ko martxoaren 8a1714ko abuztuaren 1a
Ondorengoa
Jurgi I.a Britainia Handikoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Britainia Handikoa