Durrani Inperioa

Durrani Inperioa (paxtuneraz: د دورانیانو امپراتوري‎), Sadozai Erresuma (د افغانانو واکمني),[1] edota Afganiar Inperioa (د افغانانو واکمني) Ahmad Shah Durranik eratu eta eraiki zuen. Bere une gorenean, egungo Afganistan eta Pakistan, ipar-ekialdeko Iran, ekialdeko Turkmenistan eta ipar-mendebaldeko India (tartean Kaxmir eskualdea) bere agindupean zituen.

Durrani Inperioa
د درانیانو ټولواکمني
1747 – 1826
Monarkia
Durrani Empire 1747 1862 AD.png
Geografia
HiriburuakKandahar (1747–1776)
Kabul (1776–1823, 1839–1842)
Peshawar (1776–1818; negukoa)
Herat (1818–1826)
Kultura
Hizkuntza(k)
ErlijioaIslam
Historia
Aurrekoak
Afsharid Imperial Standard (3 Stripes).svgAfxariden dinastia
Alam of the Mughal Empire.svgMogol Inperioa
Flag of the Maratha Empire.svgMaratha Inperioa
War flag of Khanate of Bukhara.svgBukharako Khanerria
Ondorengoak
Afganistango emirerriaFlag of Afghanistan (1919–1921).svg
Sikh InperioaNishan Sahib.svg

Nader Shah 1747an hil zenean, Ahmad Shah Durranik Kandaharreko eskualdea aldarrikatu zuen. Handik Gazni eta Kabul konkistatu zituen. 1749rako mogolek afganiarrei egungo Pakistan eta ipar-mendebaldeko Punjab utzi zioten. Orduan Ahmad Shahek mendebalderantz jo eta Herat bereganatu zituen, Shahrokh Shahen eskuetan zegoena. Gero bere armadak iparraldeko Hindu Kush hartu zituen. Ahmad Shahek lau aldiz inbaditu zuen India, Kaxmir eta Punjab hartuz. 1757an Delhi arpilatu zuen baina mongolen burujabetza onartu zuen, berarentzat Punjab, Sindh eta Kaxmir utziz.

1772an Ahmad Shah hil zenean, Timur Shah bere semeak ordezkatu zuen. Honek Kabul hiriburu berri bilakatu zuen, neguan Peshawarrera joanez. Durrani Inperioa egungo Afganistanen arbaso zuzena da eta Ahmad Shah Durrani "nazioaren aita" da.[2]

Enperadoreen zerrendaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu