Wolfgang Amadeus Mozart

Wolfgang Amadeus Mozart (Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a- Viena, 1791ko abenduaren 5a) aro klasikoko austriar konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa, sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.

Wolfgang Amadeus Mozart
Wolfgang-amadeus-mozart 1.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Chrysostomus Wolfgangus Theophilus Mozart
JaiotzaSalzburgo1756ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Austriako artxidukerria
Archbishopric of Salzburg
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaViena1791ko abenduaren 5a (35 urte)
Hobiratze lekuaSt. Marx Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: ezezaguna
Familia
AitaLeopold Mozart
AmaAnna Maria Mozart
Ezkontidea(k)Constanze Mozart  (1782ko abuztuaren 4a -  1791ko abenduaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMozart family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
ingelesa
frantsesa
latina
Irakaslea(k)Johann Schobert
Johann Christian Bach
Leopold Mozart
Giovanni Battista Martini
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-irakaslea, piano-jotzailea, musikaria, organista eta biolin-jotzailea
Altuera1,63 metro
Lantokia(k)Salzburgo eta Viena
Enplegatzailea(k)Count Hieronymus von Colloredo (en) Itzuli
Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJohan Joseph Fux eta Johann Sebastian Bach
KidetzaFramazoneria
MugimenduaKlasizismo (musika)a
Genero artistikoaKlasizismo (musika)a
sardana
Musika instrumentuaorganoa
klabikordioa
Klabizenbaloa
fortepiano (en) Itzuli
biolina
biola
pianoa
organoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0003665 Allocine: 36960 Allmovie: p103711 IBDB: 485475
Youtube: UCmeFxYk5BSbJGWN9OgTAIhw Spotify: 4NJhFmfw43RLBLjQvxDuRS iTunes: 12374 Last fm: Wolfgang+Amadeus+Mozart Musicbrainz: b972f589-fb0e-474e-b64a-803b0364fa75 Songkick: 8344253 Discogs: 95546 IMSLP: Category:Mozart,_Wolfgang_Amadeus Allmusic: mn0000026350 Find a Grave: 745 Edit the value on Wikidata
Wolfgang Amadeus Mozart Signature.svg

BizitzaAldatu

Lau edo bost urte zituela dagoeneko musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. Munichen eta Vienan izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean, Bruselan, Parisen eta Londresen zehar. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta jaioterrian, Haydn irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. urtean Vienara itzuli zen. Harizko tresnetarako kuartetoak eta sinfoniak idatzi zituen bertan; Haydnen musikaren eragina sumatzen zaie lan haiei. Garai hartan Salzburgoko Colloredo artzapezpikuarekin zituen harreman txarren ondorioz, Mozart eta bere ama Parisera joan ziren. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zen eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu zuen. Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak. 1781. urtean Vienan hasi zen bizitzen eta opera zuzendaria zen Antonio Salierirekin lehen gatazkak izan zituen. Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. Opera handiak idazteaz gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, pozoitua izan zenaren mitoa zabaldu zen, baina egia bere heriotzaren jatorria ezezaguna dela da, lurperatutako lekua ere ezezaguna da.

MusikaAldatu

Mozarten musikak mugak gainditzen ditu, italiar, frantses, alemaniar eta austriar musikaren elementuak biltzen baititu. Sortu zuen musikaren nagusitasunaz, sinfonia, piano kontzertu, harizko kuarteto, sonata formen ibilbidea aldatu zituen. Mozarten musikaren azalean alaitasuna eta distira dira nagusi, baina barrualdean tristura eta malenkoniaren itzal iluna nagusitzen dira; bi alderdi hauen baturak etengabe liluratu ditu musikazaleak. garaiari dagokionez klasizismoaren aldikoa bada ere, aditu askok erromantizismoaren aitzindari garbitzat jotzen dute. 600 obra inguru idatzi zituen.

OperakAldatu

  • La finta semplice (1768);
  • Mitridate, ré di Ponto (1770);
  • Idomeneo (1781);
  • Die Entführung aus dem Serrail (1782, Haremetik bahitua);
  • Le nozze di Figaro (1786, Figaroren ezteiak);
  • Don Giovanni (1787);
  • Così fan tutte (1790, Hala egiten dute emakume denek);
  • Die Zauberflöte (1791, Flauta miragarria).
Wolfgang Amadeus Mozart - Don Giovanni - 1787 - Overtüre

Musika sakratuaAldatu

4 kantata eta aria ugari osatu zituen, Laudate Dominum (1780) nagusia; Ave verum corpus, lau ahots eta orkestrarako (1791); 18 meza, Koroatze meza (1779) eta Do minor meza (1782-83) azpimarratzekoak; bukatu gabeko Requiem-a (1791).

OrkestrarakoakAldatu

Orkestrarako 52 sinfonia egin zituen: re maior sinfonia (1774), re maior sinfonia, Praga (1786), do maior sinfonia, Jupiter (1788), famatuenak. Ariak, liederrak, ganberako musika, biolin, piano eta orkestrarako kontzertuak ere idatzi zituen.

Ganbera-musikaAldatu

35 sonata biolin eta klabezinerako osatu zituen.

ZinemanAldatu

1984an Miloš Forman zuzendariak egindako Amadeus filma musikagileari buruzko ezagunena izan zen.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu