Maximilien Robespierre
Maximilien François Marie Isidore de Robespierre (Arras, Pas-de-Calais, 1758ko maiatzaren 6a - Paris, 1794ko uztailaren 28) politikari frantziarra izan zen, Montagnard taldearen burua eta Frantziako Iraultzaren lider nagusietakoa. Ustelezina ezizena ezarri zioten, iraultza "perfektua" lortzeko jarri zuen grinagatik eta bertuteari eman zion garrantziagatik. Izuaren Garaian, kide nagusietako bat izan zen eta 1794ko uztailaren 28an (Beroliseko 9a), inongo epaiketarik egin gabe, gillotinatu egin zuten, beste 21 lagunekin batera.
Maximilien Robespierre | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1794ko ekainaren 4a - 1794ko ekainaren 19a ← Claude Antoine Prieur-Duvernois - Élie Lacoste →
1793ko abuztuaren 22a - 1793ko irailaren 5a ← Marie-Jean Hérault de Séchelles (en) - Jacques-Nicolas Billaud-Varenne (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Arras, 1758ko maiatzaren 6a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Paris, 1794ko uztailaren 28a (36 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Errancis Cemetery (en) Parisko katakonbak | ||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | François de Robespierre | ||||||
Haurrideak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) (1769 - 1781) law degree (en) : zuzenbide | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa italiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua, kazetaria eta iraultzailea | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Jean-Jacques Rousseau | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | deismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Jakobino | ||||||
Gaztaroa
aldatuMaximilien Robespierre François de Robespierre abokatuaren eta Arraseko garagardogile baten alabaren, Jacqueline-Marguerite Carrauten, bost seme-alabetako bat zen. Senide gazteenaz erditzean, ama hil zen eta handik gutxira, jaioberria. Jacqueline-Marguerite Carraut hil zenean, François alargunak familia abandonatu zuen eta aitonak eta izebek hezi zituzten Maximilien eta haren anai-arrebak.
Politikan emandako lehen urratsak
aldatu1789an Estatu Nagusietan Hirugarren Estatua ordezkatzeko hautatua izan zen. Rousseauren teorien aldekoa zen eta, Batzar Konstituziogilean parte hartu zuenean, gizonezkoen sufragio unibertsalaren eta errepublikaren aldeko agertu zen.
Hasieratik erakutsi zuen politikarako dohain aparta eta bere Adresse à la nation artésienne delakoak ospe izugarria lortu zuen. Asko ziren urruti iritsiko zela pentsatu zutenak. Mirabeauren hitzetan: Gazte honek esaten duen guztia sinesten du; urrutira iritsiko da. Beste askorentzat, berriz, haren diskurtsoak oso muturrekoak ziren.
Hizlari aparta, Batzar Konstituziogilean 150 bat mintzaldi egin zituen 1791 arte eta, pixkanaka, ezkerralderantz eraldatzen ari zen taldetxo baten lider egiten joan zen. 1790. urtean jakobinoen klubeko buru bihurtu zen. Klub honen egoitza Saint Jacques komentu ohia zen eta horrek eman zion izena taldeari.
Erregearen ihesak monarkia konstituzionalaren aukera galarazi zuen. Rosbespierre kontu handiz aritu zen, baina 1791ko uztailaren 17an, milaka manifestarik erregearen abdikazioa eskatu zuten Pariseko kaleetan zehar eta La Fayette iraultzailearen esanetara zeuden erregearen batailoiek gogor zapaldu zituzten. Buruzagi erradikal nagusienek, beldurrak jota, Frantziatik alde egin zuten —Danton Ingalaterrara joan zen—; beste batzuk, ordea, klandestinitatera pasatu ziren, Marat kasu. Robespierre, berriz, etxez aldatu bazen ere, Parisen geratu zen eta horregatik indartu zuen bere jarraitzaileen mirespena. Irailaren 30ean, Batzar Konstituziogilea desegin zutenean, Parisko herria Robespierren jarraitzaile sutsua zen.
Izua
aldatuFrantzia eta Austriaren arteko gerra (1792) salatu zuen, zuhurtziagabekeriazkoa zelako eta, batez ere Luis XVI.aren interesean egiten zelako.
Konbentzio Nazionaleko kide izan zen eta sufragio unibertsalez aukeratu zuten. Sans-culottesek —hots, Parisko iraultzaileek— lagundu zioten eta, horri esker, Robespierre agintera iritsi zen, hasieran Komuna Iraultzaileko kide gisan (udala, esan dezakegu); gero, hiriaren ordezkari izan zen Konbentzio Nazionalean eta Danton eta Maratekin batera aritu zen. Garai horretan egin zen Robespierre errepublikazale. Girondinoen aurka aritu zen gogor; haiek burgesia merkatariaren ordezkariak ziren eta esklabotza ez zuten abolitu nahi. Robespierrerekin talka egin zuten puntu horretan eta beste askotan ere bai, baina eztabaida bortitzenak Luis XVI.ari heriotza zigorra ezartzearen egokitasunaren ingurukoak izan ziren. Robespierrek hitzaldi gogorrak eman zituen haien iritziaren aurka, baina girondinoek epaiketa egitearen aurka segitu zuten eta, era berean, erregeari exekutatzearen aurka. Horregatik, legez kanpo jarri zuten alderdi osoa eta Robespierrek erantzukizun handia izan zuen girondinoen aurka hartutako neurri horretan.
1793an Errepublika larri zebilen: atzerriko gerrak, barneko ezinegonak... Mesfidantza nabaria zegoen gobernuengan eta, jakobinoen iritziz, Batzar Nazionala izan behar zuen aginte politikoaren gune nagusia eta ministroek hark egindako politika jarri behar zuten martxan. Lehengo urteko Beroliseko 9an (1793ko frantsesez, Thermidorreko 27an, uztailaren 27an ) diktadura jakobinoa ezartzen hasi ziren. Robespierrerentzat Errepublika zen salbazioa, printzipio demokratikoak eta Askatasuna-Berdintasuna-Senidetasuna jarri behar zen praktikan eta bertuteak nagusitu behar zuen. Bertutearen garapena Robespierreren pentsamendu errepublikazalearen ardatza zen, baina Errepublikak arerio ugari zituen: legitimistak, Ingalaterra edo Alemaniara erbesteratutakoak, gerra garaian ugaritzen ziren espekulatzaileak... Robespierreren ustez, Errepublikak bere burua defenditu egin behar zuen, berehalako erantzuna emanez eta arerioari ekimenerako aukera kenduz. Horrela sartu ziren Izu Garaian eta Errepublikaren arerioak neutralizatzeko neurriak hartu zituzten. Jakobinoen hitzetan, bertutea defendatzen ari ziren, baina absolutismoa eta monarkia eraitsi zuten bitartean, horren aitzakian, milaka pertsona hil zituzten gillotinaz. Robespierre heriotza-zigorra abolitzearen aldekoa izan; hala ere, Errepublika defendatze horretan, justifikatu egin zuen neurri hori, kondenatuek askatasun publikoak kaltetu nahi baitzituzten.
Azkenean, etengabeko liskarrek tentsio izugarria ezarri zion Errepublikari. Danton, hasieran Robespierren lagun izan bazen ere, ez zen Komitearen alde agertu eta atxilotu egin zuten salaketa baten ondoren.
Robespierrek Giza eta Hiritarren Eskubideen Deklarazioan hartu zuen parte eta 1791n eginiko I. Konstituzioan ere bai. Presio ikaragarria zeukan gainean eta bilera formaletan nabaritzen hasi zitzaion. Konbentzioko kideek eta lehen Izuaren aldeko izan zirenak —Fouche, Barras, Maraiseko diputatuak— larritu egin ziren. Etengabe bertutearen bila zebilen Maximilian Robespierre arriskutsua zen edonorentzat eta besteekin hainbestetan erabilitako errezeta bera aplikatu zioten azkenean: atxilotu eta gillotinara bidali zuten, epaiketarik egin gabe.
II. urteko Beroliseko 9a zen (1794ko uztailaren 27a) eta kolpistak Pariseko udaletxean sartu ziren. Robespierrek tiroa jaso zuen buruan eta ezin izan zuen hitzik egin. Hurrengo egunean gillotinatu zuten, beste 21 lagunekin batera. Hogeita bi buruak zurezko kutxa batean sartu zituzten eta gorpuak, berriz, Erranciseko hilobira gurdiz eraman zituzten. Zulo batean sartu zuten dena eta gainera kare bizia bota zuten, buruzagi zapaltzailearen (Robespierreren) arrastorik ez geratzeko. Erori zenean, Izua bukatu zen eta Errepublikaren demokratizazio saioa ere bai. Izuan parte hartu zuten askok, noble eta bankuetako ondasunak bereganatu zituztenek, alegia, erru guztia Robespierreri bota zioten, eta dokumentuak faltsutzera ere iritsi ziren.
Maximilen Robespierreren aurka bi atentatu, behintzat, egin ziren:
- Bat, 1794ko maiatzaren 23an eta Cécile Renaultek egin nahi izan zuen. Charlotte Cordayk egin zuenaren antzera, etxetik atera zen bi laban saskian zeuzkalarik eta Duplaytarren etxera joan zen. Eléonore Duplay andreak, ordea, susmo txarra hartu zion: ez zion sartzen utzi eta goardiari deitu zion. Komitearen aurrean, Cécile Renaultek dena ukatu zuen, baina heriotza-zigorra ezarri zioten eta ekainaren 17an bete zen.
- Beste bat, Henri Admiratek egin zuen 1794ko ekainaren 22an. Robespierreren atzetik ibili zen, baina patuak ez zion aurkitzen lagundu eta bitan egin zion tiro Jean-Marie Collot d'Herboisi. Atxilotu eta hil egin zuten.
Kanpo estekak
aldatuRobespierreri buruzko artikulua ARGIAn
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximilien Robespierre |