Lapurtarren Biltzarra
Lapurtarren Biltzarra Erdi Arotik Frantziako Iraultzara arte Lapurdi gobernatu zuen batzarra izan zen. Euskal Herriko beste herrialdeek bere Batzar Nagusiak edo Gorteak zituzten bezala, Lapurdik bere botere legegile eta zerga-ezartzailea zuen Biltzarra.
Etimologia
aldatuBiltzar hitzak Bil(-era) eta Zahar hitzen lotunea du erroa eta 'agureen bilera' esan nahi omen du[1].
Historian zehar idazkera ezberdinak izan ditu:
- Bilsarre (1595eko urtarrilaren 24ko bilkuraren agiria[2])
- Bilçar (1950, Étienne Dravasa[1]).
Ezaugarriak
aldatuBiltzarra Lapurdiko elizate guztiek aukeratutako baldam-apheza'ustari' edo alkate-abadeen bilera izan zen. Hauek etxe-frankoen jabeek aukeratzen zituzten (hau da, beste etxe batzuen menpe ez zirenek), arazo komunak konpontzeko. Biltzarrak bere bilerak igandeko meza eta gero egiten zituen egun oraindik kapitaleku izena duten lekuetan eta kapito-harri inguruan. Uztaritzeko Motteko gaztelua egoitza orokor bihurtu zen. Biltzarrak Hirugarren Estatuarentzat besterik ez ziren, hau da, nobleteria eta apaizeria ezin ziren sartu[3].
Osaera
aldatuUrteen joan-etorrian, Biltzarrean parte hartutako elizateen kopurua aldatzen joan zen. 1567ko urtarrilaren 24ko bilkuran 29 ordezkari izan ziren.
1567an eginiko bilkura batean [4], 31. Hona hemen:
XVII. mendeko hasieran, Ziburu eta Hendaiako elizateak Biltzarrera lotu ziren[4]. 1789an, ordezkariak zituzten elizateak aipatutakoak gehi Hendaia eta Urkoi gabe izan ziren.
Gixune, Ahurti eta Bardoze, Agramondeko dukerrian zeudenak, 1763 arte ezin zuten Biltzarrera joan. Historialari batzuen arabera, Frantziako Iraultzara arte, Gixuneko ordezkariek eskatu zioten Biltzarrei kontuak euskaraz eman zitezela.
Funtzionamendua
aldatuBiltzarrak bi alditan hartzen zituen erabakiak. Lehendabizikoan, sindikoak (Biltzarreko idazkari eta diruzaina, bi urteko agintea zituena) alkate-abadeei eztabaidatzeko gaiei buruzko txostena ematen zuen. Gero, bakoitzak bere elizatean kontsultatu eta eztabaidatu ondoren, zortzi egun geroago berriro biltzen ziren bere herrikideen erantzunak emateko[5]. Ordezkariak ezin zuen erantzuna aldatu, aldiz, bere herrikideen bozeramalea izateko agindua zuen. Elizate bakoitzak ahots bakarra zuen, biztanle edo etxeen zenbakia zeinahi ere zen. Behin elizate guztiek bozkatu azkenengo emaitza "demokratikoa" izan zen.
Artxiboak eta historia
aldatuUztaritzeko Biltzarraren bilera antzinena 1567ko urtarrilaren 24an egindakoa izan zen[6], presidentea Lapurdiko baileren teniente-jenerala zen Micheau Sosiondokoa zuena. Ezagutzen dugun bigarrena 1593. urtekoa da[7].
Biltzarraren azken bilera 1789ko azaroaren 18an egin zen. Biltzarraren agiriak Estatu Nagusiek sortutako Asanblada Nazionalari eskatu zion egungo funtzionamendua mantentzea (...) edo behintzat hiru euskal herrialdeentzako departamendua sortzea.
Biltzarraren eskubideak
aldatuBiltzarraren eskubide nagusia, herrialdeko beste batzarrak ziren Bizkaiko Batzar Nagusiak edo Nafarroako Gorteen moduan, finantza-autonomia izan zen. Bere funtzionamendurako zergak bildu ez ezik, erregearen altxorraren kontribuzioa negoziatu ere egiten zituen. Egun, Hego Euskal Herrian kupoarekin egiten zuten bezala, behin kontribuzioa onartuta biltzarrak bilketaz eta banaketaz arduratzen zen.
Biltzarraren sindiko orokorraren eginkizuna erabakiak betetzea zen, lapurtarren autonomia erregearen funtzionarioen gehiegikerietatik at mantenduz. Bera erregearen zergen atzerapenaren arduraduna zenez batzuk preso hartu zituzten, herrialdearen finantza-independentzia galzorian ez jartzeko.
Erregeak Nafarroa Beherean eta Lapurdin funtzionarioak izendatzeko herrialdeko erakundeei galdetu behar izan zien: Lapurdin Biltzarra izanda. Horrexegatik 1567an Biltzarrak erregeari hiru hautagaiak Uztaritzeko Gortean bailliageren teniente jenerala izateko proposatu zizkionean, euskararen ezaguera baldintza ukatuezin bihurtu zen, "bere menpean izango zuen herriak beste hizkuntzarik ulertuko ez zuelako".
1660ean, 1659ko azaroaren 7an Pirinioetako Ituna sinatu eta berehala,Luis XIV.a Frantziakoak Espainiako infanta ezkondu zuenean[8], Biltzarrak herrialdearen izenean 20.000 libraren borondatezko ekarpena egin zuen Donibane Lohizuneri gertakizunaren antolakuntzan laguntzeko.
Hain zen inportantea sindikoaren eginkizuna eta hain mingarria erregearentzat, ezen honek bere sindiko berezko izendatu baitzuen. Erregearena Urtubi zuen izena, biltzarrarena, aldiz, Xurio. Honek eskatima sortu zuen xabel xuri (Xurioren aldekoak) eta Xael gorri (Urtubiren aldekoak) artean. Xurio garaile atera bazen, hil egin zuten. Erregeak, orduan, bailli izendatu eta honek Biltzarraren gai-zerrenda finkatu zuen.
Biltzarraren ordezkari ezagunak
aldatuGarat anaiak (Dominique-Joseph eta Dominique) Biltzarrak aukeratuak izan ziren 1789ko Estatu Nagusietan bere ordezkariak izateko. Hauke Hirugarren Estatuaren ordezkariak izanda, Makeako bizkondea nobleteriarena eta Doneztebeko jauna, Ziburuko apaiza, apaizteriarena izan ziren.
Dominique-Joseph Garatek, Konbentzioan Danton ordezkatuz Justizia Ministroa izan zena, Luis XVI.aren heriotz-zigorra irakurri zuen.
Lapurdiko sindikoen zerrenda
aldatuHasiera | Bukaera | Izena | Elizatea | Lanbidea |
---|---|---|---|---|
1513 | Dabarosne | |||
1545 | Martin Mondutegi | |||
1551 | Antoine Iturbide | |||
1557 | Petry Duhalde | Kanbo | ||
1558 | 1559 | Miguel/Michau Etxalartekoa | Urruña | |
1584 | Petry Duhalde | Kanbo | ||
1590 | 1593 | Saubat Darmore | Senpere | Notarioa |
1597 | Jean Latsage | |||
1599 | 1603 | Charles Etxegoien | Uztaritze | Abokatua |
1624 | 1626 | Guyon Bidarrai | Uztaritze | Erret-notarioa |
1632 | 1634 | Martin Mondutegi | Uztaritze | Erret-notarioa |
1636 | Pierre Urruti | Uztaritze | Abokatua | |
1641 | Pierre Bidartekoa | Uztaritze | ||
1653 | Martin Txurio | Azkaine | Notarioa | |
1657 | Pierre Urruti | Uztaritze | Abokatua | |
1659 | Bernard Latsage | Uztaritze | ||
1667 | Pierre Haritzmendi-Lamothe | Milafranga | ||
1670 | Pierre Duvergier | Uztaritze | Olaberrietako jauna | |
1671 | 1672 | Pierre Lamasse | ||
1673 | Martin Molères | Uztaritze | Notarioa | |
1674 | Pierre Duvergier | Uztaritze, Holaberriette | ||
1675 | Martin Molères | Uztaritze | Notarioa | |
1678 | Martin Mondutegi | Uztaritze | Erret-notarioa | |
1679 | Jean Urruti | Uztaritze | ||
1680 | Dominique Habans | Uztaritze | Abokatua | |
1683 | 1684 | Bernard Iriarte | Uztaritze | Aronako jauna |
1685 | 1686 | Jean Artaguielle | Lekorne | Ironako jauna |
1687 | 1688 | Jean Uhulke | Urruña | Notarioa |
1689 | Louis Ducasalar | Hazparne | Notarioa | |
1690 | 1691 | Martin Molerers | ||
1692 | 1694 | Bernard Latiage | ||
1694 | 1696 | Jean Artaguielle | Lekorne | Ironako jauna |
1696 | 1698 | Jean Iriarte | ||
1698 | 1708 | Duhalde Ibarren | ||
1708 | 1714 | Jean Planthion[9] | Biarritz | Notarioa |
1714 | 1721 | Martin Duhalde-Daguerre[10] | Milafranga | Notarioa |
1721 | 1725 | Martin Dolhabide[11] | Ainhoa | |
1725 | 1730 | Salvet Iriarte[12] | Hazparne | Notarioa |
1730 | 1734 | Pierre Segure[13] | Larresoro | Notarioa |
1734 | 1740 | Laurent Elizalde[14] | Milafranga | |
1740 | 1743 | Doyhenard[[15] | ||
1743 | 1751 | Bertrand Planthion | Arrangoitze | |
1751 | 1758 | Pierre Darancette[16] | Kanbo | Notarioa |
1758 | 1770 | P. L. Elizalde-Lahet[17] | Ezpeleta | Notarioa |
1770 | 1777 | Pierre Amestoi[18] | Bardoze | Notarioa |
1777 | 1781 | Louis Dominique Aranbilage[19] | Hazparne | Notarioa |
1781 | 1789 | Pierre Aranburu[20] | Sara | Notarioa |
1789 | 1789 | Pierre Eustache Iriarte[21] | Donibane Lohizune | Notarioa |
Egungo Lapurtarren Biltzarra
aldatu- Demoek Paueko artxiboan zegoen Biltzarraren Akta-Liburua lapurtu eta Baionako artxiboa irekitzean itzuli zuten[22].
- Egun, Uztaritzen izen honen duen euskararen aldeko jaialdia egiten dute, antzinako Biltzarra oroitzeko[23]. 1979an lehendabizikoz ospatu zen, Bai Euskarari kanpainari bukaera emateko[24]
Bibliografia
aldatu- Philippe Veyrin (1975) "Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions" Arthaud ISBN 2-7003-0038-6 [25]
- Léon Boussard (1975) "Jeiki, Jeiki, etxenkoak ou le défi des Basques" Albatros
- Étienne Dravasa[26] (1950) "Les privilèges des Basques du Labourd sous l'Ancien Régime" San Sebastiàn
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Étienne Dravasa, "Les privilèges des Basques du Labourd sous l'Ancien Régime", Donostia, 1950, 124. orr.
- ↑ Jatorrizko hitzak frantsesez: aujourd'hui vingt quatrième jour du mois de Janvier mil cinq cens quatre vingt quinze ... estans illec assemblés en plain Bilsarre à la manière accoustumée, les abbés et députés du dit païs de Labourd, tractans et communiquans des affaires communes des paroisses du dict bailliage - Archives communales de Bayonne, E.E. 17 F° 46
- ↑ Auñamendi: Historia de Lapurdi. Estratificación social en el antiguo régimen
- ↑ a b Manex Goihenetxe, "Histoire générale du Pays basque" 2. Liburukia, Elkarlanean, 1999, ISBN 2-913156-24-X, 161. orr.
- ↑ Kazeta.info: Maite Lafourcade: «Demokrazia zuzena zegoen Lapurdin 1789ko iraultza heldu arte»[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques, C 1620 (1711-1737 urteak), C 1621 (1758-1792 urteak).
- ↑ Agiri E. Goienetxek argitaratua, "Gure Herria", 1955, 4. alea, 195-200. orr.
- ↑ Infanta Maria Teresa Austriakoa izan zen, Espainiako erregea zen Filipe IV.a eta Ixabel Frantziakoaren alaba
- ↑ Planthion izeneko batek, agian sindikoak berak baina Arbonako erret-notarioa zena, "Inventaire et description des Privilèges et Franchises du Labourd" (Baiona, 1713) argitaratu zuen
- ↑ 1714ko uztailaren 14an hautatua
- ↑ 1721eko abuztuaren 21ean hautatua
- ↑ 1725eko urriaren 10ean hautatua
- ↑ 1730eko urtarrilaren 11n hautatua
- ↑ 1734ko abenduaren 10ean hautatua
- ↑ Pierre Iturbideren zerrendan Étienne Dravasak gehitua
- ↑ 1751ko maiatzaren 10ean hautatua
- ↑ 1758ko azaroaren 17an hautatua
- ↑ 1770eko abenduaren 24an hautatua
- ↑ 1777ko otsailaren 5ean hautatua
- ↑ 1781eko otsailaren 13an hautatua
- ↑ 1789ko irailaren 28an hautatua
- ↑ Diario Vasco: Los archivos del País Vasco francés volverán a Bayona en dos años
- ↑ Berria: Lapurtarren Biltzarra ospatuko dute gaur egun osoan Uztaritzen[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Kazeta.info: Lapurtarren Biltzarreko 29. edizioak bestaz bustiko du Uztaritze
- ↑ Berrargitaratua, lehendabiziko argitalpena 1947 urtekoa izanda
- ↑ Zuzenbidean doktorea