Ireki menu nagusia

Laikotasuna edo sekulartasuna erlijioen mende ez dagoenaren nolakotasuna da. XIV. mendean aita santuen eta teokraziaren hegemoniari amaiera eman zioten borroketan du jatorria laikotasunak. Berpizkundea eta Erreforma bitartean hasieran, eta galikanismoaren eraginez gero, zabaldu zen laikotasuna, aita santuen gaitzespena izan zuen arren. Frantzian indar handia izan zuen: Frantziako Iraultzan apaizen konstituzio zibila ezarri zen, estatua laikotu egin zen, eta baita egutegia ere; III. errepublika bitartean iritsi zuen laikotasunak goren maila.

ErreferentziakAldatu