Sulawesi edo Celebes[1] (portugesez: Celebes) hego-ekialdeko Asiako uhartea da, administratiboki Indonesiakoa. Sondako lau uharte handietako bat da, Java, Sumatra eta Borneorekin batera, eta munduko 11.a. Floresko, Moluketako, Bandako eta Sulawesiko itsasoen artean dago, Borneoko ekialdean. 174.600 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 17.359.398 biztanle zituen.

Sulawesi
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBuntu Rantemario (en) Itzuli
Garaiera985 m
Motauharte
Azalera174.600 km²
Geografia
Map
Koordenatuak2°S 121°E / 2°S 121°E / -2; 121
UTC orduaUTC+08:00
Honen parte daSondako Uharte Handiak
Estatu burujabe Indonesia
Ur-gorputzaOzeano Barea
Banda itsasoa
Celebesko itsasoa
Moluka uharteetako itsasoa
Makassar itsasartea
Leku geografikoaSondako Uharte Handiak

Geografia

aldatu

Sulawesik Flores eta Timor ditu hegoaldean, Borneo mendebaldean, Filipinak iparraldean eta Molukak ekialdean. Lau penintsula handi ditu: Minahassa iparraldean, Ekialdekoa, Hegoaldekoa eta Hego-ekialdekoa. Uhartearen erdialdea oso malkartsua denez, penintsulen arteko komunikazioak errezagoak dira itsasoz lehorrez baino. Hiru badia handi daude: Tominiko golkoa iparraldean, Toloko golkoa hegoaldean eta Boniko golkoa ekialdean. Mendebaldean Makassar itsasartea dago. Mendirik garaiena Rantemario da (3.478 m).

Hiriak

aldatu

Makassar hiri handiena da; 2010eko erroldaren arabera, 1.338.663 biztanle zituen[2]. Aipagarriak dira Manado, Palu, Kendari, Bitung, Gorontalo, Palopo eta Bau-Bau.

Historia

aldatu

Portugaldarrek 1512an aurkitu zuten, eta herbeheretarrek 1607-1911 urteetan hartu. Japoniaren esku egon zen lau urtez (1942-1945). 1950. urtean, Indonesiako Errepublika Sulawesiz jabetu zen[3].

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Tongkoko sumendia Ipar Sulawesin

Sulawesi sei probintziatan banaturik dago: Hego Sulawesi, Mendebaldeko Sulawesi, Erdialdeko Sulawesi, Hego-ekialdeko Sulawesi, Gorontalo eta Ipar Sulawesi. Kontuan hartu behar da, probintzia horietan sarturik daudela inguruko uharte eta uhartedi txiki batzuk, hala nola, Selayar, Sangihe, Talaud, Togian, Banggai, Buton, Muna, Kabaena, Wowoni eta Tukangbesi.

Probintzia Eremua (km²) Biztanleria
(2010)
Biztanleria
(2014)
Dentsitatea
(bizt/km², 2014)
Hego Sulawesi 46.717,48 8.034.776 8.395.747 179,7
Mendebaldeko Sulawesi 16.787,18 1.158.651 1.284.620 76,5
Erdialdeko Sulawesi 61.841,29 2.635.009 2.839.290 45,9
Hego-ekialdeko Sulawesi 38.067,70 2.232.586 2.417.962 63,5
Gorontalo 11.257,07 1.040.164 1.134.498 92,9
Ipar Sulawesi 13.851,64 4.973.129 5.126.643 172,0
Sulawesi 188.522,36 17.371.782 18.455.058 97,4

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman mak izeneko erreferentziarako
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

aldatu