Ireki menu nagusia

Jean-Baptiste Cavaignac (Gourdon, 1762ko otsailaren 23a - Brusela 1829ko martxoaren 24a) frantziar politikaria izan zen.[1]

Jean-Baptiste Cavaignac
1-40 JBC tableau.jpg
Bostehunen Kontseiluaren kidea

Bizitza
Jaiotza Gourdon1762ko otsailaren 23a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Brusela1829ko martxoaren 24a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Marie-Julie de Corancez
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak abokatua, politikaria eta gudaria
Lantokia(k) Paris
Kidetza Bostehunen Kontseilua

Tolosako parlamentuan abokatua, Konbentzioan diputatu hautatu zuten eta Luis XVI.a Frantziakoaren heriotzaren alde bozkatu zuen.

1793an, Konbentzio Gerra piztearekin batera, Errepublikaren Hegoaldeko Armada sortu berria heldu zen Euskal Herrira; Konbentzioaren ideologia eta armadaren ordezkari lanetan heldu ziren Pinet eta Cavaignac Baionara. Armadara nahitaez deitu zituzten Lapurdi hegoaldeko gazteak; horiek, baina, ihes egin zuten mugaz bestaldera. Konbentzioak setio egoera, Izua ezarri zuen, milaka (3.000, edo 10.000, beste iturri batzuek) lapurtar Landetara deportatuz,[2] eta bizitza publikoan euskara debekatu, le fanatisme parle basque adieraziz.

Baionan bortxaketa bat egin ondoren, barkamena eskatu eta Rhin eta Moselako Armadara bidali zuten.

ErreferentziakAldatu

  1.   Jacques Pinet & Sandrine Doucet (2015) A l'Assemblée Elytis .
  2.   Watson, Cameron (2003) Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present University of Nevada, Center for Basque Studies 55-57 or. ISBN 1-877802-16-6 .


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.