Lurmuturreko kolonia
Lurmuturreko kolonia (nederlanderaz: Kaapkolonie; ingelesez: Cape Colony) Hegoafrikako lurralde bat izan zen, hasieran Herbehereen mende egon zena (1652-1795), eta ondoren Britainia Handiaren mende (1795-1910). Kolonia honen ereserkia ''God Save the Queen'' ereserki ospetsua izan zen.
Lurmuturreko kolonia Kaapkolonie / Cape Colony | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1795 – 1910 | |||||||
Monarkia konstituzionala | |||||||
| |||||||
![]() Lurmuturreko koloniaren kokapena (gorriz) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Lurmutur Hiria | ||||||
Biztanleria | 2 564 965 (1910ean gutx.) | ||||||
Azalera | 569,020 km² (1910ean) km² | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Libera esterlina | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Ingelesa eta nederlandera | ||||||
Erlijioa | Herbeherear eliza erreformatua, Eliza anglikarra | ||||||
Historia | |||||||
|
Ozeano Atlantikotik hasi eta ekialdera zabaltzen zen. Bertan bizi ziren xhosekin hainbat gudu egin ondoren, lurraldearen mendebaldeko muga Fish ibaian ezarri zen. Bestalde, iparraldeko muga ezartzeko Orange ibaia erabili zen denbora askoan. Muga honek, Orange ibaiaren iparraldean zeuden Botswana hegoaldeko lurrak koloniarekin batu ziren unera arte iraun zuen.

Lurmuturreko kolonia, Jan van Riebeeck komandante herbeherearrak 1652an Lurmutur Hiria sortu zuen unetik existitzen hasi zen. Gizon honek Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiarentzat (Vereenigde Oostindische Compagnie) lan egiten zuen.
«Frantziar Gerra Handia» bezala ezagutzen den garaiaren hasieran (garai honek Napoleondar Gerrak barne hartzen ditu), Napoleonek Herbeheretar zazpi probintziak menderatu zituen, Britainia Handiaren hainbat lurrekin batera. 1798an, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak bere mende zeuden lurrak Bataviako Errepublikari eman zizkion, urte horretan bertan, konpainia likidatu egin zen diru faltarengatik. Britainia Handiak, 1803an, Bataviako Errepublikari Lurmuturreko kolonia itzuli zion.
Frantziaren aurkako guduek jarraitzen zutenez, britainiarrek, ekialde urrunera joateko bideak beraien kontrolpean edukitzeko eta Napoleon lurralde honetatik kanpo mantentzeko asmoz, 1806an Blaauwbergo gudua irabazi ondoren, Lurmuturreko kolonia bereganatu zuten.
1806ko urtarrilaren 8an, kolonia, britainiarren mendeko lur gisa aitortu zen eta beraien mende jarraitu zuen 1910ean Hegoafrikar Batasuna estatu unitario bezala sortu zen arte. Une horretatik aurrera Lurmuturreko probintzia izena hartu zuen.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Wikimedia Commonsen badira hainbat multimedia fitxategi Lurmuturreko koloniari buruz.