Komantxe
Komantxeak[1] Ipar Amerikako tribua da, Komantxeria izeneko lurraldean (Mexiko Berria, Colorado eta Kansasko hego-ekialdea, Oklahoma eta Texasko ekialdea) bizi dena.
Komantxeak | |
---|---|
Komantxeak. | |
Biztanleak guztira | |
10.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
AEB (Mexiko Berria, Kolorado, Kansas, Oklahoma, Texas) | |
Hizkuntza | |
Soshon | |
Erlijioa | |
- | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Biztanle kopuru gorena 20.000 kidekoa izan zela uste da. Gaur egun Komantxe Nazioak 10.000 bat kide ditu; erdia Oklahoman bizi da eta gainontzekoak Texasen, Kalifornian eta Mexiko Berrian.
Komantxe izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude. Onartuena "Kohmathts" (etsai) ute hizkuntzako hitzaren eratorria dela uste da. Komantxeek beren buruari Numunuu (Herria) deitzen diote.
Historia
aldatuKomantxeak Wyoming aldeko shoshon familiakoak ziren eta XVIII. mendetik aurrera zabaldu ziren Ipar Ameriketako Ordoki Handietara; bizimodu erdi-nomada egiten zuten han, ehiztari gisa; batez ere bufaloak harrapatzen zituzten. Migrazio horretan beste herri batzuk bultzatu zituzten hegoalderantz, apatxeak nagusiki.
XVIII. mendean jarri ziren harremanetan konkistatzaile espainiarrekin; zaldia erabiltzen hasi zen lehenengoetako herri Amerikar natiboa izan zen.
10.000 komatxe inguru ziren XIX. mendearen hasieran, eta luzaroan erabili zen haien hizkuntza shoshon indiarren arteko lingua franca gisa.
XIX. mende erdialdean, penateka izeneko hegoaldeko komantxeak Indiarren Lurraldean (Indian Territory, egungo Oklahoma) bizi ziren. Iparraldean, ordea, borrokari ekin zioten komantxeek, kolono zuriak lapurtzen ari zitzaizkien lurrei eustearren. 1864an, Christofer "Kit" Carsonek gidaturiko gudaroste zuriak menderatu zituen komantxeak eta hitzarmen bat izenpetu behar izan zuten Estatu Batuetako gobernuarekin (1865). Oklahoma mendebaleko erreserba batean geratzera behartu zituzten komantxeak hitzarmen hori zela eta. 1867an, ordea, kiowa eta apatxeekin batera, berriro altxatu ziren komantxeak zurien aurka; benetako sarraskiak egin zituzten zuriek komantxeen artean ondoko urteetan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.