Arango harana
- Artikulu hau Lleidako haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran».
Aran harana (araneraz ofizialki Val d'Aran, katalanez Vall d'Aran) Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan eta Lleida probintzian dagoena. Okzitaniako lurraldea da.
Arango harana Val d'Aran Vall d'Aran |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kataluniako eskualdea | ||||||
|
||||||
Hiriburua eta hiri handiena | Vielha e Mijaran | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Aranera, katalana, gaztelania | |||||
Herrialdea Erkidegoa Probintzia |
![]() ![]() ![]() |
|||||
Gobernua | ||||||
- | Gobernua | Conselh Generau d'Aran | ||||
- | Sindikoa | Carlos Barrera | ||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 633,60 km2 |
||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2014) | 10.194 | ||||
- | Dentsitatea | 16,09 bizt./km2 |
620.47 km²-ko eskualde honetan 10.090 lagun bizi dira (2013) eta 9 udalerri daude. Biztanle dentsitatea 196.14 biz/km²-koa da. Hiriburua Vielha da (5.508 biztanle).
GeografiaAldatu
Inguru naturalaAldatu
Ekialdeko Pirinioetan kokaturik, Comaloforno (3.033 m), Besiberri Nord (3.014 m), Punta Alta (3.014 m), Feixan (2.955 m), Colomers (2.9333 m), Forcanada (2.883 m), Mauberme (2.880 m) eta Montardo (2.833 m) mendirik altuenen artean ditugu.
Bestalde, Garona eta Noguera Pallaresa ibaiak eskualde honetan sortzen dira.
Hauek dira inguru honetan desagertzear dauden animalia espezieak: hartz arrea (Ursus arctos), eper zuria (Lagopus mutus), ahuntz kataluniarra, sargantana aranesa (Lacerta aranica) eta ugatza (Gypaëtus barbatus).
MugakideakAldatu
Iparraldetik Frantziarekin du muga, hego-mendebaldetik Huescarekin (Aragoi), hegoaldetik Goi Ribagorza eskualde katalanarekin eta ekialdetik Pallars Sobiràrekin.
UdalerriakAldatu
PolitikaAldatu
Kataluniako Generalitateak eskualde honetako Conselh Generau d'Aran izeneko gobernuari hainbat eskumen berezi laga dizkio.
HizkuntzakAldatu
Hizkuntza ofizialak aranera, katalana eta gaztelania dira. Gaur eguneko hizkuntzaren ikuspegitik, Aran harana Okzitaniako zati da.
Teoria onartuen arabera, Val d´Aran izena euskaratik dator, Aran horrek zuzenean haran esan nahi baitu, hau da, tautotoponimoa da.
Bestalde, Val d´Aranen zenbait euskal toponimo mantendu dira.
Aranera okzitanierako dialektoa da. Okzitaniako lurralde bakarra da non okzitaniera ofiziala den, nahiz eta dialektoa izan ofiziala.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Arango Kontseilu Orokorra (Katalanez)(Okzitanieraz)
- Arango turismoa Val d'Aran
- Arango turismoa