Bangkok[1] (thailandieraz: กรุงเทพฯ, Krung Thep edo กรุงเทพมหานคร, Krung Thep Maha Nakhon, krūŋ tʰêːp máhǎː nákʰɔ̄ːn ahoskatua) Thailandiako hiriburua eta herrialdeko hiri handiena da. 1990eko datu ofizialaren arabera, Bangkoken 8.538.610 biztanle bizi ziren.

Bangkok
กรุงเทพมหานคร
กรุงเทพมหานคร
hiria
Administrazioa
Herrialdea Thailandia
GobernariaApirak Kosayothin
Sorrera
Ordu eremua
1782
UTC+7
AlkateaChadchart Sittipunt (en) Itzuli
Izen ofizialaกรุงเทพมหานคร อมรรัตนโกสินทร์ มหินทรายุธยา มหาดิลกภพ นพรัตนราชธานีบูรีรมย์ อุดมราชนิเวศน์มหาสถาน อมรพิมานอวตารสถิต สักกะทัตติยวิษณุกรรมประสิทธิ์
Jatorrizko izenaกรุงเทพมหานคร
Posta kodea10###
Geografia
Koordenatuak13°45′N 100°31′E / 13.75°N 100.52°E / 13.75; 100.52
Map
Azalera1.568,737 km²
Altuera1,5
MugakideakNonthaburi (en) Itzuli, Samut Prakan probintzia, Pathum Thani probintzia, Nakhon Pathom (en) Itzuli, Samut Sakhon (en) Itzuli eta Chachoengsao (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria5.676.648 (2018ko abenduaren 31)
−9.998 (2016)
Dentsitatea3.619 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1782ko apirilaren 21a
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+07:00
Hiri senidetuakJakarta, Hanoi, Vientian, Washington, San Petersburgo, Manila, Pekin, Budapest, Brisbane, Astana, Chaozhou, Fukuoka, Seul, Guangzhou, Lausana, Busan, Chongqing, Tianjin, Ankara, George Town, Aichi, Shanghai, Phnom Penh, Teheran, Shandong, Wuhan, Mosku, Fukuoka eta Istanbul
http://www.bma.go.th www.bma.go.th
Bangkokeko zerutrena ilunsentian

Bangkok Asiako hego-ekialdeko hazkunde-handiagoko eta ekonomikoki dinamikoen diren hirietako bat da. Bertakoek gustuko dute inguruko Singapur edo Hong Kong bezalako hirien mailara heltzen ari dela esatea, hala ere hazkuntza azkarraren ondorioz azpiegitura eta gizarte arloko arazoak dauzka. Mundu Meteorologia Erakundeak Bangkok munduko hiri beroena bezala izendatu du. Horrez gain, munduko leku turistiko arrakastatsuenetako bat da.

Hiriburuak bi aurpegi desberdin eskaintzen ditu, alde batetik hiri zaharra non XVIII. mendeko jauregi eta tenpluak aurkitzen diren eta bestetik hiri modernoa ibaitik hurbil non merkatuak, parkeak, etxe orratzak, merkatal-guneak eta abar dauden.

Izen osoa

aldatu

Bangkok izen arrunta besterik ez da. Hiriaren izen zeremoniala askoz luzeagoa da, dagoen leku-izenik luzeena. Thailandieraz honakoa da:

« Krung Thep Mahanakhon Amon Rattanakosin Mahinthara Yuthaya Mahadilok Phop Noppharat Ratchathani Burirom Udomratchaniwet Mahasathan Amon Phiman Awatan Sathit Sakkathattiya Witsanukam Prasit
กรุงเทพ มหานคร อมรรัตนโกสินทร์ มหินทรายุทธยา มหาดิลกภพ นพรัตนราชธานีบุรีรมย์ อุดมราชนิเวศน์มหาสถาน อมรพิมานอวตารสถิต สักกะทัตติยะวิษณุกรรมประสิทธิ์.
»

Euskarazko itzulpena honelakoa da:

« Aingeruen hiria, hilezkorren hiri nagusia, bederatzi gemaren hiri bikaina, erregearen egoitza, errege jauregien hiria, gizon egindako jainkoen hiria, Visvakarmanek Indrak hala eskatuta eraikia.[2] »

Kokalekua

aldatu

Bangkok Chao Phraya ibaiaren eskuin ertzean garatu da batez ere, Thailandiako Golkotik hurbil.

Bertara nola heldu:

  • Hegazkinez: Bangkokeko aireportu garrantzitsuena Don Muan International aireportua da. Bertatik egunero Europa, Ipar Amerika, Asia eta Australiarantz irteten dira hegaldiak. Aireportua bizigunez inguratua dagoenez Suvarnabhumi aireportu berria eraikitzen hasi ziren Samut Prakan probintzian, Bang Phili distrituan 2002. urtean. Aireportua 2006. urte hasieran zabaltzen denean nazioarteko trafikoa aireportu berrira bideratzea espero da, barneko hegaldiak Don Muang aireportuan geldituko direlarik. Ikus: Bangkokeko Aireportuaren webgunea
  • Trenez: Tren bidez bidaiatzeko, bidaiari gehienek Hua Lamphong geltokian metroak hegoaldean duen azkeneko geltokia) hasten dute bidaia. Trenek Bangkok Malaysiarekin lotzen dute hegoaldetik, Chiang Mai iparraldetik eta Khon Kaen ipar-ekialdetik.
  • Errepidez: Bangkokera errepide bitartez hiru bide garrantzitsutatik heltzen da Thailandia eta Malaisia arteko mugan dauden Songkhla, Yala eta Narathiwaten.
      Datu klimatikoak (Bangkok (1961-1990))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.0 32.7 33.7 34.9 34.0 33.1 32.7 32.5 32.3 32.0 31.6 31.3 32.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.9 27.4 28.7 29.7 29.2 28.7 28.3 28.1 27.8 27.6 26.9 25.6 27.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.0 23.3 24.9 26.1 25.6 25.4 25.0 24.9 24.6 24.3 23.1 20.8 24.1
Euria (mm) 9.1 29.9 28.6 64.7 220.4 149.3 154.5 196.7 344.2 241.6 48.1 9.7 1496.8
Euri egunak (≥ 1 mm) 1 3 3 6 16 16 18 20 21 17 6 1 128
Eguzki orduak 272.8 251.4 269.7 258.0 217.0 177.0 170.5 161.2 156.0 198.4 234.0 263.5 2629.5
Iturria (1): Thai Meteorological Department[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory [4]

Historia

aldatu
 
Wat Phra Kaew tenplua
 
Wat Arun tenplua Chao Phraya ibaiaren ondoan

Bangkok, Bang Makok izeneko (euskaraz: aranondo landa) merkataritza gune eta portu txiki bat izan zen hasiera batean bertara heltzen zirelarik Ayutthayara, 1767 arte Siamgo hiriburua zena, zihoazen produktuak. Urte horretatik aurrera Thonburi izendatu zen hiriburu (orain Bangkok-eko ibai ertzaren mendebaldean). 1782.urtean Rama I.a erregeak ibako ertzaren ekialdean bere jauegia eraiki zuen eta gune hura Krung Thep (Aingeruen hiria euskaraz) deitu zuen. Bangkok (บางกอก) izena Thonburiko alde txiki eta zahar bati dagokio zehazki baina oraindik ere hirigune osoa izendatzeko erabiltzen da, kanpotarrek bereziki.

Ekonomia

aldatu

Bangkok Thailandiako ekonomi-gune garrantzitsuena da, herrialdeko burtsa bertan dagoelarik. Chao Phraya ibaiak hiriak portu bat izatea ahalbidetzen du. Diru-sarrera garrantzitsuena turismoa da gaur egun.

Egurra, ehungintza eta prozesatutako janariak dira gehien esportatzen diren gaiak baina hala ere badaude arroz eta porlan industriak, baita zerrategi, petrolio errenfinategi, untziolak ere. Hiria bitxigintza-gune garrantzitsua da zilar eta brontze salerosketarekin. Teorikoki legez kanpo dagoen arren, prostituzioa nahiko zabalduta dago Bangkokeko zenbait tokitan, turismo-sexualaren helmuga garrantzitsua delarik.

Administrazioa

aldatu
 
Bangkokeko Udaletxea

Administratiboki, Bangkok Pattaya-rekin batera Thailandiako administrazio-gune berezietako bat da non biztanleek beraien gobernaria aukeratzen duten, Thailandiako gainontzeko 75 probintzietan (changwat) ez bezala. Gobernaria aukeratzeko 2004. urtean ospatutako hauteskundeetan Apirak Kosayothin izan zen aukeratua.

Bangkokeko administrazio metropolitanoaren eraginpeko mugak Bangkokeko probintziarenak haratago doaz inguruko Nonthaburi, Samut Prakan, Pathum Thani, Nakhon Pathom eta Samut Sakhon probintzietan sartuz. Gaur egun ezaguntzen den Bangkok probintzia 1972.urtean eratu zen lehenagoko Bangkokeko probintzia Thonburi probintziarekin batzearekin bat.

Hiriaren zigiluak Indra Jainkoa erakusten du Erawan-en gainean (elefante itxurako pertsonaia mitologikoa zeina batzuetan hiru bururekin margotzen den). Zigilu hau Naris printzeak egindako margolan batean dago oinarriturik. Ficus benjamina zuhaitza Bangkokeko sinbolotzat ere hartzen da.

Bangkok 50 distritutan (khet edo amphoe deiturikoak) banatuta dago. Beraetako bakoitza 154 kwaeng-etan banatuta dago.

Hiri barneko garraioa

aldatu

Bangkok-eko Chao Phraya ibai handia eta ubide (khlong) sare zabala direla-eta, hiria "Ekialdeko Venezia" bezala ezagutzen zen itsasontzia garraio-mota garrantzitsuena zen garaian. Orain aldiz, ubide asko lurperatuak eta errepideengatik ordezkatu izan dira. Hala ere, oraindik badira erabili daitezkeen kanal ugari eta biztanle asko bizi dira hauen ondoan merkataritza-gune asko erabiltzen direlarik. Garrantzitsuenetakoa Taling Chan distrituko ur-gaineko merkatua da.

Trafiko-ilarak ekiditzearren, autobide eta Bangkok-eko ingurabidea ere eraiki da.

1999an bi lineadun "Skytrain" gaineko trenbidea (ofizialki BTS deiturikoa) metro sistema ireki zen. Bangkok-eko metroaren lurrazpiko lehen linea 2004. urtean zabaldu zen. Asiako krisi ekonomikoa dela gaineko trenbidea eraikitzeko Hopewell proiektua bertan behera gelditu bazen ere, tren geltokia eta Don Huang aireportuaren artean proiektu horretarako jarritako zutabe erabilgabe asko ugari ikus daitezke. Bertakoek, zutabe-talde horri Stonehenge deitzen diote.

2004eko uztailean MRT lurrazpiko metro sistema garatzen hasi zen Bang Sue iparraldeko tren geltokia hiri erdialdetik hurbil dagoen Hua Lamphong tren geltokia batzeko. BTS sistemarekin elkarguneak ditu Mo Chit, Asok eta Sala Daeng geltokietan.

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Bangkok ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu