Eli Whitney Jr. (Westborough, Massachusetts, 1765eko abenduaren 8a – New Haven, Connecticut, 1825eko urtarrilaren 8a) estatubatuar asmatzailea izan zen; kotoi-makina asmatzeagatik da ezaguna, Antebellum Hegoaldeko ekonomia moldatu zuen Industria Iraultzaren funtsezko asmakizun nagusietako bat[1]

Eli Whitney

(1820(e)ko hamarkada)
Bizitza
JaiotzaWestborough1765eko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Haven1825eko urtarrilaren 8a (59 urte)
Hobiratze lekuaGrove Street Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
suizidioa: peritoneum cancer (en) Itzuli
Familia
AitaEli Whitney
AmaElizabeth Fay
Ezkontidea(k)Henrietta Frances Edwards (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaYale College (en) Itzuli
Leicester Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, asmatzailea, ingeniaria, zerga-biltzailea eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea

Find a Grave: 1099 Edit the value on Wikidata

Whitneyk berak bere asmakizunak esklaboaren beharra murriztuko zuela eta hegoaldeko esklabotzaren amaiera azkartzen lagunduko zuela uste bazuen ere, Whitneyren asmakizunak goilurretako kotoi laburraren laborantza errentagarri bihurtu zuen, eta horrek Estatu Batuetako esklabotzaren oinarri ekonomikoa sendotu, eta instituzioa luzatu zuen[2]. Bere asmakizunaren eragin sozial eta ekonomikoak inpaktua izan arren, Whitneyk diru asko galdu zuen borroka juridikoetan kotoi-makinaren patentearen urraketengatik. Hortik aurrera, Estatu Batuetako Armada sortu berrirako, moskete-fabrikazioan gobernuarekin kontratuak lortzera zuzendu zuen bere arreta. Armak egiten eta asmatzen jarraitu zuen, 1825ean hil zen arte.

Hasierako bizitza eta hezkuntza

aldatu
 
Eli Whitneyren armarria

Whitney Westborough-en (Massachusetts) jaio zen, 1765eko abenduaren 8an, Eli Whitney Sr., nekazari oparoa, eta bere emaztea Elizabeth Fay, Westboroughekoa ere.

Eli gaztea «Eli Whitney» izenarekin izan zen ospetsua bere bizitzan zehar eta hil ondoren, nahiz eta teknikoki, Eli Whitney Jr. izan. Bere semea, 1820an jaioa, Eli izena zuena ere, bere bizitzan zehar eta ondoren, «Eli Whitney, Jr.» izenarekin izan zen ezaguna.

Whitneyren ama, Elizabeth Fay, 1777an hil zen, berak 11 urte zituela[3]. 14 urterekin, iltzeak fabrikatzeko eragiketa, errentagarria egin zuen bere aitaren tailerrean, Iraultza Gerran[4].

Bere amaordea unibertsitatera joateko nahiaren aurka zegoenez, Whitney baserriko langile eta eskola irakasle gisa lan egin zuen dirua aurrezteko. Leicester Akademian (gaur egun Becker College) prestatu zen Yalerako, Durham-eko (Connecticut) Elizur Goodrich agurgarriaren gidaritzapean; 1789ko udazkenean sartu, eta Phi Beta Kappa-n graduatu zen 1792an[1][5]. Whitneyk zuzenbidea ikasi nahi zuen, baina, dirurik gabe zegoenez, Hego Carolinara tutore pribatu gisa joateko eskaintza onartu zuen.

 
Whitneyk Westborougheko (Massachusetts) hautetsiei eskola publiko bat zuzentzeko egindako eskaera, bere idazkeraren lagin batekin

Helmugara iritsi beharrean, Georgia bisitatzeko konbentzitu zuten[4]. XVIII. mendearen azken urteetan, beren fortuna bila zebiltzan Ingalaterra Berriko jendearentzat iman bat zen Georgia (Iraultza garaiko bere gobernadorea Lyman Hall izan zen, Connecticuteko migratzailea). Hasieran, Hego Karolinarantz abiatu zenean, bere ontzikideen artean, Rhode Islandeko Nathanael Greene General heroi iraultzailearen familia eta haren alarguna (Catherine Littlefield Greene) zeuden. Green andereak bere Georgiako landaketa, Mulberry Grove, bisitatzera gonbidatu zuen Whitney. Bere landaketen kudeatzaile, eta senar izango zena, Phineas Miller zen, Connecticut-eko beste migratzaile bat eta Yalen lizentziatua (1785eko klasekoa), zeina Whitneyren negozio bazkide bihurtuko zen.

Ibilbidea

aldatu

Whitney ospetsuena, XIX. mendearen erdialdean Estatu Batuetan eragin handia izan zuten bi berrikuntzengatik da: kotoi-makina (1793) eta pieza trukagarrien aldeko apustua. Hegoaldean, kotoi-makinak kotoia biltzeko modua irauli zuen, eta esklabotza indarberritu zuen. Alderantziz, Iparraldean, pieza trukagarrien sarrerak manufaktura-industria irauli zuen, Gerra Zibilean AEBren garaipenari asko lagunduz[6].

Kotoi-makina

aldatu
 
Harpers Weeklyren "Lehenengo kotoi-makina". 1869ko ilustrazioa, 70 bat urte lehenagoko gertakaria irudikatzen duena.
 
Kotoi-makinaren patentea. Zerra hortzdun makina-palak erakusten ditu, Whitneyren jatorrizko patentearen parte ez zirenak.
 
Kotoi-makina bat Eli Whitney Museoan ikusgai.

Kotoi-makina kotoiari haziak kentzen dizkion gailu mekanikoa da, ordurarte eskulan handia behar zuen prozesua. Mulberry Groven egon zen bitartean, Whitneyk etxerako gailu baliotsu batzuk egin zituen, eta horrek enpresaburu batzuk aurkeztera eraman zuen Greene andrea. Haiek goilurretako kotoia hazietatik bereizteko makina baten komenigarritasunaz eztabaidatzen ari ziren, ordurarte eskuz egiten zen lana eguneko libra ilauntz erritmoan. Aste gutxiren buruan, Whitneyk modelo bat ekoiztu zuen[7]. Kotoi-makina kakoekin itsatsitako egurrezko danborra zen, sare batetik kotoi-zuntzak tiratzen zituena. Kotoi-haziak ez ziren saretik sartzen, eta kanpora erortzen ziren. Whitneyk, noizean behin, istorio bat kontatzen zuen, non kotoia ereiteko metodo hobe bat hausnartzen ari zen: ideia otu omen zitzaion katu bat hesi batetik oilasko bat ateratzen saiatzen ari zela eta luma batzuek ateratzeko baino ez zela gai ikusi zuenean[8].

Kotoi-makina bakar batek 55 libra (25 kg) kotoi garbi zitzakeen egunero. Horrek Estatu Batuetako Hegoaldeko garapen ekonomikoan, kotoia hazteko eremu nagusian, asko lagundu zuen; historialari batzuen ustez, asmakizun horri esker, Afrikako esklabotza sistema, Estatu Batuetako hegoaldean, jasangarriagoa izan zen bere garapenaren une kritiko batean[9].

Whitneyk 1793ko urriaren 28an eskatu zuen bere kotoi-makinarako patentea, eta patentea (geroago X72 gisa izendatua) 1794ko martxoaren 14an jaso zuen[10], baina ez zen balioztatua izan 1807ra arte. Whitney eta bere sozio Miller-ek ez zuten makinak saltzeko asmorik. Aitzitik, laborearen eta zerrategien jabeek bezala, nekazariei, beren kotoia garbitzeagatik, kobratzea espero zuten: balioaren bi bostenak eta kotoi bidez ordaindua. Eskema horren aurkako erresuminak, gailuaren sinpletasun mekanikoak eta patenteen legearen egoera primitiboa, saihestezina egin zuen urraketa. Whitney eta Millerek ezin izan zuten eskaria asetzeko behar adina makina eraiki; beraz, nekazariek beste fabrikatzaile batzuen makinak prest aurkitu zituzten salgai. Azken finean, patenteak urratzeagatiko auziek kontsumitu zituzten irabaziak (1796an, patente bat, gero baliogabetua, Hogden Holmes-i eman zitzaion puntengatik ordezkatzen zituelako makina baten truke zerra zirkularrek)[7], eta haien kotoi-makina konpainiak negozioa utzi zuen 1797an[4]. Askotan ahaztutako puntu bat da Whitneyren lehen diseinuan eragozpenak zeudela. Froga esanguratsuak badaude diseinu akatsak bere babesleak, Mrs. Greenek, konpondu zituela, baina Whitneyk ez zion kreditu edo aitorpen publikorik eman[11].

Patentea balioztatu ondoren, Hego Carolinako legebiltzarrak 50.000 dolar esleitu zituen estatu horrentzako eskubideengatik, eta Ipar Carolinak bost urterako lizentzia-zerga kobratu zuen; hortik 30.000 dolar inguru gauzatuko ziren. Tennesseek 10.000 dolar ordaindu zituela esan izan da[7]. Kotoi-makinarekin Whitneyk espero zuen dirutza irabazi ez zuen arren, ospea eman zion. Historialari batzuek argudiatu izan dute Whitneyren kotoi-makina Amerikako Gerra Zibilaren arrazoi garrantzitsu bat izan zela. Whitneyren asmakizunaren ondoren, landaketen esklabotza-industria gaztetu egin zen, azkenean, Gerra Zibilean amaituz[12].

Kotoi-makinak Hegoaldeko nekazaritza eta ekonomia nazionala eraldatu zituen[13]. Hegoaldeko kotoiak, merkatuak aurkitu zituen Europan eta Ingalaterra Berriko ehungintza-fabriketan, prest zeuden. AEBko kotoi-esportazioek gora egin zuten kotoi-makina agertu ondoren, 500,000 pound (230,000 kg). 1793an 93 million pound (42,000,000 kg) 1810ean[14]. Kotoia, nekazaritzako produktu gehienek ez bezala, denbora luzez gorde, eta distantzia luzeetara bidal zitekeen oinarrizko produktua zen, eta AEBko esportazio nagusia izatera pasatu zen, 1820tik 1860ra AEBko esportazioen balioaren erdia baino gehiago ordezkatuz.

Whitneyk bere kotoi-makina esklaboen beharra murriztuko zuela eta hegoaldeko esklabotzaren amaiera azkartzen lagunduko zuela uste zuen[15]. Paradoxikoki, kotoi-makinak, lana aurrezteko balio zuen gailuak, Estatu Batuetan esklabotza mantentzen eta luzatzen lagundu zuen beste 70 urtez. 1790eko hamarkada baino lehen, esklaboen eskulana arroza, tabakoa eta indigoa landatzeko erabiltzen zen, batez ere, eta, haietako bat ere, ez zen, bereziki, errentagarria. Kotoia ere ez zen, haziak kentzeko zailtasunaren ondorioz. Baina, makina asmatzearekin batera, esklabo-lanarekin kotoia haztea oso errentagarria bihurtu zen —Amerikako Hegoaldeko aberastasun-iturri nagusia eta Georgiatik Texasera arteko muga-konponketaren oinarria. «Kotton erregea» indar ekonomiko nagusi bihurtu zen, eta esklabotza Hegoaldeko gizartearen funtsezko erakunde gisa mantendu zen.

Pieza trukagarriak

aldatu
 
Eli Whitneyren lehen kontratua su-arma fabrikatzaile gisa, 1798. Oliver Wolcott, Jr., Ogasun idazkariak sinatua.

Askotan oker, Eli Whitneyri egotzi zaio pieza trukagarrien ideia asmatzea, zeinak urtetan defendatu zuen mosketoi-egile gisa; hala ere, ideia Whitney baino lehenagokoa zen, eta, Whitneyren papera, sustapena eta dibulgazioa izan ziren, ez asmakizuna[15]. Ideia arrakastaz betetzeak ihes egin zion Whitneyri bere bizitzaren amaierara arte, lehen besteen armategietan gertatu zelarik.

Piezen trukagarritasuna lortzeko hasierako saiakerak bilatzeko, Gerra Punikoetatik atzera egin daiteke, bai Baglio Anselmi Museo Arkeologikoan dauden itsasontzien aztarna arkeologikoen bidez, bai gaur egungo idatzizko kontuen bidez. Garai modernoetan, jende askoren artean garatu zen ideia, hainbat hamarkadatan. Lehen lider bat Jean-Baptiste Vaquette de Gribeauval izan zen, XVIII. mendeko artillero frantsesa eta artilleriaren piezen estandarizazio dezente sortu zuena, nahiz eta piezen benetako trukagarritasuna izan ez. Beste batzuk inspiratu zituen (Honoré Blanc eta Louis de Tousard barne) ideia eta sorbaldako armetan nahiz artillerian gehiago lantzera. XIX. mendean, ahalegin horiek, «armeria sistema» edo Amerikako fabrikazio sistema sortu zuten. Ingalaterra Berriko beste zenbait (John H. Hall kapitaina eta Simeon North barne) elkartrukagarritasun arrakastatsua lortu zuten Whitneyren arsenalak baino lehen. Whitneyen armategiak, azkenean, bere heriotza eta handik gutxira lortu zuen, 1825ean.

Whitneyk, 1798an, mosketoiak fabrikatzeko kontratua onartzeko arrazoiak diruarenak izan ziren, gehienbat. 1790eko hamarkadaren amaieran, Whitney porrot egiteko zorian zegoen, eta kotoi-makinaren auziak zor handia utzi zioten. Bere New Haveneko kotoi-makina fabrika zimenduetaraino erre zen, eta auziek, hala, gainerako baliabideak zapuztu zizkioten. Frantziako Iraultzak gatazka berriak piztu zituen Britainia Handiaren, Frantziaren eta Estatu Batuen artean. Amerikako gobernu berria, gerrarako prestatzeko beharraz jabetuta, berriro hasi zen armatzen. Gerra Sailak 10.000 moskete fabrikatzeko kontratuak egin zituen. Whitneyk, bere bizitzan inoiz pistolarik egin ez zuena, 1798ko urtarrilean 10 mila eta 15 milen arteko moskete egiteko kontratua lortu zuen, 1800ean entregatzeko. Garai hartan ez zituen pieza trukagarriak aipatzen. Hamar hilabete geroago, Ogasun idazkariak, Oliver Wolcott Juniorrek, «armak fabrikatzeko teknikei buruzko atzerriko liburuxka bat» bidali zion, ziurrenik Honoré Blancen txostenetako bat, eta ondoren hasi zen Whitney trukagarritasunari buruz hitz egiten, lehen aldiz.

 
Whitneyren arma fabrika 1827an

1798ko maiatzean, AEBko Kongresuak (Frantziarekin gerra piztuz gero) arma txikiak eta kanoiak ordaintzeko zortziehun mila dolar erabiliko zituen legedia esleitu zuen, eta 5.000 dolarreko pizgarri bat eskaini zuen (5.000 dolar gehiagorekin diru hori agortuz gero) gobernuarentzat doitasunezko armak ekoizteko gai zen pertsonarentzat. Kotoi-makinek, beraz, agindutako irabaziak eman ez zizkiotenez, eskaintza onartu zuen. Kontratua urtebeterako bazen ere, Whitneyk ez zituen armak entregatu 1809ra arte, atzerapenerako hainbat aitzakia erabiliz. Duela gutxi, historialariek aurkitu dute Whitneyk, 1801-1806 bitartean, dirua hartu eta Hego Carolinara joan zela kotoi-makinatik etekina atera asmoz[16].

Whitneyren 1801eko aitorpenak pieza trukagarriak sortzearen bideragarritasuna erakusten bazuen ere, Merritt Roe Smith-ek ondorioztatu zuen «eszenaratzea» izan zela eta «gobernuko agintariak engainatu» zituela, arrakasta izan zuela sinestaraziz. Irizurrak denbora eta baliabideak eman zizkioten helburua lortzeko[16].

Gobernua, bada, Whitneyren moskete bakoitzeko prezioa gobernuko armategietan ekoitzitakoarekin alderatuta gaizki zegoela kexatu zenean, Whitneyk moskete bakoitzeko benetako prezioa kalkulatu zuen, gobernuak kontuan hartu ez zituen aseguruak eta makineria bezalako kostu finkoak barne hartuta. Horrela, kostuen kontabilitatearen eta fabrikazioaren eraginkortasun ekonomikoaren kontzeptuetan lehen ekarpenak egin zituen.

Fresatzeko makina

aldatu

Joseph W. Roe makina-erremintaren historialariak lehen fresatzeko makina 1818 inguruan asmatu zuela aitortu zion Whitneyri. Beste historialari batzuek ondoren egindako lanek (Woodbury; Smith; Muir; Battison (Baidak aipatua)[16]), ordea,Whitney garai berean fresatzeko makina garatzen ari ziren beste garaikideen artean zegoela iradokitzen dute (1814tik 1818ra), eta besteak, berrikuntzarako, Whitney baino garrantzitsuagoak izan zirela. (Roe gogoberotu zuen makina, agian, ez zen 1825era arte eraiki, Whitney hil ondoren) Beraz, ezin da inor, behar bezala, deskribatu fresatzeko makinaren asmatzaile gisa.

Geroko bizitza eta ondarea

aldatu
 
Eli Whitney 1940an ateratako AEBko posta-zigilua, 1c
 
Eli Whitney monumentuaren hegoaldea Grove Street hilerrian, New Haven, Connecticut

Jatorri apala izan arren, Whitneyk oso jabe zen harreman sozial eta politikoen balioz. Bere armen negozioa eraikitzean, Yale-ko bere ikasle ohiaren egoerei etekina atera zion, ondo kokatutako beste gradudun batzuengana ematen zien sarbidea baliatuz, hala nola Oliver Wolcott Jr., Ogasun idazkaria (1778ko klasekoa) eta James Hillhouse, New Haveneko garatzaile eta buruzagi politikoa.

1817an, Henrietta Edwards-ekin ezkontzak, Jonathan Edwards ebanjelista ospetsuaren biloba; Pierpont Edwards-en alaba, Connecticuteko Alderdi Demokratako burua, eta Timothy Dwight Yaleko presidentearen lehengusua, estatuko federalista nagusia, are gehiago lotu zuen Connecticuteko elite-agintariarekin. Gobernuko kontratuen menpeko negozio batean, horrelako konexioak ezinbestekoak ziren arrakasta lortzeko.

Whitney prostatako minbiziaren ondorioz hil zen 1825eko urtarrilaren 8an, New Havenen, (Connecticut), 59 urte bete eta hilabetera. Alarguna eta bere lau seme-alabak utzi zituen atzean. Bere ondorengoetako bat, Eli Whitney III.a (Eli Whitney Jr. izenez ezagutzen dena), funtsezkoa izan zen New Haveneko, (Connecticut) ur-lanak eraikitzeko. Agiriak diotenez, gaixotasunaren garaian, bere mina mekanikoki arintzeko hainbat gailu asmatu eta eraiki zituen.

Yale Unibertsitateko ikasle ez-ohikoentzako onarpen programak, Eli Whitney Students Programak, Whitneyren omenez du izena, zeinak 23 urte zituela ez soilik ikasketak bertan hasi zituen[17], baizik eta hiru urtetan lizentziatu zen Phi Beta Kappa bezala.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Elms and Magnolias: The 18th century. Manuscripts and Archives, Yale University Library August 16, 1996.
  2. «Eli Whitney Patents the Machine He Thought Would Help End Slavery» Today In History (Office of the State Historian) March 14, 2020.
  3. «Westborough Deaths» Massachusetts Vital Records to 1850 (New England Historic Genealogical Society): 275. 2001–2008.
  4. a b c MIT Inventor of the Week archive profile. From a website funded and administered by Lemelson-MIT Program. Accessed March 18, 2008.
  5. Who Belongs To Phi Beta Kappa Artxibatua January 3, 2012, at the Wayback Machine, Phi Beta Kappa website, accessed October 4, 2009
  6. New Georgia Encyclopedia: Eli Whitney in Georgia Artxibatua April 5, 2013, at the Wayback Machine Accessed March 19, 2008.
  7. a b c «Gettysburg Compiler - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  8. «Cat Gave Him Idea.» Gettysburg Compiler April 27, 1918.
  9. Eli Whitney's Patent for the Cotton Gin. US National Archives August 15, 2016.
  10. «Patent for Cotton Gin» History Reference Center.
  11. Eli Whitney Project A website for The Eli Whitney Project
  12. Top Five Causes of the Civil War. Americanhistory.about.com 2012-01-26.
  13. The Eli Whitney Museum and Workshop A website for The Eli Whitney Museum in Hamden, CT.
  14. «Monthly Summary of Commerce and Finance of the United States, Issues 1-3» Monthly Summary of Commerce and Finance (U.S. Department of the Treasury) 1895–1896: 290..
  15. a b Byson, Bill (2011). At Home: A Short History of Private Life Knopf Doubleday Publishing Group. p. 412. ISBN 9780767919395..
  16. a b c Baida, Peter. (May–June 1987). «Eli Whitney's Other Talent» American Heritage 38 (4).
  17. «Eli Whitney Students Program – A Program for Non-Traditional Students» yale.edu (Yale University).

Bibliografia

aldatu
  • (Ingelesez)Battison, Edwin. (1960). «Eli Whitney and the Milling Machine». Smithsonian Journal of History I.
  • (Ingelesez)Cooper, Carolyn, & Lindsay, Merrill K. (1980). Eli Whitney and the Whitney Armory.
  • (Ingelesez)Whitneyville, CT: Eli Whitney Museum.
  • (Ingelesez)Dexter, Franklin B. (1911). «Eli Whitney». Yale Biographies and Annals, 1792–1805. New York, NY: Henry Holt & Company.
  • (Ingelesez)Hall, Karyl Lee Kibler, & Cooper, Carolyn. (1984). Windows on the Works: Industry on the Eli Whitney Site, 1798–1979.
  • (Ingelesez)Hamden, CT: Eli Whitney Museum
  • (Ingelesez)Hounshell, David A. (1984) From the American System to Mass Production, 1800–1932: The Development of Manufacturing Technology in the United States, Baltimore, Maryland: Johns Hopkins University Press, ISBN 978-0-8018-2975-8, LCCN 83016269, OCLC 1104810110
  • (Ingelesez)Lakwete, Angela. (2004). Inventing the Cotton Gin: Machine and Myth in Antebellum America. Baltimore, MD: Johns Hopkins University Press.
  • (Ingelesez)Smith, Merritt Roe. 1973. «John H. Hall, Simeon North, and the Milling Machine: The Nature of Innovation among Antebellum Arms Makers». Technology & Culture 14.
  • (Ingelesez)Woodbury, Robert S. (1960). «The Legend of Eli Whitney and Interchangeable Parts». Technology & Culture 1.
  • (Ingelesez)Iles, George (1912). Leading American Inventors. New York: Henry Holt and Company. pp. 75–103
  • (Ingelesez)McL. Green, Constance – Edited by Oscar Handlin. (1956). Eli Whitney & The Birth of American Technology. Library of American Biography series.
  • (Ingelesez)Roe, Joseph Wickham (1916), English and American Tool Builders, New Haven, Connecticut: Yale University Press, LCCN 16011753. Reprinted by McGraw-Hill, New York and London, 1926 (LCCN 27-24075); and by Lindsay Publications, Inc., Bradley, Illinois (ISBN 978-0-917914-73-7).

Kanpo estekak

aldatu

Wikisourcen dauden testuak: