Urdu
Urdua[1] (urduz: اُردُو; lashkari zaban[2] edo lashkari zuban[3] —«Armadaren hizkuntza»—[2][3] izenez ere ezaguna) Indian eta Pakistanen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza bat da. Pakistanen, estatuko hizkuntzatzat dute; Indian, berriz, herrialdeko 24 hizkuntza ofizialetako bat da. Delhi hirian du sorrera: hiri hartan, Bihar, Jammu eta Kaxmir, Uttar Pradesh eta Andhra Pradesh estatuetan ofiziala da.
Urdua | |
---|---|
اردو — اُردُو (Urdū) | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | India eta Pakistan |
Hiztunak | 104.000.000 (ama-hizkuntza: 60.000.000) |
Ofizialtasuna | Pakistan, Kaxmir (India), |
Eskualdea | Hegoaldeko Asia |
Araugilea | Ez du |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa |
arabiar alfabetoa eta Urdu alphabet (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
ur |
ISO 639-2 |
urd |
ISO 639-3 |
urd |
Ethnologue |
urd |
Glottolog |
urdu1245 |
Wikipedia |
ur |
Pakistango herritar gehienek bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa erabiltzen dute.
Urdu mintzatua eta hindia (Indiako hizkuntza) ia ezin dira bereizi, baina haien arteko berezitasun nagusia idazkera da: urdua persiar alfabetoren bitartez idazten da; eta hindia, debanagari alfabetoaz.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-23.
- ↑ a b (Ingelesez) Sajjad Khan, Waqas Anwar, Usama Bajwa eta Xuan Wang. «Template Based Affix Stemmer for a Morphologically Rich Language» The International Arab Journal of Information Technology. 12 (argitaratze data: 2015eko martxoa), 146 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Dar, K. S.; Shafat, A. B.; Hassan, M. U.. (2017-6). «An efficient stop word elimination algorithm for Urdu language» 2017 14th International Conference on Electrical Engineering/Electronics, Computer, Telecommunications and Information Technology (ECTI-CON): 911–914. doi: . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
Ikus, gaineraAldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |