Polifonia
Polifonia (grezieratik: πολις [polis] = "asko" eta φονος [phonos] = "soinu, doinu") aldi bereko zenbait ahotsetako kantua da. Nork bere aldetik kantatzen badu ere, harmonikoki bat egiten dute ahotsek polifonian. Askotan laguntzarik gabeko korurako kantua hartzen da halakotzat, aldirik oparoena Johannes Ockeghem, Palestrina, Tomás Luis de Victoria eta haien belaunaldiko XVI. mendearen bukaerako musikagileekin izan zuena. XX. mendeko lehen laurdenean, polifonia indarberritu egin zen, batez ere, Arnold Schönberg eta haren jarraitzaileen musika-lan dodekafonikoetan.

Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |