Wallace Bilduma

Wallace Collection» orritik birbideratua)

Wallace Bilduma (ingelesez: Wallace Collection) Londresen dagoen jatorri pribatuko arte museoa da. Nazioarteko garrantzi mailako pintura-bilduma du, oso ezagunak diren lanekin. Londresko Hertford House okupatzen du, Manchester Squaren, Seymour familiaren, Hertfordeko Markesesen hiri-etxea izandakoan. Sir Richard Wallacek du izena, bilduma Hertfordeko markesekin batera sortu zuenak. XVIII eta XIX. mendetik XIX. mendeko arte eder eta apaingarriak biltzen ditu bildumak, 25 galeriatan banatuta. Jendeari irekia da eta sarrera doakoa da.[1]

Wallace Bilduma
Eraikin nagusiaren aurreko sarrera Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1897
ZuzendariaXavier Bray
Webguneahttps://www.wallacecollection.org

Historia aldatu

Sir Richard Wallacek (1818-1890) bere garaiko bildumagile argienetakoa zen Herfordeko laugarren markesaren idazkari gisa lan egin zuen; susmoak dira agian bere seme ezkutua izan zela. Markesa ez zen inoiz ezkondu, eta ez zuen oinordeko legitimorik izan; ondorioz, heredentzia bere seme ez-legitimoari utzi ahal izan zion, noblezia-tituluak salbu zeinak urruneko ahaide batengana igaro baitziren.

Hertford bilduma pribatua Sir Richard Wallaceren eskuetan mantendu zen, honek lan gehiagorekin aberastu zuelarik, hala nola arma eta armadura europarrekin, eta ekialdeko eta afrikar urregintzarekin.[2] Hil zenean, jabetza guztia bere alargunarena izan zen, eta honek nazioari utzi zion 1897an. Museoa 1900. urtean ireki zen publikoari, Hertford House familiaren etxean, Manchester Square-n, eta bertan egon da pinakoteka, oso-osorik aterpetua, gaur egun arte.

Margolan garrantzitsuenetako asko (Tiziano, Velázquez, Frans Hals, Rubens) galeria handi batean dira, etxearen solairu nagusian. 2014an espazio hori 5 milioi libera esterlinako kostuarekin berritu zen; hormak ehun gorriz tapizatu ziren eta argi naturala aprobetxatzeko sistema berezi bat ezarri zuten.

Bilduma aldatu

Museoaren bildumak XV. mendetik XIX. mende amaiera arte doaz. Egile hauek azpimarratu ditzakegu.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu