Paxtun
Paxtun[2] edo paxtu[3] (paxtuneraz: پښتون, Paṣ̌tun, Pax̌tun) Iran ekialdeko talde etnilinguistikoa da, batez ere Afganistanen eta ipar-mendebaldeko Pakistanen bizi dena. Herri honen ezaugarri nagusiak paxtuera hizkuntza erabiltzea eta Paxtunwali izeneko kode etikoa eta bizitzeko era jarraitzea da. Bere jatorria ez da guztiz ezaguna baina, zenbait adituren ustez, bere arbasoak K.a. 2. eta 1. milurtekoetan bizi ziren pakthiarrak ziren. Beste batzuek berriz, bat-etortze hori fonologikoa besterik ez dela uste dute.
Paxtunak پښتون Paṣ̌tun | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
49,529,000 (2010eko ekaina) [1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Pakistan: 28 milioi (2006) Afganistan:12 milioi (2009) Arabiar Emirerri Batuak: 315.524 (2008) Iran: 110.000 (2010) Erresuma Batua:100.000 (2009) Kanada: 26.000 (2006) India: 11.086 (2001) Ameriketako Estatu Batuak: 7.710 (2000) Malaysia eta Singapur: 5.100 (2008) | |
Hizkuntza | |
Paxtuera | |
Erlijioa | |
Islam (Sunitar Hanafi) | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Balutx • hindko |
Delhiko sultanerriaren aroan, paxtun enperadore batzuek (sultanak) India gobernatu zuten. Beste batzuek safavidarren eta Mogol Inperioaren aurka borrokatu zuten[4] XVIII. mendearen hasieran estatu burujabea lortu arte. Hotaki dinastiak (1709-1738) eman zion hasiera estatu honi eta jarraian Durrani Inperioaren konkista militarrak etorri ziren (1747–1826). XIX. mendean britainiarren eta errusiarren xede inperialisten eskuetan erori ziren. XX. mendeko 1980ko hamarkadatik aurrera berriz ere munduaren arreta erakarri dute, Afganistango sobietar inbasioa (1979-1989), Talibanen gobernua eta Afganistango gerra (2001-egun) direla eta.
Paxtunak munduko talde patriarkalik handiena da. Bere 350 eta 400 arteko tribuek[5] 49 miloi kide inguru dituzte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pashto, Northern. in: SIL International. Ethnologue: Languages of the World 2010eko ekaina.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ Berriaren Estilo Liburuak erabiltzen duen izena
- ↑ Romano, Amy. (2003). A Historical Atlas of Afghanistan. The Rosen Publishing Group, 28 or. ISBN 0823938638..
- ↑ Syed Saleem Shahzad. (2006-10-20). Profiles of Pakistan's Seven Tribal Agencies. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |