Jesusen Lagundia
Jesusen Lagundia,[1] Jesusen Konpainia, Josuren Lagundia edo Josuren Konpainia Eliza Katolikoaren Erlijio-ordena da, San Ignazio Loiolakoak fundatua. 17.000 kide inguru ditu eta, hortaz, ordena jendetsuena da.
Jesulagunak edo jesuitak Lagundiaren kideak dira. Jesulagunek hiru boto arruntez gain (obedientzia, pobrezia eta kastitatea) Aita Santuari obedientzia zor diote.
Historia aldatu
- 1491eko abenduaren 24an Ignazio Loiolakoa jaio zen Azpeitian.
- 1534ko abuztuaren 15ean Ignazio Loiolakoak ordena fundatu zuen sei ikasleekin batera (Frantzisko Xabierkoa, Alfonso Salmerón, Diego Laínez, Nicolás Bobadilla, Peter Faber eta Simon Rodrigues).
- 1540ko irailaren 27an Paulo III.a Aita Santuak ordena baimendu zuen Regimini Militantis buldaren bidez.
- 1541ean Xabierko San Frantzisko Asiara iritsi zen lehenengo aldiz, Goara (India) zehazki.
- 1554an San Ignaziok Lagundiaren "Konstituzioak" idatzi zuen, hierarkia zehaztuz.
- 1609an Latinoamerikako lehen "erredukzioa" ezarri zuten.
- 1759ko abenduaren 17an Pombalgo Markesak josulagunak egotzi zituen Portugaldik eta euren menpeko lurraldeetatik (Brasildik batik bat).
- 1767an Frantzia, Espainia eta orduko Sizilia eta Parmatik ere egotzi zituzten.
- 1773ko uztailean Klemente XIV.a Aita Santuak ordenaren indargabetzea sinatu zuen berebiziko presiopean.
- 1814an lehengoratu zuten ordena.
- 1932ko urtarrilaren 23an Espainiako Bigarren Errepublikan Lagundia desegin behar izan zuten behin-behinekoz.
- 1961ean abiatu zuten "Herri Irratia" Donostia eta Azpeitian.
- 1965ean Pedro Arrupe jesuita bilbotarrak Lagundiaren gidaritza hartu zuen.
- 1981ean Cristianisme i Justícia izeneko ikasketa-zentroa sortu zuten Katalunian, Vatikanoko II. kontzilioaren ildoarekin bat eginez. Pedro Arruperen gaixotasuna zela eta, Joan Paulo II.ak ordezko bat aukeratu zuen.
- 1983an Peter Hans Kolvenbach izendatu zuten Lagundiko buru. Historian lehen aldiz, Kongregazio honetako buru batek kargua utzi zuen bizirik zela.
- 1989ko azaroaren 16an San Salvadoren 6 jesuita hil zituzten (Ignacio Ellakuria, Ignacio Martin-Baro, Segundo Montes, Joaquin Lopez y Lopez, Juan Ramon Moreno eta Amado Lopez). Askapenaren teologia defendatzen zuten eta hilketak zio politikoak zituela ematen du.
- 2006an Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren 500. mendeurrena ospatu zuten.
- 2007an Adolfo Nicolas espainiarra izendatu zuten Jesusen Lagundiko buru.
- 2013an Jorge Mario Bergoglio jesuita izendatu zuten Aita santu, Frantzisko izenarekin.
- 2016an Arturo Sosa venezuelarra izendatu zuten Lagundiko buru.
Banaketa geografikoa aldatu
- Artikulu nagusia: Jesusen Lagundiaren banaketa geografikoa.
Jesulagunak munduan zehar probintzietan banatuta daude, 10 eskualde handitan (AEB, Afrika, Ekialdeko Asia, Ekialdeko Europa, Erdialdeko Europa, Hego Asia, Hego Europa, Hego Latinoamerika, Ipar Latinoamerika eta Mendebaldeko Europa) eta 127 estatutan.
Eskualdeek ez dute beti bat egiten gaur egungo herrialde geografikoekin. Hego Euskal Herrikoa Loiolako probintzia da.
2004an 20.170 jesuita zeuden munduan, 300 Loiolako probintzian.
Jesuita ospetsuak aldatu
Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa fundatzaileekin batera, aipatzekoak dira Matteo Ricci, Pedro Claver, Erramun Olabide, Pierre Teilhard de Chardin, Pedro Arrupe, Ignacio Ellacuria, Anthony de Mello, Gotzon Garate, Jon Sobrino, Xabier Gorostiaga eta Frantzisko (aita santua) beste hainbaten artean.
Lotutako erakundeak aldatu
Euskal Herrian aldatu
- Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
- ANESVAD (GKE), Bilbo.
Munduan aldatu
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Jesusen Lagundiaren webgunea (Ingelesez)(Gaztelaniaz)
- Loiolako probintziaren webgunea (Gaztelaniaz)
- Frantziako probintziaren webgunea (Frantsesez)
- Cristianisme i Justícia fundazioa (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)