Suite (musika)

nolabaiteko batasuna edo ezaugarri komunak dituzten atalez osatutako konposizioa
Artikulu hau konposizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suite (argipena)».

Suite[1] izenekoa zenbait mugimendu laburrek osatutako musika lan bat da, mugimendu hauek barroko garaiko dantza ezberdin batzuk direlarik. Suitea era modernoko orkestrarako lehen lanetakotzat hartua da. Barne batasuna egon zedin, suite bateko mugimendu guztiak tonalitate berean idazten ziren, edo bere erlatibo txikian. Beste batzuetan musika gai bat aurkezten zen dantza ezberdinetan. Horregatik genero hau XVII. mendean sortu zen sonata formaren aurrekaritzat hartu izan da. Dantzek forma bitar sinple bat zuten, hau da, bi sekzio nahiko berdintsuak. Suite bat hamar mugimendu inguruz osatua zegoen. Preludio batekin hasten zen. Lehen dantza alemanda bat izan zitekeen, erritmo bizikoa; ondoren kourante edo zarabanda bat; bourrée bat, erritmo moderatukoa eta hala jarraituz, dantza bizi batekin amaitzeko, Giga kasu. Suiteak bere garairik oparoena Georg Friedrich Händel eta Johann Sebastian Bach konposatzaile alemaniarrekin izan zuen XVIII. mendean. Barrokoa amaitzean, suitea tonalitate ezberdinak nahasten zituen musika forma sofistikatu bat izan zen, gaiak kontrastatzen zituen lanaren hasieran aurkeztuz eta amaieran berrezarriz. Hitz batean, sonataren sorrera iragartzen du, suitea ordezkatuko duena genero instrumental bezala XVIII. mendearen bigarren erdian.

Forma honek izen ezberdinak jaso ditu garaia, herrialdea eta konposatzailearen arabera. Horien artean:

Gainera, suitea, oinarrizko piezaz eta ez oinarrizko piezaz osatua zegoen.

  • Oinarrizkoak:
    • Alemanda alemaniarra (gortetiar dantza bikote lerro batentzako)
    • Courante frantziarra (dantza bizia)
    • Zarabanda espainiarra (espainiar jatorriko dantza motela)
    • Giga ingelesa (dantza azkarra eta bizia), beti barrokoko suitea ixten duena.

Generoko lan aipagarriak

aldatu

Genero honetako adibide handiak aurki daitezke Dieupart, Handel, Bach, Telemann, Couperin eta Rameauren lanetan, XVII. eta XVIII. mendeetan, suitearen urrezko aroan.

Français Dieupart (1667-1740)

François Couperin (1668-1733)

  • 4 suite liburu klabizenbalo bakarlariarentzat (1713 eta 1730 bitartean idatziak)

Georg Philipp Telemann (1681-1767)

  • Txirula eta baxu iraunkorrarentzako suitea
  • Musique de table (1733)

Jean-Philippe Rameau (1683-1764)

  • 3 suite liburu klabizenbalo bakarlariarentzat (1706, 1724 eta 1728an idatziak)
  • 2 suite mugimendu klabizenbalo bakarlariarentzat (1724 eta 1747an idatziak)

Georg Friedrich Händel (1685-1759)

Johann Sebastian Bach (1685-1750)

Horien artean Rush rock taldearen suite modernoak ere badaude: 2112 eta Hemispheres.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

aldatu