Nekazari

nekazaritzan aritzen den pertsona

Nekazaria, lugina edo laboraria lurra landuz bizibidea ateratzen duen pertsona da.[1] Normalean, bere lana egiteko (nekazaritza), nekazariak historian zehar bilakatuz joan diren eta zibilizazioen bilakaera markatu duten tresnak eta makinak erabiltzen ditu.

Nikaraguako laborari bat.

Mendebaldeko kulturan, nekazaria, antzinatik, umiltasun eta sinpletasun figuratzat hartu izan da, baina baita babes eta gidaritzat ere. Nekazaritza Zeres jainkosa bezala irudikatu dute, galburuez koroatua, ondoan golde bat eta loratzen hasten den zuhaixka batekin. Batzuetan, ugaritasunaren adar bat izaten du, fruitu-mota guztiez betea, eta bi eskuak pala edo aitzur baten gainean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Nekazari. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.