Haitiko Iraultza (frantsesez: Révolution haïtienne) Frantziar kolonialismoaren eta esklabotzaren aurkako esklabo matxinada arrakastatsua izan zen. Saint-Dominguen frantziarrek zuten agintearen aurka altxatu ziren, Haitiren independentziara eramango zuena. 1791an hasi zen eta 1804an bukatu zen, koloniaren independentziarekin. Esklabotzaren aurkako altxamendu bakarra izan zen estatu berri baten sorrera ekarri zuena. Gainera, esklabotza bera ezeztatu eta zuriak ez zirenen agintea ekarriko zuen bakarra izan zen. Haitiko Iraultzaren ikertzaileen arabera Mundu Atlantikoan arrazismoaren aurkako momentu historiko definitorioa izan zen.

Haitiko Iraultza
Napoleondar Gerrak
'Santo Domingoko gudua', January Suchodolski
Data1791ko abuztuaren 21a1804ko urtarrilaren 1a
LekuaSaint-Domingue
EmaitzaHaitiarren garaipena
Gudulariak
1. fase:
Esklabo matxinoak
2. fase:
Frantziar monarkikoak
Espainiar Inperioa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
3. fase:
L'Ouverture
4. fase:
Haiti
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
1. fase:
Frantziako monarkikoak
2. fase:
Frantziako Lehen Errepublika
Esklabo matxinoak
3. fase:
Rigaud
Santo Domingoko kapitaintza nagusia
4. fase:
Frantziako Lehen Errepublika
· Poloniar legioak
Buruzagiak
1. fase:
Dutty Boukman
André Rigaud
Hyacinthe
Jean-François Papillon
Georges Biassou
2. fase:
Paul-Louis Dubuc
John Whitelocke
John Whyte
Sir Thomas Maitland
3. fase:
Toussaint L'Ouverture
4. fase:
Toussaint L'Ouverture
Jean-Jacques Dessalines
1. fase
Blanchelandeko bizkondea
Caradeuxko markesa
Léger-Félicité Sonthonax
2. fase:
Toussaint L'Ouverture
Hyacinthe
Jean-François Papillon
Georges Biassou
André Rigaud
Étienne de Lavaux
Hédouvilleko kondea
Julien Raimond
3. fase
André Rigaud
4. fase
Charles-Victoire-Emmanuel Leclerc
Rochambeauko bizkondea

Esklabotzaren instituzioan eragina izan zuen Ameriketan. Frantziar agintearen bukaera eta esklabotzaren abolizioaren ondoren, euren eskubide berrien kudeaketa arrakastatsua izan zen, mulatoekin batera, Europako zurien aurrean independentzia mantenduz. Espartakok 1.900 urte lehenago Erromako Errepublikaren aurka egindako altxamenduaren osteko esklabo-matxinadarik handiena izan zen. Beltzen gutxiespenaren inguruan zeuden klitxeak aldatu zituen eta esklaboek euren askatasuna mantentzeko zuten gaitasun ezaren ideia bertan behera utzi zuen. Esklabo jabeek beldurra hartu zioten egoerari, esklabuek zuten antolatzeko gaitasuna ikusita.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu