Masoneria
Square compasses.svg
Eskuaira eta konpasa,
masoien ikur nagusia.
Sortzailea Hiram Abif
Jainko Gorena Unibertsoaren Arkiteto Handia
Mota Esoterismo
Jarraitzaileen izena Masoi
Adarrak Yorkeko Masoneria, Eskoziar Masoneria, Masoneria Mistoa, Giza Zuzenbidea, Menfis-Mizraimen Erritua, Egiptoar Masoneria
Masoi kopuru handiena duen herrialdea Estatu Batuak

Masoneria (Heg.)[1], halaber framazoneria (Ipar.), kofradia edo anaidi-motako erakundea da, bere burua iniziazio, filantropia eta filosofia sustatzeko erakunde gisa definitzen duena. Jatorria Erdi Aroko igeltseroen eta harginen kofradietan du. Bere kide eta jarraitzaileen arabera, egia bilatzeko eta gizakiaren garatze intelektual eta morala lortzeko helburua dute. Masoneriaren jarraitzaileei masoi deritze, halaber framazon eta, eskuarki gaitzesgarritzat erabilia, hargin beltz. Masoiak, gizon nahiz emakumeak, logia izeneko oinarrizko egituretan antolatzen dira, eta logia horiek maila handiagoko erakunde batean taldekatzen dira; horri gehienetan "Logia Handia", "Sortaldeko Logia" edo "Prioretza Handia" deritzo.

Europan XVII. mendearen amaiera eta XVIII. mendearen hasiera aldera agertu zen. Egungo masoneria edo "espekulatzailea" sinboloen bitartez irudikatutako moral-sistema partikular gisa deskribatu da. Bere burua heziketa-lanabestzat aurkeztu ohi du: eraikuntzaren sinbolismoan oinarritutako metodo berezi batekin, kideek entzuteko, gogoeta egiteko eta elkarrizketarako ahalmena garatzea dute helburu, gero balio horiek beren ingurumenean zabal ditzaten.

Masoien erakundearen historiak desadostasun ugari agertzen ditu, eta haren zio nagusiak hainbat gairen inguruan ibili dira: emakumea masonerian onartzea, sineskera erlijioso eta metafisikoen gaia, eztabaidatutako gaien izatea edo logien lan egiteko era, bai eta masoneriaren erregulartasunaren funtsa kokatzen diren oinarriak ere. Gai horiek eta beste batzuei buruzko ikuspuntuak askotarikoak izateak masoien hainbat adar eta korronte masonikoa garatzea ekarri du, sarritan, elkar onartu edo elkar aintzakotzat hartzen ez dutenak.

Masoneriak aurkari ugari eduki ditu mendeen joanean; Erromatar Eliza Katolikoa eta kristau-sinesbide gehienak, monarkia absolutuak eta komunistak masoien aurka aritu izan dira zio askorengatik (sekretismoa, azpikeriak, agintearekiko loturak).

Masoi-logiak Euskal HerrianAldatu

Euskal Herrian masoien hainbat logia dago. Hona hemen nagusiak[2]:

ErreferentziakAldatu

  1. «Masoneria». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04)
  2. Logías del País Vasco

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu