Ireki menu nagusia

Wikipedia β

Artikulu hau Hego Euskal Herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ipar Euskal Herria».
Hego Euskal Herriaren kokapena Euskal Herrian

Hego Euskal Herria edo Hegoaldea Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lurralde historikoek osatzen dute, Espainiako administraziopean daudenak.

Esamolde hau erabiltzen da Frantziaren administraziopean dauden Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoak osatzen duten Ipar Euskal Herria edo Iparraldea terminotik bereizteko.

MugakideakAldatu

Hego Euskal Herriak honako hauek ditu mugakide: Kantabria eta Gaztela mendebaldean, Errioxa hegoaldean, Aragoi ekialdean, eta Kantauri itsasoa eta Ipar Euskal Herria iparraldean.

Banaketa administratiboaAldatu

Administrazio antolaketa eratzean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dute eta Nafarroa Garaiak Nafarroako Foru Erkidegoa, Espainiako 17 autonomia erkidegoen artean. Bestalde, Trebiñuko barrendegia (Araban) Gaztela eta Leongo Burgosko probintziaren barnean dago administratiboki eta Villaverde Turtzioz (Bizkaian) Kantabrian.

HizkuntzaAldatu

Ipar Euskal Herrian ez bezala, euskara ofiziala da Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroako Foru Erkidegoko zonalde batean. Gaztelania ofiziala da lurralde osoan.


Euskal Herriko herrialdeak  

  Araba  Bizkaia  Gipuzkoa  Lapurdi  Nafarroa Garaia  Nafarroa Beherea  Zuberoa