Nizam titulua Indiako Hyderabad Estatuko agintariek ziren XVIII. mendetik XX. mendera arte erabili zuten titulua da. Hyderabadeko Nizamak Asaf Jah I.a lehen agintariak (Mir Qamar-ud-Din Siddiqi izenekoak) ezarri zuen dinastia dira, baina izena ez da familia bati dagokion terminoa, baizik eta funtzio batetik dartor, Nizam-ul-Mulk tituluaren laburdura izanik, Erresumaren Administratzailea esan nahi duena. Hyderabadeko estatuaren agintea Mogol Inperioaren erregeordetza gisa hasi zen Dekkan eskualdean, eta hortik izen hori.

Nizamaren tronua, Chowmahalla jauregian, Hyderabad.

Historia aldatu

 
Mir Osman Ali Khan, azken nizama.

Asaf Jah I.ak sortu zuen Asaf Jahi dinastiak Nizam titulua hartu zuen beretako, erregeordetza esanahiak zentzua galdu zuenean. Mogolen kontrola ahuldu egin zen 18. mendean zehar, eta Hyderabad lotu zen Maratha Inperioea zerga-ordaintzaile gisa lehenbizi, eta gero Raj Britainiarrekin bat egin zuen, nolabaiteko independentzia mantenduz, eta Nizamen dinastiaren jarraitasuna bermatuz.

Nizamak eta beraiekin batera agintzen zutenak Urdueraz mintzo zen elite musulman bat ziren oro har, baina herrialdea nagusiki telugueraz mintzatzen zen.

Indiaren partizioaren unean, kolonizazioaren amaiera, Nizamen lurraldea, Hyderabad ez zen integratu ez Pakistanen ez Indian. Baina Indiako batasunaren erdian kokatua zegoelarik, 1948an Indiaren anexioa gertatu zen.[1] Ondoren, Mir Osman Ali Khanek, 7. Nizamak, Indiarekin bat egiteko itun bat sinatu zuen, de facto egoerari men eginez[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu