Hirugarren Estatu

Wikimediako argipen orri

Hirugarren Estatua Nafarroako, Zuberoako eta Europako herri askotako Gorte Nagusietan ordezkaritza zuten hiru gizarte-mailetako bati, burgesiari edo hirietako eta herrietako ordezkariei zegokienari, ematen zitzaion izena. Hirugarren Estatu honetara biltzen ziren nobleen ordezkari ez ziren eta elizako hierarkiakoak ez ziren ordezkari guztiak, eta XIII. mendetik aurrera hasi zitzaizkien ordezkari burgesak laborariei nagusitzen. XVII. mendetik aurrera, gizarte-maila nagusi bihurtu zen Hirugarren Estatua (Ingalaterrako burgesiak bere baldintzak eta nagusigoa ezarri zuen Komunen Ganberaren bidez XVII. mendean), eta Frantziako koroaren barnean ez zen egoera hori XVIII. mende-bukaera arte argitu (1789ko iraultza). Burgesiaren iraultzaren bidez bideratu zen industria herri berrietan, nekazaritzako erreforma eta industria-iraultzaren ondorioz egituratu zen XIX. mendean langileriaren klase berria, zenbaitetan laugarren estatua ere deitua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu