Peruko Erregeorderria

Peruko Erregeorderria[1] (gazteleraz Virreinato del Perú) 1542an Espainiak bere Amerikako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboa izan zen. Bere hedadura maximoan ia Hego Amerika osoa hartu zuen eta Limatik kudeatzen zen. XVI. mendetik XVII.era Amerikan zeuden bi erregeorderrietako bat izan zen.

Peruko Erregeorderria
Virreinato del Perú
1542 – 1824
Espainiar Inperioko erregeorderria
Peruko Erregeorderriko bandera

Peruko Erregeorderriko armarria

Goiburua
Plus Ultra
Map of the Viceroyalty of Peru.svg
Berde argiz 1542-1718 arteko hedadura maximo. Berde ilunez de jurezko hedapena 1718tik 1824ra
Geografia
HiriburuaCiudad de los Reyes
Ekonomia
DiruaPeso eta Espainiako Erreala
Kultura
Hizkuntza(k)Ofizialki gaztelera
ErlijioaKatolikoa
Historia
Aurrekoak
Flag of Cross of Burgundy.svgGaztela Berriko Gobernazioa
Flag of None.svgToledo Berriko Gobernazioa
Ondorengoak
PeruFlag of Peru (1821-1822).svg
Río de la Platako ErregeorderriaFlag of Spain (1785–1873, 1875–1931).svg
Granada Berriko ErregeorderriaFlag of Spain (1785–1873, 1875–1931).svg
Guayaquileko Probintzia AskeaBandera de la Provincia Libre de Guayaquil.svg
TxileFlag of Chile (1812-1814).svg

HistoriaAldatu

Ozeano Barea aurkitu ondoren, espainiar esploratzaileek Hego Ameriketako kostaldea aztertu zuten, eta Peruko inperio handiaren berri izan zuten. 1531n Francisco Pizarro lurraldea konkistatzera abiatu zen 180 soldaduren buru. Espainiarrek Atahualpa inken erregea atxilotu eta, hark bahisaritzat gela bete urre ordaindu bazuen ere, hil egin zuten (1533). Urte horretan bertan, Lima hiria sortu zuten espainiarrek, itsasorako aterabidea izateko.

Konkistak aldaketa handiak eragin zituen: lurraren eta ondasunen banaketa zela eta, gerra piztu zen konkistatzaileen artean; gerrek eta eritasunek biztanleria urritu zuten; amerindiarrak lan gogorretara behartuak izan ziren; bertako kulturaren eta erlijioaren ordez espainiarrena ezarri zen, eta biztanleriaren banaketa aldatu zen administrazioa mendietatik (Cuscotik) kostaldera (Limara) aldatzearekin batera.

1543an Espainiako Karlos I.a erregeak Peruko erregeorderria sortu zuen konkistatzaileen arteko guduak amaitzeko eta koroaren aginpidea Hego Ameriketan sendotzeko. Erregeorderriak ia Hego Amerika osoa hartzen zuen. Erregeordeen lehen egitekoa konkistatzaileen matxinadak menderatzea izan zen. Francisco de Toledoren gobernupean (1569-1581), lurraldearen barne-antolamendua egituratu eta ekonomiaren hazkundea bideratu zen, zilarraren ustiapenean oinarritua. Lima erregeorderriaren hiriburu eta, bi mendez, Hego Ameriketako merkataritza-gune nagusi bilakatu zen. Erregeorderriak XVII. mendean zehar izan zituen urterik oparoenak, baina, nolanahi ere, arazo askori aurre egin behar izan zien: itsaslapurren erasoei, espainiarren arteko gerrei, amerindiarren matxinadei, administrazio- eta erlijio-arazoei, kontrabandoari eta izurriteen eta lurrikaren ondorio larriei, besteak beste.

XVIII. mendean garrantzia galdu zuen Peruko erregeorderriak, ekonomiaren hazkundea moteldu egin baitzen erregeorderriaren zatiketagatik, zilar-ekoizpenaren beherakadagatik eta biztanleriaren urritzeagatik neurri handi batean. Mende horretan zehar, Peruko erregeorderria hirutan zatitu zen: Granada Berria (1717), Rio de Plata (1776) eta Txile (1778). Hauen sorrerak Limari boterea kendu zuen, indarra emanez Buenos Aires. XIX. mendearen hasieran independentziaren aldeko mugimenduek erregeorderria suntsitu zuten eta gaur egungo Peru, Txile, Kolonbia, Ekuador, Panama, Bolivia, Paraguai, Uruguai eta Argentina sortuko ziren lurralde handi honetatik. 1824an, Ayacuchoko guduak azkena eman zion espainiar presentziari, eta Peruko Erregeorderria betiko desegin.

Errege-audientziakAldatu

Sorrera datekin:

  1. Panamá (1.a 1538 - 1543), (2.a 1564 - 1751)*
  2. Santa Fe de Bogotá (1548)*
  3. Quito (1563)*
  4. Lima (1543)
  5. La Plata de los Charcas (1559)†
  6. Txile (1563-1573; 1606)

Ondorengo audientziak

* Gero Granada Berriko Erregeorderrikoa
† Gero Río de la Platako Erregeorderrikoa.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu