Ireki menu nagusia

Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

BiografiaAldatu

Maximiliano II.a Emanuel Bavariako printze hauteslearen eta Teresa Kunegunda Sobieskaren semea, eta Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen biloba zen. Bere familia Espainiako Ondorengotza Gerran banandu zen eta urte askotan Austrian bizi izan zen, etxe barruan atxilotua. Familia ez zen elkartu 1714ko Rastatteko Ituna izenpetua izan zen arte. 1717an Karlos VI.a enperadoreak, veneziarrei laguntzeko helburuz, hasi zuen otomandarren aurkako gerran borrokatu zen[1].

1722an Maria Amelia Austriako artxidukesa, Josef I.a Erromatar Inperio Santuko enperadorearen alaba gazteenarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten. 1726an, aita hil zitzaionean, Bavariako duke eta Erromatar Inperio Santuko printze hautesle izendatu zuten.

Karlos VI.a enperadorea 1740an hil zen. 1713ko Santzio Pragmatikoaren arabera, haren alaba Maria Teresa izan beharko zen oinordekoa. Baina Karlos Albertok Josef I.a enperadorearekin zuen ahaidetasuna (suhia zen) erabili zuen Habsburgotar dinastiaren lurraldeak erreklamatzen hasteko aitzakia gisa. Horrek Austriako Ondorengotza Gerra piztu zuen. 1741ean Karlos Alberto Bohemiako errege koroatu zuten, eta 1742an enperadore, Frantzia eta Espainiaren laguntza jaso ondoren. Handik gutxira, Maria Teresak, hungariarren laguntzaz, Austria Garaia eta Bohemiatik bota zuen. 1744an, Prusiako errege Frederiko II.a Handiak Bohemia inbaditu zuen, eta horrek Karlos Alberto Bavariara itzultzea ahalbidetu zuen[1]. Karlos Alberto Munichen hil zen, gerra amaitu baino lehenago[2].

ErreferentziakAldatu

  1. a b Charles VII, Holy Roman Emperor Encyclopaedia Britannica, 9th and 10th editions. 1902encyclopedia.com
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa