Ozeano Barea

Ozeano Barea edo Ozeano Pazifikoa[1] Lurreko ur masarik handiena da, haren azalera osoaren heren bat hartzen duena. Bering itsasotik, Artikoan, Rosseko itsasoraino, Antartikan, zabaltzen da 15.000 kilometroz. 25.000 irla inguru ditu, gehienak ekuatore lerroaren hegoaldean. 166,2 milioi km²-ko azalera betetzen du. Asia, Amerika, Ozeania eta Antartika kontinenteak bainatzen ditu.

Ozeano Barea
Pacific Ocean - en.png
KontinenteaAmerika, Asia, Ozeania, Antartika
Koordenatuak0°N 160°W / 0°N 160°W / 0; -1600°N 160°W / 0°N 160°W / 0; -160
Azalera166.241.700 km²
Zabalera10.020 km
Sakonerabatez bestekoa: 4.300 m
handiena: 11.034 m

Izenaren jatorriaAldatu

«Bare» izena hartzen du, Fernando Magallaes eta Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziotenean oso lasaia aurkitu zutelako.

Mugak eta ezaugarriakAldatu

Muga hauek ditu: Amerika, ekialdean; Asia eta Australia, mendebalean. Zirkulu baten antzekoa, Ozeano Antartikoaren aldera zabaltzen da hegoaldean eta Ozeano Artikoarekin bat egiten du Bering itsasoaren bidez. 166.241.700 km²-ko hedadura du, ertzetako itsasoak (Bering, Okhotsk, Japonia, Txina, Horia, Sulawesi) kontuan hartuta.

Ozeano Bareko kostaldea ez da leku guztietan berdina: Ameriketako itsasertza zuzena eta menditsua da gehienbat, ipar muturrekoa (Alaska) eta hego muturrekoa (Patagonia) izan ezik. Asia aldeko ertza, ordea, apala eta bihurria da. Urpeko mendikate batzuek zeharkatzen dute, gailur horiek zenbaitetan ur azaletik irtenez (Hawaii, Tuamotu, Pazko… uharteak).

Ipar eta mendebalean, Ozeano Bareko Suzko Eraztuna izena eman ohi zaion sumendiz sortutako uharte andana luzea ageri da (Aleutiarrak, Kurilak, Marianak, Filipinak, Tonga, Kermadec…). Bertan daude munduko itsas leize sakonenak: 10.000 m-tik gorakoak Kuril, Mariana eta Filipinetan; 7.000 m-koak Txile eta Peruko ertzetan. Munduan dagoen lurrazalaren puntu baxuena ozeano horretan dago, Marinas hobietan.

Uharteetan sumendi asko izateaz gainera, lurrikara ugari sortzen da bertan, tsunami (japonieraz «ekaitz uhin») uhin sismikoak sortzen dituztenak. Tsunamiek kostaldeak erasotzen dituzten itsasikarak sortzen dituzte. Bestalde, koralezko milaka harkaitz ageri dira Ozeano Bareko alde tropikalean, basaltozko mendien (atoll) inguruan eta koralezkoak ez diren uharteen inguruetan (koralezko harkaitzak). Hainbat ur lasterrek zeharkatzen dute, bestalde, Ozeano Barea (Humboldt, Kuro-shio, Oya-shio…).

UharteakAldatu

HistoriaAldatu

Vasco Núñez de Balboa espainiarrak 1513an aurkitu zuen eta Fernando Magallanes izan zen Atlantikotik Ozeano Barera igaro zen lehena (1520, Hornos lurmuturra). Ozeano Bareak ez zuen Bigarren Mundu Gerra bukatu arte garrantzi handirik izan ekonomiari dagokionez. Estatu batzuetako industria aitzinamenduak (Japonia eta Australia nagusiki) eta, Asian batez ere, kostalde horietan bizi diren milioika pertsonaren arteko salerosketa harremanek izugarri aldatu dute Ozeano Bare aldeko herrien egitura.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiak biak onartzen ditu (Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak) (52. araua)

Kanpo estekakAldatu