William Blake (Londres, 1757ko azaroaren 28aib., 1827ko abuztuaren 12a) poeta, margolari eta grabatzaile ingelesa izan zen. Bere garaian osperik ez izan izan arren, gaur egun Blake Erromantizismoaren irudi sutsu, poetiko eta artistikotzat hartzen da. Batzuen ustez, Blake da Britainia Handiak inoiz emandako artistarik handiena.

William Blake

(1807)
Bizitza
JaiotzaLondres eta Broadwick Street (en) Itzuli1757ko azaroaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
BizilekuaGreen Street (en) Itzuli
Broadwick Street (en) Itzuli
Broadwick Street (en) Itzuli
Poland Street (en) Itzuli
Hercules Buildings (en) Itzuli
Felpham (en) Itzuli
South Molton Street (en) Itzuli
Fountain Court (en) Itzuli
Battersea
Broadwick Street (en) Itzuli
Talde etnikoaIngelesa
HeriotzaLondres eta Charing Cross1827ko abuztuaren 12a (69 urte)
Hobiratze lekuaBunhill Fields Burial Ground (en) Itzuli
Familia
AitaJames Blake
AmaCatherine Hermitage
Ezkontidea(k)Catherine Blake  (1782ko abuztuaren 18a -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHenry Pars Drawing School (en) Itzuli
(1767 -
Royal Academy Schools (en) Itzuli
(1779ko abuztua -
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Henry Pars
James Basire
George Michael Moser
James Barry
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, teologoa, bildumagilea, grabatzailea, ilustratzailea, filosofoa, litografoa, inprimatzailea, marrazkilaria, idazlea, eskultorea eta libretista
Lantokia(k)Londres eta Felpham (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakMary Wollstonecraft, Dante Alighieri, Emmanuel Swedenborg, Ben Jonson, Jakob Böhme, John Milton, William Pars, James Barry, Giulio Romano eta Johann Heinrich Füssli
KidetzaThe New Church (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
fairy painting (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza historikoa
margolaritza erlijiosoa
allegory (en) Itzuli
arte sakroa
margolaritza mitologikoa
Alegoria

IMDB: nm0086759 IBDB: 87296
Spotify: 4JrwSPaJWL066Tlv7zkYr4 Musicbrainz: f095ce11-8664-4489-a55a-8ecdb94d3031 Songkick: 740690 Discogs: 568306 IMSLP: Category:Blake,_William Allmusic: mn0000677994 Find a Grave: 99 Edit the value on Wikidata

Frantziako eta Amerikako Estatu Batuetako iraultzek eragina izan zuten William Blakerengan. Pentsalari eta politikari famatuek, esate baterako Emanuel Swedenborg-ek, eragin itzela izan zuten berarengan. Influentzia ezagun horiek alde batera utzita, Blakeren lanak oso originalak eta klasifikatzeko zailak dira, ordura arte ikusi gabeak.

Bizitza

aldatu

William Blake 1757ko azaroaren 28an jaio zen, Sohon (Londresen). Zazpi anaietatik hirugarrena zen, baina haietako bi haurtzaroan hil ziren. Aita galtzerdiak eginez ateratzen zuen bizitza. Hamar urte zituelarik eskola utzi zuen idazten eta irakurtzen ikasi ondoren. Geroago, bere ama Catherine Blakek etxean hezi zuen. Hamalau urte zituela, Basire grabatzailearekin hasi zen ikasten; gero Royal Academy erakundean marrazketa eta pintura ikasketak ere egin zituen; irizpide oso propioak zituen artea ulertzeko eta lantzeko. Catherine Boucher izeneko batekin ezkondu zen 1784an, eta Blake arduratu zen irakurtzen eta idazten irakasteaz, emakume analfabetoa baitzen ezkondu zenean; elkarrekin bizi izan ziren Blake hil arte. Blakek txikitatik haluzinazioak eta ikuskariak izan zituen, edo haiei erreferentzia egiten die bere idazkietan (aingeruak, izaki zerutiarrak, fraideak …).

1783an, bere lehen poema liburua argitaratu zuen, lirismo bizikoa eta ikuskariz betea. 1789an Songs of Innocence ospetsua argitaratu zuen, berak grabatu eta koloreztatu zuen liburu saileko lehena. Ondoren Songs of experience (1794) eta liburu profetiko zenbait (Prophetic books) argitaratu zituen bere teknika bereziez baliatuz. Zortzi urtez ahaztua eta miserian bizi izan ondoren Londresa itzuli zen eta ehun marrazki landu zituen Joben liburua eta La divina commedia irudiztatzeko.

Blake ingeles erromantizismo aurreko pertsonaiarik interesgarrienetakoa da. Iragarle da estiloan. Ideal iraultzailearekiko atxikimendua zuen eta kristau moralaren izaera zapaltzailea kritikatu; erlijio-dogmatismoari aurka eginez, humanismo sakonez kutsaturiko mitologia bere-berea osatu zuen (Biblia eta Swedenborgen irakurketak inspiratua).

Blakek azken egunak Fountain Courten pasatu zituen. 1827ko abuztuaren 12an hil zen emazteari betirako elkarrekin egongo direla esan eta gero.

Politika

aldatu

William Blakek ez zuen militantziarik inolako alderdi politikotan. Bere poesiaren bitartez boterearen kritika eta klase sozialen diferentzien aurkako jarrera erakusten zuen. Garai hartako gudek eta industria iraultzak kezkatzen zuten, baita esklabotza ere. Izan ere, berdintasuna aldarrikatzen zuen, bai arrazari, bai generoari dagokionean. Gainera, leporatu zioten monarkiaren aurkako jarrera izatea, baina geroago Chichester-eko epaiketa saioetan absolbitua izan zen 1803an. Bere ustez askatasuna lortzeko bide bakarra estatu oligarkikoarekin, elizaren inposizioekin eta inperioekin bukatzea da. Hala ere, oso jarrera espirituala zuen, dogmatismorik gabekoa, eta Bibliaren pasarteak askotan izan ziren bere inspirazio iturri.

Sexualitatea

aldatu

William Blakek sexualitate askearen defendatzaile sutsua izan zen. Blake oso kritikoa zen garai hartan zeuden ezkontza-arauekin, batez ere maitasunik gabeko ezkontza behartuekin. Gainera emakumeak bere bizitzaren inguruko erabakiak hartzeko eskubidea duela  adierazten zuen. Erlijio kristauaren eta ohitura sozialen agindu ugari kritikatu zituen, askatasunaren murrizketa jasangaitzak zirelakoan. Azkenik, pentsatzen zuen fidelitateak maitasuna murrizten zuela soilik betebeharra bazen, eta ez benetako afektibitatea.

Influentzia kulturala

aldatu

William Blaken lana ahaztua izan zen hurrengo belaunaldietan, baina Alexander Gilchrist-ek ezagutzera eman zuen,  bere biografian lan egiten hasi eta Life os William Blake argitaratu zuenean. Blakeren garrantzia areagotu egin zen 1860ko hamarkadatik aurrera. Oso eragin garrantzitsua izan zuen artearen eta poesiaren famatu batzuengan, esate baterako, Rossettirengan. Eragin hau modernismoaren garaian gauzatu zen eta hortik aurrera talde zabalago batean. Adibidez, bere poesia eredu hartuta,  Britania Handiko musikagile modernoek idatzi zuten. Ospetsuenak, Benjamin Britten eta Ralph Vaugham Williams, zeintzuek Blaken obrak bateratu zituzten, edota John Tavener, zeinek “The Lamb” eta “The Tyger” olerkietan oinarritu zen.

Pintura

aldatu

Blakeren pintura Miguel Angelen pinturan oinarrituta dago ( gorputzen muskulatura eta menderatutako eskortzotan). Pintura aplikatu zuen bere edo besteen lanak ilustratzeko: Miltonen "Paradiso galdua” edo “Gauak” (Edward Young-en testua). Ilustrazioen eta poemen arteko erlazioa oso zaila da eta imajinazio handia eskatzen du, askotan sentsazioetan oinarrituta dagoelako, eta ez gaiaren erlazioan.

Liburu irudizkatuak

aldatu
  • Songs of Innocence and of Experience (1794an editatua)
  • Songs of Innocence (1789an editatua)
  • The Book of Thel (1788-1790 bitartean idatzia, 1789-1793an editatua)
  • The Marriage of Heaven and Hell (1790-1793 bitartean idatzia)
  • Visions of the Daughters of Albion (1793an editatua)
  • Continental Prophecy
  • America a Prophecy (1793an editatua)
  • Europe a Prophecy (1794-1821 bitartean editatua)
  • The Song of Los (1795ean editatua)
  • There is No Natural Religion (1788an idatzia, 1794-1795 bitartean seguraski editatua)
  • The First Book of Urizen (1794-1818 bitartean editatua)
  • All Religions are One (1788an idatzia, 1795ean seguraski editatua)
  • The Book of Los (1795ean editatua)
  • The Book of Ahania (1795ean editatua)
  • Milton (1804-1810 bitartean idatzia)
  • Jerusalem The Emanation of the Giant Albion (1804-1820 bitartean idatzia, 1820-1827 bitartean editatua)

Liburu ez-irudizkatuak

aldatu

●      Poetical Sketches (1769-1977 bitartean idatzia, 1783an editatua)

●      An Isalnd in the Moon (1784an idatzia, bukatu gabea)

●      The French Revolution (1791an editatua)

●      A Song of Liberty (1792ean editatua, publikatua The Marriage of Heaven and Hell)

●      The Four Zoas (1797-1807 bitartean idatzia, bukatu gabea)

●      Tiriel (1789an idatzia, 1874an editatua)

Liburu ilustratuak

aldatu

●      Mary Wollstonecraft, Original Stories from Real life (1791)

●      John Gay, Jonh Gayren fabulak autorearen bizitzarekin, John Stockdale (1793)

●      Gottfried August Bürger, Leonora (Berak ez zuen grabatu) (1796)

●      Edward Young, Night-Thoughts (1797)

●      Robert Blair, The Grave (1805-1808 bitartean)

●      John Milton, Paradise Lost (1808)

●      John Varley, Visionary Heads (1819-1820 bitartean)

●      Robert John Thornton, Virgil (1821)

●      The Book of Job (1823-1826 bitartean)

●      John Bunyan, The Pilgrim’s Progress (1824-1827 bitartean, bukatu gabea)

●      Dante, The Divine Comedy (1825-1827 bitartean). Blake 1827an hil zen liburu honetako ilustrazioak bukatu gabe. 102 akuareletatik, 7 hautatu zituzten grabatzeko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Blake  

Erreferentziak

aldatu