Phra Phutthayotfa Chulalok —nazioartean Rama I.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระพุทธยอดฟ้าจุฬาโลก; Ayutthaya, 1737ko martxoaren 20a - Phra Nakhon, 1809ko irailaren 7a) Siamgo erregea izan zen.

Rama I.a

Thailandiako erregea

1782ko apirilaren 6a - 1809ko irailaren 7a
Taksin (en) Itzuli - Rama II.a
Bizitza
JaiotzaPhra Nakhon Si Ayutthaya (en) Itzuli1737ko martxoaren 20a
Herrialdea Thailandia
HeriotzaBangkok1809ko irailaren 7a (72 urte)
Hobiratze lekuaThailandia
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaThongdee, Prince Father of Rattanakosin
AmaYok, Princess Mother of Rattanakosin
Ezkontidea(k)Amarindra (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaChakri dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakThailandiera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Egun Thailandian aginpidean dagoen Chakkri dinastiaren sortzailea da. Gorteko militar baten semea zen. Birmaniarrek Ayutthaya, Siamgo hiriburua, hartu ondoren (1767), Taksin tai erregearen zerbitzuan hasi zen, eta berehala bihurtu zen gudarostearen buruzagi. Gerra luze baten ondoren, Siamgo lurralde guztiak bateratu zituen eta errege egin zuten 1782an. Hiriburua Bangkokera aldatu, erreforma budista abiarazi (1788-1789) eta tai legeria idatzi zuen (1805). Taien indar militarrari esker, haren mende geratu zen Indotxinako penintsula erdia. Tai hizkuntzara bihurtarazi zituen India, Txina, Pertsia eta Javako literatura obra nagusiak. Phraphutthayotfa Chulalok izan zuen izena bizi zelarik; hil ondoren Rama I.a deitu zuten.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rama I.a