Ireki menu nagusia

Giulio Alberoni (Fiorenzuola d'Arda, 1664ko maiatzaren 21a - Piacenza, 1752ko ekainaren 26a) italiar kardinala eta Filipe V.a Espainiakoaren Lehen ministroa izan zen.

Giulio Alberoni
Cardinale Giulio Alberoni.jpg
apezpiku katoliko

1725eko azaroaren 18a -
kardinal

1717ko uztailaren 12a -
Apezpiku diozesiarra


Manuel de Santo Tomás y Mendoza Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Málaga Itzuli
bishop of Malaga Itzuli

Bizitza
Jaiotza Fiorenzuola d'Arda1664ko maiatzaren 21a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Piacenza1752ko ekainaren 26a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Espainiako Ondorengotza Gerran frantses osteen buruzagia izen zen Vendômeko dukeak berekin eraman zuen Espainiara, eta haren karrera moldatu zuen han. Elisabet Farnesio eta Filipe V.aren ezkontza negoziatu zuen. Erreginak aholkulari gisa harturik, frantsesak gortetik egoztea lortu zuten bien artean. Kardinalgoa eta Lehen ministro kargua batera eskuratu zituen, eta espainiar politikaren zuzendaritzaren jabe egin zen. Utrechten Espainiak galduriko abantailak berreskuratzen saiatu zen, eta diplomazia-ekintza ugari garatu zituen, Frantziako erregeordearen aurka bereziki. Aliantza Laukoitza eratu zela, eta frantses armadaren mehatxuak zirela eta, Filipe V.ak amore eman behar izan zien Alberoniren etsaien eskariei. Beraz, kardinala kargutik kendu eta Espainiatik egotzi zuen (1719). Italiara joanik, Inozentzio XIII.a aita santuarentzat lan egin zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Alberoni