Austriako Ondorengotza Gerra

Austriako Ondorengotza Gerra 1740-1748 urteetan Europako estatu guztietara hedatu zen gerra izan zen, Habsburgo etxearen ondoregotza eskubideak zirela-eta.

Austriako Ondorengotza Gerra
Battle of Fontenoy 1745.PNG
Fontenoyko gudua, Pierre L'Enfanten margolana, 1747
Data1740ko abenduaren 16 – 1748ko urriaren 18
LekuaEuropa, Ipar Amerika eta India
EmaitzaMaria Teresa I.a Austriakoak tronua mantendu zuen
Gudulariak
 Frantzia
Flag of the Kingdom of Prussia (1701-1750).svg Prusiako Erresuma
 Espainia
Flag of Bavaria (lozengy).svg Bavariako hauteslerria (1741–45)
Flag of Electoral Saxony.svg Saxoniako hauteslerria (1741–42)
Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1816).svg Siziliako Erresuma
Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1816).svg Napoliko Erresuma
Flag of Genoa.svg Genovako Errepublika
 Suedia (1741–43)
Flag of the Habsburg Monarchy.svg Habsburgotar monarkia
Flag of Great Britain (1707–1800).svg Britainia Handiko Erresuma
Flag of Hanover (1692).svg Hanoverko hauteslerria
Prinsenvlag.svg Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Flag of Electoral Saxony.svg Saxoniako hauteslerria (1743–45)
Flag of Savoie.svg Sardiniako Erresuma
 Errusiar Inperioa (1741–43, 1748)
Buruzagiak
Luis XV.a Frantziakoa

Maria Teresa I.a Austriakoa
Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

HistoriaAldatu

Karlos VI.a Austriako enperadorea hil zenean, Europako estatu ahaltsu batzuek ez zuten inperioa haren alaba Maria Teresaren eskuetan geratzea onartu, eta berehala hasi ziren tirabirak. Frederiko II.a Prusiako erregeak eman zuen lehen urratsa eta Silesia hartu zuen 1740an. Frantzia, Espainia, Bavaria eta Saxonia Prusiaren alde jarri ziren eta Karlos Alberto Bavariakoa izendatu zuten Austriako enperadore, Karlos VII.a deituraz.

Britainia Handia eta Herbehereak Austriaren alde agertu ziren. Frantsesek eta bavariarrek Austria Garaia eta Bohemia hartu zituzten. Prusiak, bere aldetik, bakea izenpetu zuen Austriarekin, ordainean Silesia hartuta (Breslau, 1742; Dresden, 1745). Bavariak atzera egin zuen 1743an eta Frantzia bakarrik geratu zen Ingalaterraren aurrean. Frantzia Herbehereez jabetu zen (1747-1748), baina Akisgrango Hitzarmenak (1748) gauzak lehen bezala utzi zituen eta Maria Teresaren erregetza onartu behar izan zuen Frantziak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu