Avignon

Frantziako udalerria

Avignon[1] (okzitanieraz Avignoun edo Avinhon) Frantziako eta Okzitaniako hiria da, Vaucluse departamenduko hiriburua. Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean dago, Rodanoren ezkerreko bazterrean. 4 kantonamendutako burua da. 2012an 89.380 biztanle zituen[2] 43,95 kilometro koadrotan banatuta. Hiriko gune historikoa UNESCOren gizateriaren ondare izendaturik dago[3].

Avignon
Avignon
Avinhon
Frantziako udalerria
Avignon, Palais des Papes depuis Tour Philippe le Bel by JM Rosier.jpg
Avignon ville logo.jpg Blason ville fr Avignon (Vaucluse).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaVaucluse
BarrutiAvignoneko barrutia
Alkatea Cécile Helle (en) Itzuli
Izen ofiziala Avignon
Jatorrizko izena Avignon
Avinhon
Posta kodea 84000 eta 84140
Geografia
Koordenatuak 43° 56′ 55″ N, 4° 48′ 30″ E / 43.9486°N,4.8083°E / 43.9486; 4.8083Koordenatuak: 43° 56′ 55″ N, 4° 48′ 30″ E / 43.9486°N,4.8083°E / 43.9486; 4.8083
Avignon OSM 01.png
Azalera 64.91 km²
Altuera 10 m eta 122 m
Mugakideak Barbentane, Châteaurenard, Noves, Rognonas, Villeneuve-lès-Avignon, Les Angles, Caumont-sur-Durance, Morières-lès-Avignon, Le Pontet eta Sorgues
Demografia
Biztanleria 91.921 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−2.279 (2016)
alt_left 48.987 (%53.3)42.934 (%46.7) alt_right
Dentsitatea 1.416,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 49
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Siena, Wetzlar, Diourbel, Tortosa, Ioanina, New Haven (Connecticut), Orvieto, Colchester, Tarragona, Ceccano, Alcañiz, Diourbel eskualdea eta Guanajuato
avignon.fr

HistoriaAldatu

Galiarren hiria izan ondoren, Avignon erromatar kolonia bihurtu zen Zesar Augustoren garaian, Avenio izenarekin. 536. urtean frankoen eskuetara igaro zen eta bi mende geroago Charles Martelek suntsitu zuen, arabiarrekin elkartu zelako (736-737). Ondoren, Arles erreinu eta Okzitaniako Tolosaren nahiz Proventzako kondeen esku egon zen. Albiarren aurkako gurutzadan katolikoen aurka jardun zuten Avignongo biztanleek.

Filipe IV.a Ederrak Aita Santu frantsesa nahi eta lortu zuelarik, Klemente V.a, Avignon bihurtu zen Aita Santuen egoitza (1309). Zazpi Aita Santu izan ziren Avignonen 68 urtean: Klemente V.a, Joan XXII.a, Benedikto XII.a, Klemente VI.a, Inozentzio VI.a, Urbano V.a eta Gregorio XI.a. Azken honek Erromara eraman zuen aitasantutza berriro 1377an. Mendebaldeko Zismaren ondorioz (1378-1413), Avignon bi antipapen egoitza bilakatu zen: Klemente VII.a eta Benedikto XIII.a (Pedro de Luna).

Frantziako Iraultza arte, Aita Santuek gobernatu zuten Avigonen, ordezkarien bidez. Iraultza garaian, Avignongo herria Aita Santuen aurka altxatu zen eta Frantziako anexioaren aldeko botoa eman ondoan (1790), 1791n Frantziako hiria osorik bihurtu zen.

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Rodano ibaiaren ezker aldean dago kokatua, Vaucluse departamenduan, Paristik 653 km hegomendebaldera eta Marseillatik 80 kilometro ipar-mendebaldera.

 
Ipar mendebalderako bista, ezkerrean Avignongo zubia eta azken puntua Ventoux mendia.

KlimaAldatu

Avignonek klima azpitropikal hezea du, Cfa Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Orange, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.9 11.7 15.6 18.6 23.2 27.4 30.8 30.2 25.2 20.0 13.7 10.1 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.8 7.1 10.4 13.2 17.5 21.4 24.4 23.9 19.7 15.3 9.7 6.4 14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.4 5.2 7.8 11.8 15.4 18.0 17.6 14.1 10.6 5.7 2.7 9.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51.0 39.4 43.9 66.0 65.3 38.3 36.9 42.3 102.0 92.9 75.4 55.7 709.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5.7 4.9 4.9 7.2 6.3 4.7 3.0 3.5 5.5 7.2 6.6 6.4 65.9
Eguzki orduak 132 137 193 230 265 299 345 311 238 187 135 124 2596
Iturria: Lameteo.org[4]

KulturaAldatu

Avignongo gune historikoa: Aita Santuen jauregia, apezpiku multzoa eta Avignongo zubia1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Avignongo Aita Santuen jauregia

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 228rev
Kokalekua   Frantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Udan Avignongo antzerki eta arte eszenikoen jaialdia ospatzen da.

GarraioaAldatu

Avignon Orizo sareak zerbitzatzen du, garraiobide hauek dituen sarea:

OndareaAldatu

Avignondar ospetsuakAldatu

Avignonen ondorengo pertsonaiak jaio ziren.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu