El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada
El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada, jatorrizko izenburua El Impossible Vencido. Arte de la Lengua Bascongada, (euskaraz Ezina egina bezala itzulia) Manuel Larramendik idatzitako euskarazko gramatika izan zen, 1729an argitaratua. Liburuaren lehenengo edizioa Salamancan egin zen, Antonio José Villagordo y Alcarazen tipografian.
'El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada' | |
---|---|
1853ko argitaraldiaren azala | |
Datuak | |
Idazlea | (1729) |
Argitaratze-data | 1729 |
Generoa | Saiakera, gramatika |
Jatorrizko izenburua | El Impossible Vencido. Arte de la Lengua Bascongada |
Herrialdea | Salamanca |
Orrialdeak | 404 |
Euskaraz | |
Izenburua | 'Ezina egina' |
Laburpena
aldatuEuskararen lehen "arte" edo gramatika argitaratua zela esan daiteke. Garai hartako jakintsuen artean arras zabaldua zen ideia baten arabera, hebreerak, grekoak, latinak eta berorren eratorriek bakarrik zuten gramatika. Euskara bezalako hizkuntzak, ordea, jende ezjakinaren hizkerak ziren; ia animalien orroen gisakoak eta beraz, liburuetan irakatsi ezin zirenak. Horiei erantzunez idatzi zuen liburua Aita Larramendik eta hortik izenburua, "Ezina egina". Horrekin, euskara beste hizkuntzen parean zegoela adierazi zuen. Oro har, Arnaut Oihenartek Notitia utriusque Vasconiae lanean mende bat lehenago egindakoa baino txarragoa da.[1][2]
Liburuaren edukia
aldatuLehenengo edizioan, liburuaren korpus nagusiaren aurretik, hitzaurre eta komentario batzuk daude:
- Lamina bat (liburuko bakarra) Gipuzkoako armarriarekin.
- "A la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa", Larramendik berak idatzitako hitzaurrea.
- "Aprobación del Doctor D. Joseph Larumbe".
- "Licencia de los Señores Provisores".
- "Aprobación del Licenciado Don Juan Domingo de Arzac y Echeveste".
- "Licencia del Consejo".
- "Tassa".
- "Erratas"
- "Licencia de la religión"
- "Prólogo".
- Lehenengo atala: Izenaren deklinabideak, izenordeak eta aditza.
- Bigarren atala: Sintaxia.
- Hirugarren atala: Prosodia.
- Poesiaren gehigarria: Atal horretan, gaztelaniazko komentarioekin, euskal poema sorta biltzen da.
Testua
aldatuArtikulu honetan, 1853ko edizioaz ari gara: Donostian egin zen, Pio Zuazuaren San Bizenta kaleko inprimategian. Argitalpen horretan, Pio Zuazuak bere osaba Marcelino Zuazuari idatzitako eskaintza jaso zen. Ortografia berritu zen, horrela, bere irakurketa errazteko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Alberdi, Andres. (1990). Manuel de Larramendi. Eusko Jaurlaritza, 20 or..
- ↑ "Manuel Larramendi", Auñamendi Entziklopedia Jon Kortazaren komentarioa.